Blogaren artxiboa

Olatu denboraldia

Argazkiaren gainean klik eginez Berria.info webguneko irudiak ikusiko dituzue. Bide batez, azpian Donostiako bideo pare bat eta Gure ikastolako Donibanek Donibaneko plazan grabatutako bideoa duzue ikusgai.

Ikaragarria itsasoaren indarra!




Lentilla batean Android?

Google lentilla adimentsua prestatzen ari da. Google Glass betaurrekoen ondoren, mikroelektronikaz, antena batez eta sentsore batez osaturiko lentilla bat prestatzen ari da bere hurrengo proiektuan.

Diabetikoentzat eginiko lentilla adimentsua

Lentilla honek duen sentsoreak gaixoaren glukosa neurria neurtuko du. Wifi antena bidez informazio hori nahi dugun tresnara bidaliko dugu.

Era honetara ziztadarik gabe odoleko glukosaren neurketa modu eroso batean egingo du diabetesa duen gaixoak.

Iturria: www.elandroidelibre.com

Energia metaketa

Iturria: Teknopolis

Eguzkia, ura, haizea. Horiek dira azken urteetan garatzen ari diren energia-iturri berriak. Poliki-poliki, erregai fosilen lekukoa hartzen ari dira. Energia-iturri garbiak dira eta ez dira agortzen.

Normalean, iturri horietatik lortzen den energia ez da nahikoa izaten behar guztiak asetzeko, baina, askotan, soberakina dago. Soberakin hori behar denean erabiltzeko biltzea energia-adituen helburu eta CIC energiGUNEren kezka bihurtu da.

Baina nola metatu energia? Ikusi bideoa eta utzi zure erantzuna. (Epea apirilaren amaiera)

Perito Morenoren haustura, fenomeno ikusgarria

Argentiako glaziar ezagunena ikusgarria da berez, baina are harrigarriagoa da ikustea nola urak izotz puska erraldoia zulatzen duen, haren orroak Patagonia osoan zabaltzen direlarik. Milaka pertsona aho zabalik uzten duen naturaren azken erakustaldia 2008ko neguan gertatu zen azkenekoz, eta, orain, gertatzear da berriro.

Lurrean glaziar ezagunik bada, hori Perito Moreno da. Ibai zuria Patagoniako izotz kontinentaletik askatzen da, Atlantikora bidean, eta Lago Argentino aintzirara iristen da. Egunean, batez beste, 2 metroko ibilbidea egiten du aurrera Lago Argentinon zehar, baina bere ibilbideak badu etenik: Magallaneseko penintsula. Izotzak arroketan aurkitzen du muga, eta banatu egiten ditu aintziraren zati nagusia eta haren hegoaldeko adarra.

Horrela, 50 eta 70 metroko altuera hartzen duen horma zuriak irteera-jariorik gabe uzten du hegoaldeko adarra, eta bertan ura pilatzen hasten da. Aintziraren bi aldeetan ur-mailen arteko aldea 25 metrora irits daiteke, izotz puskak presio handia jasaten duelarik. Eta presio horrek eragiten ditu Pepito Morenoren haustura ikusgarriak.

Izotza pitzatu egiten da beheko aldetik, eta ubide txikiak azaltzen dira lehenik. Gero, pìtzadura handituz joaten da, tunel bat osatu arte. Eta, azkenik, tunelaren sabaia erori egiten da, ibai zuriaren orroak Patagonia osoan zabaltzen direlarik. Horrek egin du Perito mundu guztian ezagun.

Milaka pertsona aho zabalik uzten duen naturaren azken erakustaldi hori 2008ko neguan gertatu zen. Inoiz ez da jakiten ordea noiz izango den hurrengo haustura, Perito Morenoren hausturak ez baitu ziklo erregularrik. Baina oraingoan ez du asko itxaronarazi, lau urteren buruan gertatzear delako berriro Argentinako glaziar erraldoiaren haustura.

Home

Gabonetan denbora gehixeago izango duzue noski!

Hemen duzu HOME pelikula. Gure Lurra ezagutzeko aukera. Disfrutatu!

Hemen duzue lotura: http://youtu.be/SWRHxh6XepM