Blogaren artxiboa

e-ibilbide ekologikoak: TXARAko basoa

Aurten, Agenda21 programa garatzeko BIOANIZTASUNAri heldu diogu. DBH-4.mailako Biologia Geologiako ikasleek, “Nola funtzionatzen dute ekosistemek? ” unitatea landu ondoren, IKT baliabideak uztartuz Oiartzun haraneko hainbat ekosistema aztertzeko proiektu bat landu dute.

Post honetan, TXARA basoa ezagutzeko ikasleeok, GPS tresna, argazki eta bideo kamerak erabiliz sortu duten ibilbidea aurkituko duzu. Horretarako hemen sakatu

Bertatik, paseatzera joateko gonbitea luzatzen dizuegu

Ongi izan

Advertisements

GPS eta Google Earth, ingurunea modu berrian ikertzeko tresnak

Naturgaiak proposaturiko gai hau,animazio eta jardueraz osatua, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago. Gero eta ohikoagoa da GPSa erabiltzea leku batetik bestera mugitzeko, eta mundua hobeto ezagutzeko Google Earthera jotzen da.   Museoak barrutik ikusi nahi badituzu, distantziak neurtu, irudi historikoak ikusi, munduan zehar bidaiatu, ingurunea aztertzeko lan txikiak egin, eta abar, ikas ezazu baliabide hauek erabiltzen.

Klikatu goiko irudia

Eta laguntza gida nahi bazenuke klikatu hemen