Blogaren artxiboa

Lurreko bakterioak, elektrizitate-sortzaile

Panelaren barneko lurrean dauden bakterioek sortzen dute elektrizitatea Arg. Apostolos

Lurrez betako eta landarez estalitako taulen itxura dute, baina energia sortzen duten panel bio fotovoltaikoak dira.Kataluniako Arkitektura Aurreratuaren Institutuak, IaaC-k diseinatu ditu eta Bartzelonako Valldaura herrian duen kanpusean probatzen ari dira. Lurretan dauden bakterioak dira, berez, elektrizitatea ekoizten dutenak. Landareek sortutako elikagaiak metabolizatzean, elektroiak askatzen dituzte bakterioek, eta anodoa eta katodoa lur horretan jarriz, zirkuitu batera bidera daiteke elektroi-jario hori, hau da, elektrizitatea sortu eta erabili.

Bateria bizidun honen oinarriak erraza dirudien arren, panela diseinatzeko garaian hainbat aldagai kontuan eduki behar izan behar dituzte ikertzaileek; alde batetik, sistema ahalik eta eraginkorrena izan dadin, eta prozesua kontrolatzeko, bestetik. Hala, ikertzaileek ikusi dute lur bustiak elektrolisia errazten duela, anodoek eta katodoek gertu ego behar dutela, eta katodoen eraginkortasuna ez dela inguruko lur-bolumenaren araberakoa. Bestalde, katodoen formak kiribilduak elektroi gehiago biltzea laguntzen duela ere baieztatu dute. Lur-motak, aldiz, ez du eraginik bakterio-kopurua ia antzekoa baita guztietan.

Emaitza, mosaiko itxurako panel bat izan da. Gelaxka bakoitza bateria txiki bat da, hiruki formakoa, eta gelaxkak elkarrekin lotuta daude seriean, ahalik eta tentsio altuena lortzeko. Eraginkortasun energetikoaren eta landareen sustraiek behar duten lekuaren arteko orekak ezarri du unitate bakoitzaren neurria eta proportzioa.  Horrek, eta gelaxka guztiak berdin ureztatu beharrak, Voronoi matematikari errusiarrak zehaztu zuen diagrama edo mosaiko-forma erabiltzera eraman ditu diseinatzaileak, funtzionamenduaren aldetik antolaketa egokiena zelako.

Garatzaileen kalkuluen arabera, bi panel bio fotovoltaiko nahikoa lirateke bonbilla bat pizteko, zortzi mikrouhin-labe bat martxan jartzeko eta hamasei, berriz, erradiadore batek funtziona dezan.

Iturria: Zientzia.net

Material Elektrokromikoa

Ikus ezazue bideoa. Bertan material elektrokromikoaz, hau da elektrizitatearen eraginez koloreak aldatzeko gaitasuna duten materialez egiten dute aurkezpena Teknopolisekoek. Baina zein da zuen lana?

Zuen lana material hauentzako aplikazioa, erabilera, berriak asmatzea da. Zertarako erabil daiteke material elektrokromikoa?

Zenbat eta ideia originalago orduan eta hobeto.  Aurrekoaren ideia kopiatzea ez da onartzen.

Epea: abenduaren 21.

Pasaiako zentral termikoa aste honetan itxiko dute

Bihar egingo dute Iberdrolako eta udaleko ordezkarien arteko bilera, zentralaren azpiegiturarak desegiteaz hitz egiteko.

Aste  honetan itxiko dute Pasaiako zentral termikoa (Gipuzkoa). Duela sei hilabete eskatu zuen Iberdrolak zentrala ixteko baimena. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak atzoko udalaren osoko bilkuran azaldu zuen gaur bukatuko duela jarduera zentralak. Iberdrolak, ordea, oraindik ikatza erretzeko baimena duela, eta baimen hori agortu egingo duela esan du gaur. Bihar edo etzi buka dezake bere jarduera. Zentrala desegiteko lanak, berriz, bi urtez luza daitezke oraindik.

Bihar egitekoak dira Iberdrolako eta Pasaiako udaleko ordezkarien arteko bilera. Zentral termikoa desegiteko lanei buruz hitz egingo dute, horretarako beharko dituzten lizentzia eta tramiteez. Udalak, bestalde, kezka agertu du zentraleko 67 langileak zein egoeratan geldituko diren. Zentral termikoak jakinarazi du Bizkaiko zein Gipuzkoako beste zenbait lantokitan kokatuko dituztela langile horiek.

Azken egunetan ohi baino ke beltzagoa bota du zentral termikoak tximinitik. Ezker abertzaleak bideoa grabatu eta jarri du Interneten, Iberdrolaren “energia berdea” auzitan jarriz. Pasaiako alkateak jakinarazi duenez, enpresak esan die “askoz merkeagoa” zela bertan erretzea ‘stock’-ean zuen ikatza, kanpotik garraiatzea baino.

Iturria: Berria

Ibilgailu elektrikoa modu eroso baten eta haririk gabe kargatu

Tecnaliak modu erraz eta eroso baten elektrizitatea zoruan kokatutako elementu batetik ibilgailuko hartzaile batera transmitzeko sistema berria garatu du.

Prentsa ohar baten azaldu dutenez, teknologia honek hortzetako eskuilaren teknologia imitatzen du nolabait. Zoladuran elektrizitatea ibilgailuko hartzailera trasmititzen duen elementua integratzen da. Modu honetan, igorleak hartzailea duen ibilgailua detektatzean konektatu egiten da, trasferentzia hasiz.

Honek suposatzen dun erosotasunaz gain, sistema honek karga konduktiboen (hariak erabiltzen dituztenen) oso antzeko denborak lortu ditu, eta energiaren %93ko eraginkortasuna lortu du. Sistema honek ibilgailu elektrikoaren abantailak hobetzen ditu, adibidez, aurrezte ekonomikoa, isurien murrizpena eta kutsadura akustikoaren murrizpena.

Iturria: Euskadi+innova

Kargatzeko teknologia hau hortzetako eskuiletan, Wii moduko jolasetako mandoetan, telefono mugikorrretan… orain kotxeetan ikusteko eta erabiltzeko aukeran gaude. Indukzio elektromagnetikoz kargatzen omen dira. (loturan bideoa ikus dezakezue)

Baina, etorkizunari begira, bururatzen al zaizu non aplika daitekeen teknologia hau?

Ideiarik bazenu utzi zure ideia eta honen azalpena erantzuneta hurrengo ebaluaziorako gehigarriren baten truke,

Epea? Abenduak 27

Oharra: kopiatutako edo eta errepikatutako ideiak ez dira onartuko.

2011-12 Teknologiako azken proiektuak

dbh1, Zamak arintzen

dbh2, Makina kontrolatuak

dbh3, Energia fotoboltaikoa

dbh4, Kontrol elektronikoa