Artikoa izotzik gabe uste baino arinago

Artikoko izotz azalerak inoizko baliorik baxuenak izan ditu uda honetan, eta izotz guztien urtzeari ere data aurreratu diote.

2012/09/21 | Ibon Aristi
Artikoa izotzik gabe uste baino arinago

Argazkia: Earth Obserbatory NASA

Sateliteak Artikoaren neurketak 1979an egiten hasi zirenetik, inoizko izotz azalerarik txikiena neurtu zen joan den irailaren 16an. Gainera, neurketa berrien arabera, erabateko desizoztea 2040en izango da, 30 urte aurreratuz azken predikzioa.  Zientzialariek aldaketa globalari atxikitzen diote honen arrazoia, eta tenperatura globalaren murrizketarako ideia urgenteak eskatzen dituzte.

Irailak 16an, Artikoko itsasoko izotz masa urteko azalerarik txikienera heldu zen. Gutxi gorabehera, 3,41 milioi kilometro karratuko azalera izatera, alegia. 1979. urtetik hona, satelite bidez neurketak egiten ari den National Snow & Ice Data Center-en (NSIDC) arabera, ordea, inoizko azalerarik baxuena dugu.

Orain arteko minimoa 2007ko irailaren 18an neurtu zen, eta aurtengo minimoak 760.000 kilometro karratutan gainditzen du aurreko balio hau. Azalera honek 1,3 Iberiar Penintsula estaliko lituzke. Aurtengo azalera, 1979 eta 2000 urteetako balio minimoen batezbestekoa baino 3,29 milioi kilometro karratu beherago dago. Balio hauek, beraz, 2007koak baino %18 gutxiago dira, eta 1979-2000ko batezbestekoa baino %49.


1. Irudia: Irailak 16ko Artikoko itsas gainean neurtutako izotz masaren azalera (zuriz), eta 1979-2000 urteetako batezbestekoaren lerroa (laranjaz).

NSIDCko zientzialariak, Walt Meierrek, azpimarratzen du balio minimo hauen garrantzia. Izan ere, aurtengo minimoek %18an gainditu badute 2007ko errekorra, 2007koak %22an gainditu zuen aurrekoa. Gainera, urteetan metatu den izotza gutxiagotuz doa, hau da, udak gainditzen eta metatzen dituena. Datu gutxi egon arren, duela hamarkada batzuk baino %50 izotz gutxiago dagoela uste dute.

Ipar Poloko izotzen urtzeen bizkortasunak orain arteko aurrikuspen guztiak gainditu ditu gainera. Modelo klimatikoek esandakoa baino azkarrago doa udako izotzen urtzea. Zientzialariek, bestalde, onartzen dute urtetik urterako aldakortasun naturalak eraginen bat izan dezakeela. Baina, aitzitik, balio minimo hauen eraginaren pisurik handiena erregai fosilen ondorioz isurtzen diren negutegi gasei atxikitzen diete.

Meierrek eta beste zientzialariek, udako erabateko desizoztearen aurrikuspena 2070. urtetik 2040.era aurreratu dute, eta ideia urgenterik ezean hau inolako zalantzarik gabe gertatuko dela azpimarratu.

Iturria: Euskalnatura.net

Advertisements

Posted on 2012/09/24, in Berriak, DBH-1 and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: