Blogaren artxiboa

Aire garbigailu erraldoia

Smog Free Tower eraikinak aireko partikula kutsakorrak xurgatzen ditu, eta hondakin horietan metatutako karbonotik abiatuta, bitxiak sortzeko aukera ematen du. Ordu betean 30.000 metro kubiko aire garbitzen dituela diote proiektuaren sustatzaileek. Rotterdamen jarri dute lehen prototipoa, eta Txinara eramango dute irailean.

Iazko irailetik, zazpi metroko eraikin berezi bat dago Rotterdamgo (Herbehereak) parke publiko batean. Smog Free Tower du izena. Garai batean batez ere Londresko laino toxikoari erreferentzia egiteko erabiltzen zen smog anglizismoa, baina tamalez, gaur egun munduko makina bat hiri industrializaturi aplika dakioke. Hain zuzen ere, laino toxikorik gabeko dorre hau aire garbigailu erraldoi baten modukoa da, bertan dauden partikula kutsakorrak xurgatu egiten baititu. Datorren irailean Beijingera (Txina) eramango dutela dago aurreikusita.

Zazpi metroko luzera eta hiru metro eta erdiko zabalera duen modulu multzoak osatzen du dorrea. Daan Roosegaarde diseinatzaile herbeheretarraren proiektua da, eta Bob Ursem Delfteko Teknologia Unibertsitateko ikertzailearen patente bat du oinarri. Funtsean, ospitaletan aurki daitezkeen aire garbigailu modernoen moduan funtzionatzen du, baina kalean eta eskala handian erabilgarria izateko moduan prestatu dute. Horrenbestez, ionizagailu bat da: elektrizitatearen bitartez, ioi negatiboak sortzen ditu, eta horiek airean dauden partikula kutsakorrak harrapatu eta dorrera eramaten dituzte, xurgagailu erraldoi bat balitz bezala.

Irudia: Rotterdamen jarri dute gisa honetako lehen dorrea. (Argazkia: Studio Roosegaarde)

Irudia: Rotterdamen jarri dute gisa honetako lehen dorrea. (Argazkia: Studio Roosegaarde)

Lehen emaitzek erakutsi dutenez, ordu betean 30.000 metro kubiko aire garbitu ditzake eraikinak, elektrizitatean 1.400 watt baino gutxiago baliatuta (tearentzat ura berotzeko erabiltzen diren gailu elektriko txiki horien pare).

Gainera, airea garbitu ez ezik, xurgatutako partikula zikinak berrerabili egiten dituzte proiektu honetan. Izan ere, nagusiki karbonoz osatuta dagoen laino toxikoaren arrastoetatik abiatuta, bitxiak sortzen dituzte. Behin dorrearen barruan metatuta,partikulak konprimatu egiten dituzte presio handiaren pean, eta hala sortzen dituzte Smog Free eraztunak eta bestelako bitxiak. Hain zuzen, karbonotik diamantea sortzeko trantsizioaren antzera, baina prozesua asko bizkortuta. Proiektuaren arduradunek diotenez, pieza hauetako bakoitza garbitutako mila metro kubiko aireren emaitza da.

 

Smog Free proiektuaren berri ematen duen bideoa, ingelesez

Horrenbestez, aire garbigailu erraldoi hau Txinara iritsiko da datorren irailean, eta litekeena da etorkizunean Mexiko Hiria, Paris edo Los Angeles bezalako hiri handietan erakusgai jartzea.

Ez da harritzekoa gisa honetako ekimenek hainbesteko interesa piztea. Izan ere, Munduko Osasun Erakundeak ezarritako marra gorria gainditzen duen airea arnasten du zonalde urbanoetan bizi den populazioaren %80ak baino gehiagok. Egoera bereziki kezkagarria da Mediterraneo ekialdean eta Asia hego-ekialdean, behe edo erdi mailako diru sarrerak dituzten herrialdeetako hirietan: erakundeak ezarritako muga hamar aldiz gainditzen dute toki batzuetan. Aire kutsadura oso arriskutsua da osasunarentzat, eta munduan hiru milioi heriotza goiztiar eragiten dituela uste da urtero. Smog Free Tower delakoak aletxoa jarri nahi du, arazo larri honi irtenbideak ematen haste aldera.

Iturria: Zientzia Kaiera, Amaia Portugal (@amaiaportugal)

Eredu matematikoak airearen kalitatea aurresateko

Arnasten dugun airearen kalitatea gure gizarteak ingurugiroarekiko duen kezka nagusietako bat da. Gure inguruko airearen kalitatea nolakoa den jakiteko aditu batekin izan da Zientzia Kaiera. Elena Agirre Matematikaren didaktikako irakaslea da UPV/EHUn, eta baita AireKal taldeko ikerlari nagusia ere. Bertan eredu matematikoak erabiltzen dituzte airearen kalitatea zein izango den aurresateko.

Elenak kutsatzaile nagusiak zeintzuk diren, gure osasunean duten eragina eta ozono kontzentrazioa ikertzearen garrantzia azaldu digu.

