Blogaren artxiboa

Scratch Jr, haurren programatzen ikasteko aplikazioa

articleHaurrek, zapatak lotzen duten bitartean, programatzen ere ikas al dezakete?
Hau da Scratch Jr-en apostua. Hau iPad-en doako aplikazioa da, MIT Media Lab-eko ikertzaileek diseinatu dutena.
Scratch Jr erabiliz, bost eta zazpi urte bitarteko umeek haien jokuak programa ditzakete. Prozesuan zehar, ordenagailuaren bidez sortzen eta programatzen ikasten dute eta ez bakarrik harekin intereragiten.

http://es.euronews.com/embed/287328/

 

Iturria: Zientziategia

ISS estazioa 3Dn

Ba al dituzu 3D betaturrekoak? Har itzazu eta ISS estazioaren 3D bisitaz goza ezazu!

Android 5.0 euskaraz erabili ahal izango da

Android sistema eragilea euskaraz erabili ahal izango da.

Telefono mugikorretan oso hedatua dagoen Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahalko da.

Androiden webgunean irakur daitekeenez, 15 hizkuntza berritan erabili ahalko da sistema eragilea bertsio berritik aurrera, tartean euskaraz. Twitterren @XeuTV erabiltzaileak eman du albistearen berri.

Sistema eragilea euskaratzeko auzolanean aritu dira. Android Euskaraz webgunean ikus daiteke prozesuak izan duen eboluzioa.

Albistea jakin bezain pronto Twitterreko hainbat euskal erabiltzailek poza adierazi dute.

Iturria: Argia

Androiderako RAR aplikazioa

RAR for Android aplikazioaren bidez zure gailu mugikorretik artxiboak konprimatu eta deskonprimatu zenitzake.
Konprimatzeko RAR eta ZIP formatuak eta deskonprimatzeko RAR, ZIP, TAR, GZ, BZ2, XZ, 7z, ISO eta ARJ formatuak onartzen ditu.
Dohanekoa da eta android 4.0 bertsiotik gora instala daiteke.

MyScript Calculator

Tabletan ala telefono adimenduan jar daitekeen aplikazio txiki honek behatzarekin idazten duzuna “irakurri eta ulertu” egiten du eta kalkulua burutzen dizu.
Eragiketa konplexuan egiteko gai da; sinuak, tangenteak… zuk pantailan eskuz idatzi eta berak egiten du lan guztia.
Hemen duzue bideo erakusgarria:
Eta hemen deskargarako lotura