Blogaren artxiboa

Non nago? Live Tracking, kokalekua erregistratzeko aplikazioa

Ander Orbegozo Igartuak, Bilboko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako informatikako ikasleak kokalekua erregistratzeko eta denbora errealean partekatzeko sakelako aplikazio bat sortu du, Live Tracking. Aplikazioa gradu amaierako lana izan da eta puntuazio gorena lortu du: 10.
Ander Orbegozo ingeniari informatiko bergararrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdean garatzen diren gailu mugikorretarako aplikazio onenak saritzen dituen, GipuzkoAPPs 2015 lehiaketara aurkeztu izan du haren lana.
non nago orain?
Irudia: Live Tracking aplikazioak, besteak beste, egindako ibilbideak, altuera eta abiadura datuekin gorde egiten ditu gerora kontsultatzeko.

Kokalekua gorde eta partekatzeko Live Tracking aplikazioak hainbat erabilera ditu, pertsonalak zein profesionalak. Norberaren ibilbideen kokalekuak lagunekin partekatzen ditu edozein momentutan non gauden jakinarazteko; perretxikoak biltzen baditugu, esaterako, hauek non aurkitu ditugun markatzeko eta gordetzeko erabili ahal izango dugu; kirol jarduerak antolatu edota jarraipena egiteko baliagarria da edota aberia bat konpontzen datorren teknikaria noiz etorriko den jakiteko erabil daiteke.

Egun, aplikazioa hobetzen eta Donostiako Informatika Fakultateko Informatika Ingeniaritzako Masterra ikasten diharduen Anderrek azaltzen digu nola sortu zen haren egitasmoa: “Nire proiektuaren zuzendariak, Oscar Casquero irakasleak, bazekien mapekin lan egindakoa nintzela eta gogoko nituela; beraz, kokalekua erregistratzeko gaur egun dauden aplikazioak hobetzea proposatu zidan. Ideia horretatik sortu zen Live Tracking”.
“Live Tracking –azaldu du Ander Orbegozok– aire zabaleko jarduerak (adibidez, mendian paseatzea eta bizikletan ibiltzea) atsegin dituzten pertsonentzat dago pentsatua. Aplikazio honen bidez, zure kokalekua denbora errealean erregistratzen duzu mapa batean, zure sakelakoan, eta, Whatsappen, sare sozialen edo mezu elektronikoen bidez,lagunekin eta senideekin parteka dezakezu kokaleku hori. Hartara, arazoren bat baduzu ere, zu non aurkitu jakingo dute beti. Bestalde, egiten ari zaren ibilbidea ikusi ez ezik, altitudea eta abiadura kontsulta ditzakezu grafiko batean, egindako ibilbidea gorde dezakezu aurrerago kontsultatzeko, eta GPX formatuan esporta dezakezu”. Aplikazioa hiru hizkuntzatan erabil daiteke: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Live Tracking bakarra da halako aplikazioen artean. “Badaude antzeko aplikazioak, baina ez dira doakoak. Live Tracking da ezertxo ere ordaindu gabe deskarga dezakezun eta informazioa denbora errealean ematen dizun aplikazio bakarra“. Aplikazioa eskuragarri dago Play Store gunean Android sistementzat; 2.500 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute jada (% 78k Espainian, % 4k Alemanian, % 3k Indian, % 3k AEBetan eta % 1ek Italian, besteak beste), eta 5etik 4,7 puntu eman dizkiote iritzia eman duten erabiltzaileek.
 

 Live Tracking aplikazioaren funtzionamendua erakusten duen bideoa.

Banaketarako DRONak

Banaketa enpresa ezagun hau hasi da Dron bitartez, tripulatu gabeko aire ibilgailuz, banaketak egiteko probak egiten.

Tablet edo PC batetik eskaera egin eta zerbitzua dagoen eremuan minutu gutxitan izango dugu 2,3 Kg baino arinago eta kaxa hori horretan sartzen den eskaera etxeko atarian.

Ikusi bideoa.

e-ibilbide ekologikoak: ARDITURRI ingurunea

Aurten, Agenda21 programa garatzeko BIOANIZTASUNAri heldu diogu. DBH-4.mailako Biologia Geologiako ikasleek, “Nola funtzionatzen dute ekosistemek? ” unitatea landu ondoren, IKT baliabideak uztartuz Oiartzun haraneko hainbat ekosistema aztertzeko proiektu bat landu dute.

Post honetan, ARDITURRI ingurua ezagutzeko ikasleeok, GPS tresna, argazki eta bideo kamerak erabiliz sortu duten ibilbidea aurkituko duzu. Horretarako hemen sakatu

Bertatik, paseatzera joateko gonbitea luzatzen dizuegu

Ongi izan

e-ibilbide ekologikoak: OIARTZUN ibaiaren bokalea

Aurten, Agenda21 programa garatzeko BIOANIZTASUNAri heldu diogu. DBH-4.mailako Biologia Geologiako ikasleek, “Nola funtzionatzen dute ekosistemek? ” unitatea landu ondoren, IKT baliabideak uztartuz Oiartzun haraneko hainbat ekosistema aztertzeko proiektu bat landu dute.

Post honetan, OIARTZUN ibaiaren bokaleaImage ezagutzeko ikasleeok, GPS tresna, argazki eta bideo kamerak erabiliz sortu duten ibilbidea aurkituko duzu. Horretarako hemen sakatu

Bertatik, paseatzera joateko gonbitea luzatzen dizuegu

Ongi izan

e-ibilbide ekologikoak: URKABE mendia

Aurten, Agenda21 programa garatzeko BIOANIZTASUNAri heldu diogu. DBH-4.mailako Biologia Geologiako ikasleek, “Nola funtzionatzen dute ekosistemek? ” unitatea landu ondoren, IKT baliabideak uztartuz Oiartzun haraneko hainbat ekosistema aztertzeko proiektu bat landu dute.

Post honetan, URKABE mendia ezagutzeko ikasleeok, GPS tresna, argazki eta bideo kamerak erabiliz sortu duten ibilbidea aurkituko duzu. Horretarako hemen sakatu

Image

Bertatik, paseatzera joateko gonbitea luzatzen dizuegu

Ongi izan