Iturria: Zientzia Kaiera, Elena Agirre

Pasaiako zentral termikoa aste honetan itxiko dute

Bihar egingo dute Iberdrolako eta udaleko ordezkarien arteko bilera, zentralaren azpiegiturarak desegiteaz hitz egiteko.

Aste  honetan itxiko dute Pasaiako zentral termikoa (Gipuzkoa). Duela sei hilabete eskatu zuen Iberdrolak zentrala ixteko baimena. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak atzoko udalaren osoko bilkuran azaldu zuen gaur bukatuko duela jarduera zentralak. Iberdrolak, ordea, oraindik ikatza erretzeko baimena duela, eta baimen hori agortu egingo duela esan du gaur. Bihar edo etzi buka dezake bere jarduera. Zentrala desegiteko lanak, berriz, bi urtez luza daitezke oraindik.

Bihar egitekoak dira Iberdrolako eta Pasaiako udaleko ordezkarien arteko bilera. Zentral termikoa desegiteko lanei buruz hitz egingo dute, horretarako beharko dituzten lizentzia eta tramiteez. Udalak, bestalde, kezka agertu du zentraleko 67 langileak zein egoeratan geldituko diren. Zentral termikoak jakinarazi du Bizkaiko zein Gipuzkoako beste zenbait lantokitan kokatuko dituztela langile horiek.

Azken egunetan ohi baino ke beltzagoa bota du zentral termikoak tximinitik. Ezker abertzaleak bideoa grabatu eta jarri du Interneten, Iberdrolaren “energia berdea” auzitan jarriz. Pasaiako alkateak jakinarazi duenez, enpresak esan die “askoz merkeagoa” zela bertan erretzea ‘stock’-ean zuen ikatza, kanpotik garraiatzea baino.

Iturria: Berria

Airea materia da

Jarraian ikus dezakezuen bideoan Airea materia dela frogatzen da, hiru esperientzia errazen bidez:
1.- Balantzarekin egiten duena
2.- Enbutuaz egiten dituen bi frogak eta
3.- Papera tolestuaz egiten duena
Ikus itzazu eta erantzun, Airea materia dela esateko zer da esperientzia bakoitzean frogatzen duena? Nola frogatzen du?

Airea materia dela esateko, esperientzia bakoitzarekin zer eta nola frogatzen du?

Hirurak zuzen erantzun behar dira balorazio positiboa jasotzeko.

  1. Mikel Iparragirre |

    Lehenengo masa frogatzen du eta bigarren bolumena.
    lehenengo guk egin genuen froga egiten du.
    Bigarren ura enbutu itxi batetara botatzen du eta hor gelditzen da eta espazioa okupatzrn du.

  2. Oier Mugarza |

    1. MASA: Pisagailua hartu eta koltsoneta hutsa pisatu. Gero, koltsoneta puztu, pisatu eta koltsoneta beteari hutsa kendu.Eta or dago zer nolako masa duen.

    2. BOLUMENA: Enbutua hartzen du, eta ura poliki poliki botatzen joaten da, baina ura or gelditzen da arrazoi baten gatik: Aireak ezpazioa okupatzen duenez urak ezin du sartu aireak okupatzen duen tokira.

    3. BOLUMENA: Enbutua hartzen du, tubito marroxka bat dago, eta ura botatzen duenean tubo marroixka hori zapaltzen badu airea sar ez dezan urak ezin du barrura pasa eta irakita uztean berriz, ura sartzen joaten da.

    4. BOLUMENA: Paper puska bat hartu, ur baso batean zelorekin pegatsi eta ur ontzi zabal batean sartu, ikusten da ur basora urik ez dela sartzen eta papera ez dela bustitzen.

  3. Paul San Sebastian |

    Lehenengo esperientzian, aireak masa duela frogatu du.Horretarako globo edo koltxoneta hori, airez betea eta hutsa pisatu, eta bien diferentzia kalkulatuz.
    Beste esperientzietan, aireak bolumena duela frogatu du. Ontziak airez beteak zeuden eta enbututik ura isurtzerakoan, urea ez da ontzira erori, horrela, aireak bolumena duela frogatuz.

    Aurreko bi esperientzietan, aireak masa eta bolumena duela frogatu du, beraz, airea materia dela esan genezake

  4. Iker Azpiroz Sesen |

    Balantzarekin egin duena hau da: Zorro huts bat pisatu eta gero airez bete eta ikusi dugu airez betetakoak gehiago pisatzen duela beraz horrekin frogatu du aireak masa duela.
    Enbutoarekin egin duena hau da: Enbutoan airea sartu du eta ez dio aireari ateratzen utzi, gero enbutora ura bota du eta ikusi dugu ura goian geratu dela horrekin frogatzen du espazio bat okupatzen duela aireak, beraz aireak bolumena du.
    Paperarekin egin duena hau da: Orri zati bat tolestuta baso bati itsatsi dio, gero urez betetako ontzi batera basoa buruz bera sartu du eta aireak orria atzeraka doblatu du uretan sartzerakoan eta orria ez da busti, horrekin frogatzen du aireak espazioa okupatzen duela beraz aireak bolumena du.