Category Archives: EKImaker

Negutegi jasangarriak: Ideiak bildu, diseinatu eta eraiki! STEAM eta Agenda30 proiektuak bat eginez

DBH3. mailako ikasleak elektronikarekin jolasean aritu ginen ikasturteko 1. hiruhilabetean. Bigarrenean, aldiz, diseinatzaile abileziak martxan jarri eta buruan genituen ideiak errealitatera ekartzen aritu ginen marrazketa teknikoaren laguntzarekin. Honen fruitu izan dira jarraian ikusi ahal izango dituzuen maketak. 

Baina zein izan zen maketa hauek eraikitzeko planteatu zitzaien erronka? Hona hemen unitate hasieran egin zitzaigun egoeraren eskaera: 

Populazioa nekazaritza-guneetatik hirietara desplazatzen ari da, hiriguneek gero eta populazio handiagoa hartzen dute, eta landa-eremuak, aldiz, biztanleak galtzen ari dira. Despopulazioaren arazoari, klima-aldaketaren ondorioak gehitu behar zaizkio. Horrek aldaketa handiak ekarriko ditu: besteak beste, euri gutxiago egingo du, ekaitzak bortitzagoak izango dira, eta lehorteak, berriz, luzeagoak. Ondorioz, etorkizunean langile gutxiagorekin eta klima-baldintza zailagoetan elikagai gehiago produzitzeko estrategiak garatu beharko direnez, arazo horri lagunduko dion estrategia bat proposatu behar duzue.

Egoera aztertuz eta ikastola mailan Agenda 30ek dituen Garapen Jasangarrirako Helburuen lanketa egiten dugula kontuan izanik, STEAM proiektu honetan bildu nahi izan ditugu gure ezagutzak. 

Erronkari aurre egiteko, negutegi jasangarriak honela diseinatu ditugu:

  • Alde batetik, alderdi elektronikoari esker, negutegiko argia eta tenperatura erregulatuko da automatikoki; hau da, negutegian guk zehaztutako tenperatura eta argia izango dugu horretarako diseinatu dugun programak sentsore eta eragingailuen bidez erregulatu egingo dituelako. 
  • Bestalde, negutegiak energia izan dezan, eguzki plaka gehitu diogu elektrizitatea biltzeko asmoz. 
  • Marrazketa teknikoa baliatuz egindako lana ere aipatzekoa; izan ere, diseinu ikusgarriak sortu zituzten, baita errealitatera ekarri ere.

STEAM proiektuaren aurkezpen BIDEOA

“Proficient” Europar STEM Labela eskuratu dugu!

STEM gaietan Europako ikastetxeen lan pedagogikoa diagnostikatzen laguntzeko, aitortzeko eta bikaintasuna bultzatzeko ekimena da.

Scientix-ek eskala txikiko proiektu pilotuak antolatu ditu Europako sei herrialdetan, STEM labela hedatzeko. Lau ikastolak parte hartu dute, eta emaitza bikaina lortu dute.

STEM School Labela (ikastetxeetako zientzia-teknologia ikasarloen gaitasun-zigilua) European Schoolnet-en baitako Scientix-en ekimena da. Hain zuzen, STEM gaietan Europako ikastetxeen lan pedagogikoa diagnostikatzen laguntzeko, aitortzeko eta bikaintasuna bultzatzeko ekimena da berau.

Ekimena Europako sei lurraldetan gauzatu da, Euskal Herria barne.  Bertan, Bruselako lan-taldearen koordinazioarekin, hiru Scientix enbaxadorek (Arantzazu Fernandez de Arroiabe Idigorasek, Karmele Blanco Etxeberriak eta Erramun Martiarena Sarasolak) beren ikastetxeen ziurtapen/zertifikazio prozesua gidatu dute, eta STEM Eskola Labelaren prozesuan trebatu nahi zuten sareko beste ikastetxe batzuei ere tutoretza eman diete, 2022ko udaberrian eta udan.

Irakasleek eta ikastoletako gainontzeko langileek ahalegin bikaina egin dutela esan daiteke, emaitzen arrakasta aztertzen badugu: Haurtzaro Ikastolak Proficient mailako gaitasun labela lortu du, eta Lautada, Kurutziaga eta Iñigo Aritza ikastolek Competent mailakoa, teknozientzia arloen hezkuntzan egiten duten lana aztertuta. 

➡️Informazio gehiago: https://ikastola.eus/berriak/53467

EKImaker: maketen aurkezpena (STEM proiektua)

2022ko martxoaren 2an DBH3ko ikasleak LH3koei Ekimaker-eko maketa aurkeztu digute. LH3kook ideia luzatu genien, eta teknologi saioan gauzatu ondoren, maketaren nondik norakoak erakutsi dizkigute. Bideoa ikusteko linka sakatu.

Ekimaker egitasmoan, LH3ko kideek ideiak marrazten dituzte. DBH3ko ikasleek aukera horietatik bat aukeratzen dute, eta ideia hori maketa bihurtzen dute. LH3A gelakoen kasuan kotxe pintxoduna aukeratu zuten.

Elkarmaker proiektua

Haurtzaro ikastolak Ikastolen Elkartearekin batera, aurten ere, Elkarmaker Proiektuari ekin dio. Proiektu honen bidez, alde batetik, LH3 eta DBH3.mailako ikasleen elkarlana bideratuko dugu eta bestetik, LH-3.mailako ikasleen ideetatik abiatuz, DBH-3.mailako ikasleek horiek maketa ezberdinetan gauzatzeko erronka hartu dugu.

Adib: Maketa 1