Blogaren artxiboa

Lur planeta bizigarri egiten duen 5 gako

2014-15eko lehen lehiaketa (Haurtzaro ikastolako ikasleentzat)

Zein da aurtengo gure lehen protagonista?

Lehiaketako galdetegian sartzeko ikastolan erabiltzen duzun posta irekia edukitzea beharrezkoa duzu. Nabigatzaile berdinean  fitxa (pestaña) berria ireki ezazu eta zure postan sartu ondoren, orrialde hau freskatu (F5).

Ondo egin baduzu, argazkien azpian erantzunak emateko galdetegia agertuko zaizu. Bertan bost galdera erantzun behar dituzu. Bostgalderak ikusteko galdetegiaren eskuineko desplazamendu barra mugitu beharko duzu.

Bukaeran ez ahaztu BIDALI tekla sakatzea. Ondo egin baduzu balioste mezua ageriko zaizu.

Erantzuna emateko epea: URRIAREN 17-ko eguerdia.

Asmatzaileen artean batek  ASTEBETEZ HAMAIKETAKO DOHAN izango du!

Astelehenetik ostiralera, astebetez, eguneroko hamaiketarako ogitarteko bat ordaindua izango du DBH 4. mailako ikasleek jartzen duten salerosketa puntuan. Animo! eta erantzuna asmatzen saiatu!

Rosetta iritsi da jomugara

67P/C-G kometaren orbitan sartu da eta, ondo bidean, azaroan lur hartuko du kometan Philae moduluak

Arg. ESA/Rosetta/MPS for OSIRIS Team MPS/UPD/LAM/IAA/SSO/INTA/UPM/DASP/IDA

Hamar urte eta 6.400 milioi km-ko bidaia egin ondoren, gaur iritsi da jomugara Europako Espazio AgentziarenRosetta zunda. Dagoeneko 67P/Churyumov-Gerasimenko kometaren inguruko orbitan da, gainazaletik 100 bat km-ra. “Europaren Rosetta kometa batera iritsi den historiako lehen espazio-ontzia da; gure jatorria esploratzeko pauso handia da” adierazi du Jean-Jacques Dordain ESAko zuzendari nagusiak. Orain pixkanaka kometara gehiago hurbiltzen jarraituko du, eta, dena ondo badoa, azaroan Rosettak daraman Philae moduluak kometan lur hartuko du.

2004ean abiatu zen Rosetta Lurretik, 67P/Churyumov-Gerasimenko kometa helburu. Bidean, hiru aldiz jaso du Lurraren grabitate-indarraren laguntza, eta behin Marterena. Eta Steins eta Lutecia asteroideekin topo egin eta argazkiak atera zizkien. Lozorroan ere pasa zituen bi urte eta erdi; eta, joan den urtarrilean esnatu eta abiatu zen berriz kometaren bila.

Bideo honetan ikus daiteke Rosettaren ibilbidearen laburpena:

Azken asteotan, kometara gerturatu ahala, irudi eta datu berriak bidali ditu zundak. Uztailaren 11an, 17.000 km-ra hartutako irudiek sorpresa eta zirrara eragin zuten: kometa elkarri itsatsitako bi nukleoz osatuta zegoen.

Gero, 14.000 km-tik 5.000ra hurbildu bitartean, tenperatura hartu zioten. Kometaren batez besteko tenperatura -70 ºC-koa da. Eguzkiarekiko distantzia kontuan hartuta espero zitekeena baino 20-30 ºC epelagoa dela adierazi zuten ESAko adituek. “Oso datu interesgarria da hori, kometaren gainazalaren konposizioaren eta propietateen inguruko lehen pistak ematen batizkigu” zioen Fabrizio Capaccionik ikertzaileak ESAren prentsa-oharrean.

Laster jakingo dugu askoz gehiago. Izan ere, abuztuaren 24rako 50 km-ra hurbiltzea aurreikusten dute, irailaren 10erako 30 km-ra. Puntu horretara iritsita, kometaren grabitate-indar ahulak nahikoa behar luke Rosettaorbitan mantentzeko. Hala ere, 20 km-raino hurbilduko da iraila bukaeran, eta kometaren jardueraren arabera, litekeena da urrian 10 km.raino hurbiltzen saiatzea. Bitartean, datuak hartu eta hartu ariko dira Rosettak daramatzan 11 tresnak, eta, Philae ontziak lur hartzeko lekurik onena zein den ere erabakiko dute. Lur hartzea azaroan izatea aurreikusten dute.

