Category Archives: LH

Lehen Hezkuntza

Agenda30: ikastolako Talde Berdea (STEAM)

Aurtengo ikastolako Talde Berdeko kideek kamiseta dotorea jantzita poz pozik ditugu. Argazkian, Lehen Hezkuntzako 4. , 5. eta 6. mailako ikasleek Energia proiektuaren lanketan jarduerak garatu ezezik, herriko Udal Foro ezberdinetan parte hartu dute.

Laister, DBHko ekoordezkariekin batera, aurtengo Udal Plenoan parte hartuko dute.

STEAM eta Agenda 30: Argitturriren hitzaldia (Aste ekosoziala)

Ingurumen Aste Ekosozialaren barruan, Argitturriko Xabier Irigoien (gurasoa da) etorri da gaur, martxoak 15, ikastolara. 09:00etatik 12:00etara DBHko maila guztiekin eta LH5-6 mailekin egon da. Asteartean egongo da LH3-4 mailekin.

Argitturri Oiartzungo energia berriztagarrien komunitatea da. Beraien definizioa hauxe da:

Jasangarria.

Gaur egungo energia sistema aldatu nahi dugu, jasangarria izan dadin. Energia eskuragarria izateko eta pobrezia energetikoari aurre egiteko.

Burujabea.

Herritarrak ahaldunduz: zenbat energia, nola sortu eta nola banatu nahi dugun erabaki nahi dugu. Hemen kontsumitutako energia bertan sortuz.

Berriztagarria.

Kontsumo eredua aldatzen hastea da lehen urratsa. Sortzen dugun energia berriztagarria izanik.

Informazioa eta bazkidetzak, beraien webgunean.

Mila esker azalpenengatik, Xabier!

Agenda 30: Oiartzungo Udal Foroa


Aurten Oiartzungo ikasleak energiaren azterketan murgildu dira. Oiartzungo Eskolako Agenda 2030 proiektuaren bitartez, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat eginez “Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea” den 7. Helburua landu dute, udalerria hobetzeko proposamenak sortuz.

Ikasleen herri ekimenetean eta partaidetza areagotu asmoz, proeiktuaren aurtengo azken faseari amaiera emateko udaletxera hurbildu eta Agustin Lekuona udal arduradunaren laguntzarekin udalari ikasleek landutako ekarpenak egin zikzioten.

Lehen Hezkuntzako Talde Berdeko ekipoak

DBHn egin bezala, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak animatu eta LHko Talde Berdeko ekipoa osatu dute. Honako argazkietan, taldearen logo berria duen kamisetarekin ditugu. Aipatutako bi ziklokoetan Talde Berdea osatzen duten ikasle kopurua oso altua zenez (ZORIONAK, denoi!!) mailaka kamisetak zozketatu behar izan genuen.

Zuhaitz eguna Oiartzunen

Zuhaitz Eguna: otsailak 25

-Eguna: otsailak 25, larunbata.

– Ordua: autobusez doazenentzat goizeko 10:00etan. Bestela, Aizegainen 10:15etan. Itzulera, 11:45ean Aizegainetik.

– Non: HAURTZARO IKASTOLAKO PARKINEAN.

– Landaketa lekua: Aizegain.

– Landatuko diren zuhaitzak: bertako haritzak.

– Oharrak:

  – Autobusa dohainik izango da. Otsailaren 22a baino lehen eman behar da izena: https://forms.gle/ok28N2eHoEMfY3K79

   – Hamaiketakoa egongo da.