Blogaren artxiboa
Telegram mezularitza, Androiden euskaraz dagoeneko
Egitekoak eginda ere, egun batetik bestera ez dira aplikazio biltegiak eguneratzen. Telegramen sortzaileek sisteman txertatu zain egon beharko da, oraindik, euskaraz ikusteko.
Androiden euskarazko bertsioa
Bertsio ofiziala argitaratu artean, zain egon nahi ez duten ipurterreek Telegram euskaraz instala dezakete. Android sistemak honelako lasterbideak onartzen ditu; hots, Google Play dendatik kanpoko aplikazioak instalatzea baimentzen du norbere ardurapean.
Behin-behinekoa instalatzeko:Dagoeneko Telegram aplikazio ofiziala instalatuta izanez gero, desinstalatu; aplikazio hau Google Playtik ez denez instalatzen, Android ezarpenetara joan, eta Segurtasuna atalean: Baimendu iturburu ezezagunetako aplikazioak instalatzea gaitu; deskargatu aplikazioa hemen dagoen loturatik: http://bitarlan.net/telegram/Telegram-Euskaraz1.3.7.apk; Android telefonoaren pakete instalatzailearekin irekiko da; behar diren baimenak onartu, eta Instalatu botoia sakatu.
Telegram euskaraz agertuko da horrekin. Gainera, Telegram bertsio hori euskaraz besterik ez dagoenez, Android sistema beste hizkuntza batean duenak ere euskaraz ikusiko du Telegram.
Bertsio hau 1.3.7 bertsioan oinarrituta dago, hau da, publikoa den bertsio zaharrenean. Bertsio berriena Google Play-en 1.3.17 da. Hori publiko egiten dutenean eguneratuko dute Bitarlanen webgunean.
Itzulpenari buruzko iradokizunak bidaltzeko laguntza@bitarlan.net epostara mezua bidal daiteke.
Mugikorra erabiltzeko 18 arau
-
Nire telefonoa da. Neronek ordaindu dut. Zuri erabiltzen utziko dizut. Ez al naiz ni onena?
-
Pasahitza jakingo dut beti.
-
telefonoak joz gero, deia har ezazu. Telefono bat da. Zure heziketa bikaina frogan jarri ahal izango duzu “kaixo” esanez. “Ama” edo ” aita” irakurtzen bada pantailan ez ezazu ezikusiarena egin. Inoiz ez.
-
Eskola egunetan 19:30erako eta asteburuetan 21:00etarako eskura emango diguzu mugikorra. Gau osoan itzalita egon ondoren, goizeko 7:30ean piztuko da. Norbaiten telefono finkora deirik egiteko une egokia ez bada, ez deitu bere mugikorrera, ezeta mezurik bidali ere. Senak esaten dizunari kasu egin. Beste familiak errespeta itzazu, besteek gu errespetatzea nahi genukeen moduan.
-
Ez duzu ikastolara eramango. Mezuak bidaltzen dizkiozun jendearekin pertsonalki hitz egingo duzu. Irteerak eta eskolaz kanpoko jarduerek gogoeta eta trataera berezia izango dute.
-
Komunera edo lurrera erortzen bada edota mugikorra desagertuz gero, gailuaren ordezko edo konponketa kostuaren erantzule zara. Halakorik gertatuko balitz, etxeko belarra moztu, haurrak zaindu, zure urtebetetzeko dirua aurreztuz… erreparatzeko prest egon beharko duzu.
-
Teknologiaren bidez gezurrik ez esan; inor ez engainatu. Beste batzuentzat kaltegarriak izan daitezkeen elkarrizketetan ez parte hartu. Lagun ona izan.
-
Ez argitaratu edo bidali mugikorraren bidez zuzenean, pertsonalki esango ez zenukeen ezer .
-
Ozen ala kideen gurasoen aurrean esango ez zenukeenik ez argitaratu edo ez bidali posta elektronikoz. Zure burua zentsura ezazu.
-
Pornorik ez. Nirekin modu irekian partekatuko zenituzkeen web informazioak bilatu. Zerbaiti buruz zalantzarik izanez gero galdetu, aukeran, zure aitari ala niri.
-
Jendaurrean itzali, isildu ala alde batera utzi, batez ere, jatetxeetan, filmak ikusten edo beste norbaitekin hitz egiten ari zaren bitartean. Ez zaralotsagabea, iPhoneak ez dezala hori aldatu.