Ibilbide hau jarraituko du Rosettak gutxi gorabehera gaurtik aurrera:

67P/Churyumov-Gerasimenko kometak 6,4 urtean osatzen du eguzkiaren inguruko itzulia, eta orain eguzkira hurbiltzen ari da. Bide horretan lagun izango du Rosettak, eta, besteak beste, eguzkira hurbildu ahala kometan gertatzen diren aldaketak aztertu ahal izango ditu. Bestalde, eguzki-sistemaren sorrerari buruzko informazio preziatua jasotzea espero dute ikertzaileek. Izan ere, astrofisikarien ustez, eguzki-sistema sortu zenetik kometek ia ez dute eboluziorik jasan, eta, horregatik, litekeena da prozesu hari buruzko pista garrantzitsuak gordetzea.

Kronologia:

–> ESAk ez du momentuz Rosetta jaurtiko

–> Rosetta-ren bigarren helburua

–> ‘Kometaratzeko’ asmoz

–> Rosetta: lozorrotik aterata, helmugara berrabiatzeko prest

–> Rosetta misoaren jomuga nukleo bikoitzeko kometa bat da

Iturria: Elhuyar eta Berria

LEHIAKETA: Marea biziak eta denboralea = Itsasoaren indarra!

Aurtengo lehiaketako bigarren aukeran neguan emaniko gerataera bat dugu. Argazkian argi ikusten denez itsasoaren indarrak erakustaldia eman du.

Adituek esaten dutenez, gertatutakoa ez da batere ohikoa. Bi faktore arteko batura omen da: Denboraldia eta marea biziak batera gertatzea alegia.

Denboraldiak, borraska sakonak, haizete handiak sortu eta olatu handiak altxatzen ditu. Donostiako kanpoko boiak 11 metroko olaturen bat neurtu omen du.

Baino denboraldia ez litzateke nahikoa halako txikizioa sortzeko. Denboraldiarekin batera marea biziak gertatu dira. Baina zer dira marea biziak? Ikus Zumaiko bokalean marea bizitan jasotako irudien sekuentzia.

Zumaia ezagutzen ez duzuenontzat esan, Irailan eta Martxoan salbu, mareak gora egiterakoan ez duela inola ere maila hori hartzen. Urtean zehar, marea gora askoz beherago geratzen da.

Baina Irailan eta Martxoan zergatik igotzen da gehiago? Ea beste bideo honek zerbait ulertzen laguntzen dizuen…

Bideoa ikusi ondoren hauek dituzue erantzun beharreko galderak:

1.- Zer dira marea biziak? Zergatik gertatzen dira?

2.- Iraileko eta Martxoko marea biziak bereziak dira. Zergatik?

Erantzuna emateko iruzkinak erabili. Informazio honen bukaeran lauki zuzen grisa ikusiko duzu eta ekuinean Iruzkin bat utzi gainean klik egin.

Erantzunak idatzi eta zure e-posta (ikastolakoa) jarri, baita zure izen eta abizena ere. Webgunea jartzen duen atala hutsik utzi.

Bukatzeko Erantzuna bidali botoia sakatu.

OHARRA: Erantzunak moderatuak daude. Hau da baimena eman arte ez dira ikusiko, beraz bidali ondoren ez ikustea guztiz normala da. Erantzunak jasotzeko EPEA: Martxoaren 30a.

Ondo erantzuten dutenen artean zozketaz hautatutako batek, DBH 4koek prestatzen duten hamaiketakoa dohan jasoko du astebetez. Zorte on!

Webgune bat eklipseak noiz izango diren jakiteko

Eklipseak noiz gertatuko diren aurreikusteaz gain, zuzenean ikus daitezke Eclipse Maps webgunean.

Gutxitan gertatzen dira, eta betidanik lilura edota beldur iturri izan dira jendearen baitan. Aitzineko garaietan, jainkoen haserrea adierazten zutela uste zuten, baina gaur egun, zientziaren aurrerapenarekin, fenomeno horiek azal daitezke, eta aurreikus daiteke noiz gertatuko diren.

Horretarako sortu dute Eclipse Maps webgunea. Bertan eklipseak gertatuko diren toki eta datak eskaintzen dira, zale eta kuriosoak antola daitezen ikustera joateko. Eklipsea ikusteko opor edo ateraldi horiek 60 urteko aurrerapenarekin antola daitezke, interneteko orrialdeak 2060. urteraino gertatuko diren gertakariak biltzen baititu.

Eklipseraino hurbildu ezin den jendeari ere aukerak eskaintzen dizkio Internetek. Hilabete honetan esate baterako, gertatu zen eklipse bat zuzenean eskaini zuten sarean. Dena dela, milaka dira fenomeno horiei buruz sarean dauden bideoak.

Iturria: Berria