Blogaren artxiboa

Lehiaketak badu irabazlea

IMG_20141017_125342[1]Aurtengoan Rossetaz aritu gara, Europako espazio agentziak gure jatorria aztertzeko bidali duen zundaz.

Ondo erantzun dutenen artean Xabier Oiarbide DBH 3ko ikaslea izan da saria irabazi duena.

Astebetez hamaiketakoa dohan izango duzu Xabier!

Zorionak!

Eta gainontzekoak, hurrengoan saiatu!

2014-15eko lehen lehiaketa (Haurtzaro ikastolako ikasleentzat)

Zein da aurtengo gure lehen protagonista?

Lehiaketako galdetegian sartzeko ikastolan erabiltzen duzun posta irekia edukitzea beharrezkoa duzu. Nabigatzaile berdinean  fitxa (pestaña) berria ireki ezazu eta zure postan sartu ondoren, orrialde hau freskatu (F5).

Ondo egin baduzu, argazkien azpian erantzunak emateko galdetegia agertuko zaizu. Bertan bost galdera erantzun behar dituzu. Bostgalderak ikusteko galdetegiaren eskuineko desplazamendu barra mugitu beharko duzu.

Bukaeran ez ahaztu BIDALI tekla sakatzea. Ondo egin baduzu balioste mezua ageriko zaizu.

Erantzuna emateko epea: URRIAREN 17-ko eguerdia.

Asmatzaileen artean batek  ASTEBETEZ HAMAIKETAKO DOHAN izango du!

Astelehenetik ostiralera, astebetez, eguneroko hamaiketarako ogitarteko bat ordaindua izango du DBH 4. mailako ikasleek jartzen duten salerosketa puntuan. Animo! eta erantzuna asmatzen saiatu!

Lehiaketak badu sariduna!

IzarGaztelumendiDBH 4. mailako ikasle baten laguntzarekin, lehiaketan parte hartu zutenen artean egin dugu zozketa.

Eta zozketako saridun…. Dbh4.ko Izar Gaztelumendi izan dugu, zorionak!

Astebetez hamaiketakoa dohan izango du.

Hurrengoan zurea izango da aukera!

Hemen dituzue egindako galderei emandako erantzunak: https://haurtzarozientzia.wordpress.com/2014/03/04/marea-biziak-eta-denboraldia-itsasoaren-indarra/#comments

Irudimena sarien 4. edizioa martxan dago!

Irudimena lehiaketaEuskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” sormen lehiaketaren 4. edizioa antolatzen dute 2014ko martxoaren 17tik maiatzaren 16ra.

Soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa…), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez…).

Lehiaketan parte-hartzea dohainik da eta 14 urtez goitikoei idekia. Ipar Euskal Herriko adingabeek (18 urtez petikoek) beraien aitamen baimen idatzia helarazi behar dute izena ematerakoan.

Berde-berdea, lehiaketaren sari bat Haurtzaron.

Aurtengoan ere, DBH 1 zikloko ikasleek Berde-berdea programan parte hartzen ari dira. Parte hartze honen aukeretako bat lehiaketan parte hartzea da; eta hala aritu dira gurean.

Aritu bakarrik ez, saritua izan da hauetako bat. DBH 1A gelako Garazi Etxeberria hain zuzen ere! Zorionak Garazi! Disfruta ezazu zure opariaz!