-
Ez bidali edo jaso zure gorputzaren atal zati intimoen edo beste pertsonaren baten atalintimoen argazkirik. Ez barre egin. Jakintsua zaren arren, egunen batean egiteko tentazioa izango duzu. Arriskutsua da eta zure nerabe/gazte/helduaroa hondatu dezake. Ideia txarra da. Ziberespazioa zabala eta zu baino ahaltsuagoa da. Eta zaila da horrelakorik erabat kentzea, ospe txarra desagerraraztea alegia.
-
Argazki edo bideoak neurrian egin. Guztia ez da dokumentatu beharrik. Zure esperientziak zuzenean bizitu. Zure garunaren memorian betirako gordeak geratuko dira irudi horiek.
-
Noizean behin telefonoa etxean utzi, erabaki hori hartzeak ez zaitzala zalantzati bihurtu, telefonorik gabe ere babestua senti zaitez. Telefonoa ez da biziduna, ez da gorputzaren luzapena. Telefonorik gabe bizitzen ikasi. Gaindi ezazu konektatua ez egotearen beldurra gaindi ezazu.
-
Deskarga ezazu musika berria, klasikoa, desberdina, zu bezalako milioika gaztek entzuten dutenaren desberdina. Zure belaunaldiak historian izan den biltegirik handiena dauka eskura. Aprobetxa ezazu opari hori. Zure etorkizuneko aukerak zabaldu.
-
Noizean behin hitz-jokoak, gurutzegramak, puzzleak edo antzekoak praktika itzazu.
-
Altxa ezazu begirada! Zure inguruan gertatzen denaz erreparatu. Leihotik begiratu. Txoriak entzun. Ibili, paseatu. Ezezagunen batekin hitz egin. Galde iezaiozu berari Googleri galdetu gabe.
-
Hala ere, nahastu egingo zara. Telefonoa kendu egingo dizut. Eseri eta gertatukoari buruz hitz egingo dugu. Berriz hasiko gara. Zuk eta nik ikasten jarraituko dugu beti. Zure taldekoa naiz. Elkarrekin gaude.
Sareko arriskuak saihesteko aholkuak
Informazioa. Ez jarri eskuragarri sare sozialetan balizko erasotzailea indartuko duen elementurik. Gauza bera gertatzen da lagunei bidalitako irudiekin ere, beste norbaitek eskura baititzake.
Lapurretak saihestu. Norbere informazioa babestu, inork lapurtu ez dezan neurriak hartuz, adibidez, pasahitzak maiz aldatuz.
Pribatutasuna. Garrantzitsua da pribatutasunari eustea, eta horretarako neurri bat izan daiteke nork bere irudia zaintzea.
Ez eman amore. Ez onartu mehatxurik, ez eta xantaiarik ere, behin amore emanez gero zurrunbilotik ateratzea are zailagoa izango delako etorkizunean.
Laguntza eskatu. Zaila da halako egoera bati bakarrik aurre egitea; horregatik, laguntza eskatzea da lehen urratsa. Beste norbaiten ikuspegiak lagun dezake.
Mehatxuak egiaztatu. Xantaiagileak zer informazio izan dezakeen argitu, eta mehatxuak egia bilakatzeko aukerak aztertu.
Mugak jarri. Gerta liteke xantaiagilea biktimaren kontuetako pasahitzen jabe izatea. Halako hiru pauso eman behar dira: pasahitzak aldatu; sare sozialetako kontaktuak nahiz pribatutasunerako baliabideak gainbegiratu; eta, azkenik, kasu batzuetan baliagarria izan daiteke sareko profila aldatzea ere.
Erasotzaileak egin dituen urraketak aztertu. Sexu jazarpena dagoen kasuetan, zaila da erasotzaileak bere kabuz amore ematea. Halakoetan baliagarria izan daiteke ordura arte egin dituen delituak identifikatzea, nahiz eta askotan ezinezkoa izan inoren argazkiak dituela frogatzea. Gerta daiteke ere ezin frogatu izana irudi horiek engainuen bidez lortu dituela edo lapurtuak direla.
Frogak bildu. Elkarrizketak, mezu elektronikoak, argazkiak, profilak, pantailako irudiak… guztia izan daiteke baliagarria erasotzailearen jatorria ezagutzeko edota haren jokatzeko modua argitara ateratzeko. Dena den, kontu handiz ibili behar da frogak biltzean legea ez urratzeko.
Salaketa jarri. Gertatutakoa aztertu eta ahalik eta froga gehien bildu ondoren, salaketa jartzea da hurrengo pausoa, nahiz eta ordurako mehatxuak amaituak izan. Dena den, adituek ohartarazten dute kasu bakoitza berezia dela. Batzuetan baliagarria izan daiteke mehatxatzaileari kasu egitea ere, hari buruzko datu gehiago jaso ahal izateko. Beste batzuetan, ordea, Poliziara jotzea da egokiena.