Telegram mezularitza, Androiden euskaraz dagoeneko

Bolo-bolo dabilen berehalako mezularitza aplikazioa da Telegram. Gainontzekoekin alderatuz, indargune garbiak ditu: mezu sekretuen trukea ahalbidetzen du; talde handiagoak osa daitezke; bakarrik suntsitzen diren aldi baterako txat sistema du; doakoa eta publizitaterik gabekoa da. Gainera, nahi den lekutik konektatzekoa da: Android, iOS, Windows eta MacOS sistema eragiletarako topatuko dugu.Software librean eginda dagoela baliatuta, Bitarlan eta Gauekok itzuli egin dute aplikazioa. Aurrena gaztelerara eta ondoren euskarara itzuli dute. Software librearen abantaila ulertzeko amonaren pastelaren konparaketa erabili ohi da: pastelarekin batera (aplikazioa) errezeta banatzen da (iturburu kodea). Behin osagaiak eta pausoak jakinda, dakienak hobetu dezake. Telegram, era honetara hobetu dute GPL lizentziaren babesean.

Egitekoak eginda ere, egun batetik bestera ez dira aplikazio biltegiak eguneratzen. Telegramen sortzaileek sisteman txertatu zain egon beharko da, oraindik, euskaraz ikusteko.

Androiden euskarazko bertsioa

Bertsio ofiziala argitaratu artean, zain egon nahi ez duten ipurterreek Telegram euskaraz instala dezakete. Android sistemak honelako lasterbideak onartzen ditu; hots, Google Play dendatik kanpoko aplikazioak instalatzea baimentzen du norbere ardurapean.
Behin-behinekoa instalatzeko:Dagoeneko Telegram aplikazio ofiziala instalatuta izanez gero, desinstalatu; aplikazio hau Google Playtik ez denez instalatzen, Android ezarpenetara joan, eta Segurtasuna atalean: Baimendu iturburu ezezagunetako aplikazioak instalatzea gaitu; deskargatu aplikazioa hemen dagoen loturatik: http://bitarlan.net/telegram/Telegram-Euskaraz1.3.7.apk; Android telefonoaren pakete instalatzailearekin irekiko da; behar diren baimenak onartu, eta Instalatu botoia sakatu.

Telegram euskaraz agertuko da horrekin. Gainera, Telegram bertsio hori euskaraz besterik ez dagoenez, Android sistema beste hizkuntza batean duenak ere euskaraz ikusiko du Telegram.

Bertsio hau 1.3.7 bertsioan oinarrituta dago, hau da, publikoa den bertsio zaharrenean. Bertsio berriena Google Play-en 1.3.17 da. Hori publiko egiten dutenean eguneratuko dute Bitarlanen webgunean.

Itzulpenari buruzko iradokizunak bidaltzeko laguntza@bitarlan.net epostara mezua bidal daiteke.

Iturria: Berria.info
Advertisements

Posted on 2014/02/06, in Berriak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: