Category Archives: HH

Zuhaitz eguna Oiartzunen

Zuhaitz Eguna: otsailak 25

-Eguna: otsailak 25, larunbata.

– Ordua: autobusez doazenentzat goizeko 10:00etan. Bestela, Aizegainen 10:15etan. Itzulera, 11:45ean Aizegainetik.

– Non: HAURTZARO IKASTOLAKO PARKINEAN.

– Landaketa lekua: Aizegain.

– Landatuko diren zuhaitzak: bertako haritzak.

– Oharrak:

  – Autobusa dohainik izango da. Otsailaren 22a baino lehen eman behar da izena: https://forms.gle/ok28N2eHoEMfY3K79

   – Hamaiketakoa egongo da.

Zer da ESKOLAKO AGENDA 2030? HH eta LH ko sentsibilizazio eta motibazio saioa

HH eta LH ko sentsibilizazio eta motibazio saiorako prestatutako dokumentua (hemen sakatu)

EA 2030 munduko herrialde desberdinek gure planetako ingurumen arazoei irtenbidea jartzeko programa bat da.

Nola funtzionatzen du?

  1. Diagnostiko bat egiten da, ingurumen arazoak zein diren identifikatzeko.
  2. Ekintza-plan bat abiatzen da, neurri sorta bat (helburuak ezartzen dira).
  3. Tarteka munduko herrialde desberdinek egiten dituzten Goi Bileretan  balorazio bat egingo da, ea helburu horiek betetzen ari diren ala ez ikusteko.

Adibidez: gas kaltegarrien isurketa gutxitzea

Guk ikastetxean gauza bera egiten dugu: diagnostikoa, ekintza-plana eta konpromisoak hartu eta Oiartzungo Udalari gai horren inguruan hobetzeko eskaerak egiten dizkiogu.

HH 4 urteko ikasleek OMAko BASOA sortu dute

“Udazkenari’ amaiera emateko, “Gure Omako basoa” sortu dugu gelan. Inguruko zuhaitzak ezagutu eta behatu ditugu. Hauen enborretan eta adarrekin jolasteko, esperimentatzeko aukera izan dugu. Honez gain, tenperaz enborrak margotu ditugu, eta maketa txiki bat eraiki dugu.

#bizitzarakohezkuntza

HH 5 urteko ikasleen UDAZKEN KOLORETAN” murala

HH 5 urteko ikasleek, Basoa lantzen UDAZKEN KOLORETAN murala eraiki dute

‘Udazken koloretan’ murala egin dute Benito Lertxundiren ipuinaren eta abestiaren harira. Horrez gain, Benito berari ere eskutitza idatzi diote, sinadurak eta muralaren argazkia bertan txertatuz. Eta Benitok ere erantzun die, oso mezu politarekin!Murala, Txara basoan bildutako hostoekin egin dute.

Facebooken linka