Blogaren artxiboa

GPS seinaleak, itsasoaren mailaren ispilu

Autoetako nabigatzaileek erabiltzen dituzten satelite berberak baliatuta, ozeanoen garaiera ezagutu daitekeela erakutsi dute ikerketa batean. GPS seinaleek itsas azalean egiten duten islapenari buruzko informazioa biltzea da gakoa.

GPS seinaleei esker, askoz ere gutxiagotan galtzen gara orain, ezezaguna zaigun errepideren batean gidatzen ari garenean. Satelite bidezko nabigazio sistema globala estrategia militarrerako sortu zuten hasiera batean, baina haren aplikazioak nabarmen zabaldu dira azken hamarkadetan. Orain, gure autoko nabigatzailea martxan jartzen duten satelite horiek berek baliatuta, itsasoaren maila neurtu daitekeela egiaztatu dute ikertzaile batzuek.

Normalean, radar bidezko altimetroak erabiltzen dira, espaziotik Lurraren itsas mailaren mapa osatu nahi denean. Kasu honetan, lehenengoz erakutsi dute neurketa hori beste metodo baten bitartez ere egin daitekeela: GPS islapenen teknika (GNSS-R). Ozeanografia Zentro Nazionalak (Southampton, Ingalaterra)Michigango Unibertsitatearekin eta NASArekin (AEB) egindako ikerketa da honakoa, eta Geophisycal Research Letters aldizkarian eman dute lanaren berri.

Irudia: GNSS-R teknikaren nondik norakoak azaltzen dituen irudia. (Argazkia: National Oceanography Centre)
Irudia: GNSS-R teknikaren nondik norakoak azaltzen dituen irudia. (Argazkia: National Oceanography Centre)

Orbitan dauden 24 satelite geoegonkorrek osatutako sistema bati esker (GNSS) funtzionatzen dute gure autoetako GPS nabigatzaileek. Lurrean dauden objektuen latitudea, longitudea, altuera, norabidea eta abiadurari buruzko informazioa emateko ahalmena dute satelite horiek. Bada, itsasoaren altuera neurtu ahal izateko, GPS seinale zuzenaren ordez, seinale horren islapena izan dute informazio iturri.

Zuzenean igorletik hartzailera doan seinale baten datuak bildu beharrean, kasu honetan,seinaleak itsas azalera bidaltzen duen islaren informazioa biltzen du hargailu espezifiko batek. Islapen horri esker, itsas mailaren eta haren gorabeheren berri izan dezakegula frogatu dute ikertzaileok.

Ez hori bakarrik. Metodo honekin itsasoaren maila kalkulatu badaiteke, ozeanoetako korronteei behatzeko ere baliagarria izan daiteke. Izan ere, islapen teknika honen bidez itsas azalean detektatu daitezkeen gorabehera txiki eta labur zenbait korronteen adierazleak dira. Paolo Cipollini artikuluaren egileetako batek azaldu bezala, “gure emaitzekin oso pozik gaude, lehenbizikoz erakutsi baitute, itsasoaren mailaren mapa orokorra egin dezakegula espaziotik, GPS islapen teknikarekin. Honek pentsarazten digu, etorkizun hurbilean, gai izan beharko genukeela espaziotik korronteen mapa ere egiteko, itsas azaleko altueran egon daitezkeen bariazio txikiagoak detektatuta”.

NASAk laster martxan jarriko duen CYGNSS misioaren berri ematen duen bideoa

GPS seinaleen islapenetan oinarritzen den teknika honek baditu abantaila batzuk, altimetroekin alderatuta. Izan ere, dagoeneko orbitan dauden eta autoetako nabigatzaileei informazioa ematen dieten satelite berberak baliatzen ditu. Horrenbestez, Lurraren bueltan egon badauden gailuak probesten ditu, eta horiei bigarren erabilera eman. Seinalearen islari buruzko datuak biltzen dituzten hargailu espezifikoak, aldiz, beharrezkoak dira; baina arinak dira, ez dute energia askorik xahutzen, eta beraz, ez da ahalegin oso handirik egin behar halako tresnak espaziora bidaltzeko.

Hain zuzen ere, NASAren CYGNSS misioakhorixe du helburu, 2016a bukatzerako GPS seinaleen islapenak jasotzeko ahalmena duen hargailu taldea orbitan jartzea. Ikerketa honetan egindako urratsaren ondoren, atzetik lorpen gehiago ere etor daitezen.

Ituttia: Amaia Portugal, Zientzia Kaiera

Eguzkipean ere hozten duen materiala sortu dute

Beroa kanporatzeaz gain eguzkiaren erradiazioa ia erabat islatzen duen material berri bat sortu dute Stanford Unibertsitateko ingeniariek. Materialak ez du energia beharrik horretarako, eta eraginkorra izan liteke erakinak hozteko. Naturen aurkeztu duten prototipoa gai da inguruko tenperatura baino 5 ºC gutxiagora hozteko.

Stanford Unibertsitateko igeniariak, hozteko material berriarekin egin duten prototipoan islatuak. Arg. Norbert von der Groeben, Stanford Engineering

Material berria diseinatu dute erradiazio infragorriaren frekuentzia jakin batean igortzeko beroa. Izan ere, frekuentzia horretan inguruko airea berotu gabe zeharkatzen du atmosfera, eta beroa zuzenean espaziora ateratzen da. Materialaren egituragatik lortzen da hori. Lodiera desberdineko silize dioxidozko eta hafnio oxidozko zazpi geruza ditu zilarrezko geruza fin baten gainean. Eta guztira 1,8 µm baino ez ditu.

Baina beroa kanporatzea ez da dena. Orain arte, gisa honetako erradiadore pasiboak gauez bakarrik ziren eraginkorrak, egunez ez baitziren gai eguzkitiko beroari aurre egiteko. Material berri hau, ordea, erradiadore izateaz gain, ispilu oso eraginkorra ere bada, aldi berean. Eguzki-erradiazioaren % 97a islatzen du. Hala, frogatu dute eguzkitan egon arren, ondo hozten duela.

Dena den, erakinak hozteko baliagarri izateko badira oraindik gainditu beharreko erronkak; esaterako, erakinaren beroa nola bideratu teilatu gainean egongo liratekeen erradiadoreetara. Materiala eskala handian ekoiztea izan liteke beste erronka bat, nahiz eta ikertzaileek ez duten arazo handirik ikusten horretarako.

Iturria: Zientzia.net; Etxebeste Aduriz, Egoitz

Artikoa izotzik gabe uste baino arinago

Artikoko izotz azalerak inoizko baliorik baxuenak izan ditu uda honetan, eta izotz guztien urtzeari ere data aurreratu diote.

2012/09/21 | Ibon Aristi
Artikoa izotzik gabe uste baino arinago

Argazkia: Earth Obserbatory NASA

Sateliteak Artikoaren neurketak 1979an egiten hasi zirenetik, inoizko izotz azalerarik txikiena neurtu zen joan den irailaren 16an. Gainera, neurketa berrien arabera, erabateko desizoztea 2040en izango da, 30 urte aurreratuz azken predikzioa.  Zientzialariek aldaketa globalari atxikitzen diote honen arrazoia, eta tenperatura globalaren murrizketarako ideia urgenteak eskatzen dituzte.

Irailak 16an, Artikoko itsasoko izotz masa urteko azalerarik txikienera heldu zen. Gutxi gorabehera, 3,41 milioi kilometro karratuko azalera izatera, alegia. 1979. urtetik hona, satelite bidez neurketak egiten ari den National Snow & Ice Data Center-en (NSIDC) arabera, ordea, inoizko azalerarik baxuena dugu.

Orain arteko minimoa 2007ko irailaren 18an neurtu zen, eta aurtengo minimoak 760.000 kilometro karratutan gainditzen du aurreko balio hau. Azalera honek 1,3 Iberiar Penintsula estaliko lituzke. Aurtengo azalera, 1979 eta 2000 urteetako balio minimoen batezbestekoa baino 3,29 milioi kilometro karratu beherago dago. Balio hauek, beraz, 2007koak baino %18 gutxiago dira, eta 1979-2000ko batezbestekoa baino %49.


1. Irudia: Irailak 16ko Artikoko itsas gainean neurtutako izotz masaren azalera (zuriz), eta 1979-2000 urteetako batezbestekoaren lerroa (laranjaz).

NSIDCko zientzialariak, Walt Meierrek, azpimarratzen du balio minimo hauen garrantzia. Izan ere, aurtengo minimoek %18an gainditu badute 2007ko errekorra, 2007koak %22an gainditu zuen aurrekoa. Gainera, urteetan metatu den izotza gutxiagotuz doa, hau da, udak gainditzen eta metatzen dituena. Datu gutxi egon arren, duela hamarkada batzuk baino %50 izotz gutxiago dagoela uste dute.

Ipar Poloko izotzen urtzeen bizkortasunak orain arteko aurrikuspen guztiak gainditu ditu gainera. Modelo klimatikoek esandakoa baino azkarrago doa udako izotzen urtzea. Zientzialariek, bestalde, onartzen dute urtetik urterako aldakortasun naturalak eraginen bat izan dezakeela. Baina, aitzitik, balio minimo hauen eraginaren pisurik handiena erregai fosilen ondorioz isurtzen diren negutegi gasei atxikitzen diete.

Meierrek eta beste zientzialariek, udako erabateko desizoztearen aurrikuspena 2070. urtetik 2040.era aurreratu dute, eta ideia urgenterik ezean hau inolako zalantzarik gabe gertatuko dela azpimarratu.

Iturria: Euskalnatura.net

PowerPot: energia termiko errentagarria.

Itxura denez, energia eraldaketa edo transferentzietan degradatzen den energia termikoari erabilgarritasuna emateako gailua ikertzen ari dira.

PowerPot izeneko gailu honetan bero iturri batek ematen duen energia termikoa jaso eta energia elektriko bihurtzeko aukera ematen da.

Aparatu honek argia eman dezaken linterna eta sakelako telefonoa karga dezake. Mendian edota sare elektrikorik ez dagoen tokietan baliagarria gerta daiteke.

Ikusi bideoa:

Aldaketa termikoak

Esperientziak bukatu ditugu eta ea zer ulertu duzun ikusi nahi nuke. Erantzun galdera hauek:

1.-Ardoaren upelak egitean, erabiltzen diren eraztun metalikoak egurrezko oholen inguruan kokatu baino lehenago berotu egiten dira, zergatik?

2.-Izotz zati batzuk plater baten gainean uzten baditugu, denbora pasatzen den heinean urtu egiten dira.

  • Zergatik gertatzen da hori?
  • Berdin gertatuko litzateke termo baten barruan sarturik egotekotan? Zergatik?
  1. Aritz Leonet|Forma hartzeko ,upelak bestela ez zuen forma hori edukiko eta eraztun metalikoak ezin izango dira ipini.

    Urtu egingo litzateke (fusioa sortuko litzateke) nahiz eta ez egon hainbeste bero. Ez urtzeko hotz handia beharko luke.
    Bai , berdin geldituko da termoak edozein bero edo hotz kantidadea eusten duelako naiz solidoa izan naiz likidoa izan.

     

  2. josu leonet|Forma emateko berotzen dira bestela hautsi daiteke.

    Beroarengatik, hotz haundia behar du horrela mantentzeko, hotzaren inguruan ez baldin badago urtu egiten da.
    Ez. Termoak mantendu egingo duelako izotza.

     

  3. Markel Galdos|1.- Berotuz, burdina dilatatu egiten da, eta honela hauek sartu daitezke.
    Gero, hoztean, uzkurtu eta ongi helduta geratzen dira.

    2.1- Hori gertatzen da, kanpoan dagoen tenperatura eta platerarena, hizotzarena baino altuagoak direlako. eta hizotza urtu egiten da.

    2.2- Azken finean, urtuko zen, baina askoz ere gehiago iraungo zuen prozesuak.

     

  4. Larraitz Etxebeste|1.- eraztun metalikoak dilatatzeko, eta ondoren egurrezko oholen inguruan kokatzeko.

    2.- giro tenperaturak urtu egiten du, zeren berotasuna ematen dio era batera esanda eta urtu egiten da. Ez, termo batean tenperatura mantendu egingo litzateke eta ez litzake urteko.

     

  5. Goiatz|Nire ustez eraztun metalikoak formara egokitzeko berotzen dira jarri baina lehenago. Hizotzak mantentzeko behar dituen baino tenperatura gehiago dago eta urtu egiten da. Ez. Termoa ez bada irekitzen ez da berorik sartzen eta tenperatura egokian mantenduko da. Horregatik ez zen urtuko.

     

  6. eneko|Barrikei jartzeko burniak berotu egiten dira, berotzean dilatatu egiten direnez errezago sartzeko eta izotzak termo batean sartuko bagenitu berriz, ez litzke berdina gertatuko termoak tenperatura mantendu egiten baidu.