LEHIAKETA: Marea biziak eta denboralea = Itsasoaren indarra!

Aurtengo lehiaketako bigarren aukeran neguan emaniko gerataera bat dugu. Argazkian argi ikusten denez itsasoaren indarrak erakustaldia eman du.

Adituek esaten dutenez, gertatutakoa ez da batere ohikoa. Bi faktore arteko batura omen da: Denboraldia eta marea biziak batera gertatzea alegia.

Denboraldiak, borraska sakonak, haizete handiak sortu eta olatu handiak altxatzen ditu. Donostiako kanpoko boiak 11 metroko olaturen bat neurtu omen du.

Baino denboraldia ez litzateke nahikoa halako txikizioa sortzeko. Denboraldiarekin batera marea biziak gertatu dira. Baina zer dira marea biziak? Ikus Zumaiko bokalean marea bizitan jasotako irudien sekuentzia.

Zumaia ezagutzen ez duzuenontzat esan, Irailan eta Martxoan salbu, mareak gora egiterakoan ez duela inola ere maila hori hartzen. Urtean zehar, marea gora askoz beherago geratzen da.

Baina Irailan eta Martxoan zergatik igotzen da gehiago? Ea beste bideo honek zerbait ulertzen laguntzen dizuen…

Bideoa ikusi ondoren hauek dituzue erantzun beharreko galderak:

1.- Zer dira marea biziak? Zergatik gertatzen dira?

2.- Iraileko eta Martxoko marea biziak bereziak dira. Zergatik?

Erantzuna emateko iruzkinak erabili. Informazio honen bukaeran lauki zuzen grisa ikusiko duzu eta ekuinean Iruzkin bat utzi gainean klik egin.

Erantzunak idatzi eta zure e-posta (ikastolakoa) jarri, baita zure izen eta abizena ere. Webgunea jartzen duen atala hutsik utzi.

Bukatzeko Erantzuna bidali botoia sakatu.

OHARRA: Erantzunak moderatuak daude. Hau da baimena eman arte ez dira ikusiko, beraz bidali ondoren ez ikustea guztiz normala da. Erantzunak jasotzeko EPEA: Martxoaren 30a.

Ondo erantzuten dutenen artean zozketaz hautatutako batek, DBH 4koek prestatzen duten hamaiketakoa dohan jasoko du astebetez. Zorte on!

Advertisements

Posted on 2014/03/04, in Berriak, Lehiaketa and tagged , , , . Bookmark the permalink. 46 iruzkin.

  1. Mikel Iparraguirre

    1.-Marearen igoera eta jeitsiera bortitzak dira, eguzkia lurra eta ilargia lerrokatzen direnean gertatzen dira.
    2.-Urteko marea bizienak direlako.

  2. Larraitz Etxebeste

    1.- Ilargiak Lurrarekiko indar bat egien du, Lurrak Ilargiarekiko egiten duen bezalaxe, hortaz, itsasoa fluido bat denez, Ilargiak Lurrari indarra egiten dionean, itsasoa altxa eta Ilargirantz abiatzen da. Marea biziak, hilabetean bi egunetan dauden marea batzuk dira non itsasgora handiagoak dira beste egunetan baino. Hori, Ilargia Lurrarekin eta Eguzkiarekin lerrokatzen denenan gertatzen da, beraz hilabetean ilberria eta ilbetea dagoenenan marea biziak izaten ditugu, Ilargia lerrokatzen den momentua baita. Eguzkiak ere parte hartzen du, eta honen efektua mareen intentsitatea handitzea da.

    2.- Udaberriko ekinozioan eta udazkeneko ekinozioan, hau da, martxoan eta irailean marea biziak biziagoak dira, bi momentu horietan, Eguzkia Lurraren ekuadorrean kokatzen delako, eta horrek marea bizien efektua handiagotzen duelako.

  3. Maialen Claver

    1- Ilargiak indar bat egiten du Lurrean eta itsasoak, fluido bat denez, erantzun egiten dio indar horri. Horregatik itsasoa altxa egiten da eta ilargiruntz joaten da, honi marea deitzen zaio. Itsasgorak normalean baino askoz altuagoak izaten direnean marea biziak deitzen zaie.

    Ilargia, eguzkia eta lurrarekin lerrokatzen denean gertatzen dira marea biziak. Ilargiak lurrari bira osoa emateko 28 egun behar ditu beraz, hilabetean bi egunetan egongo dira marea biziak, hilberrian eta hilbetean, orduan bakarrik lerrokatzen direlako hirurak. Eguzkiaren funtzioa marearen intsentsitatea handitzea da.

    2- Iraileko eta Martxoko marea biziak bereziak dira, ekinozioan gertatzen direlako, hau da, eguzkia justu lurraren ekuadorrean kokatzen da eta horrek eguzkiaren efektua handitzen du beraz, marea biziak, biziagoak dira.

  4. Ane Lizarraga

    1.- Marea biziak hilabetean 2 aldiz gertatzen diren marea batzuk dira, non itsasgora eta itsasbera handiagoak diren. Ilargia, eguzkia eta lurra lerro bakarrean parekatuta daudenean gartatzen dira, hau da, hilberrian eta hilbetean. Orduan, eguzkiak eta ilargiak leku bereko urak erakartzen dituzte intentsitate handiagoko mareak sortuz.
    2.- Ekinozioetan marea hilenak eta bizienak gertatzen dira, eguzkia lurraren ekuadorrean kokatzen delako. Orduan, efektua handiagotu egiten da, marea biziagoak sortuz.

  5. Alaitz Cachafeiro

    1.- Marea biziak hilabetean bi aldiz gertatzen diren mareak dira eta, hauetan, itsasgorak eta itsasbeherak beste egunetan baino handiagoak izaten dira. Lurra, Ilargia eta Eguzkia lerrokatzen direnean gertatzen dira. Ilargiak Lurraren inguruan 28 egunetan (ia hilabete batean) bira bat ematen duenez, hilabetean bi aldiz gertatuko dira marea hauek: Ilargia ilbetean edo ilberrian dagoenean.

    2.- Iraileko eta martxoko marea biziak bereziak dira. Ekinozioa gertatzen denean ematen dira marea hauek: udaberriko ekinozioan (martxoa) eta udazkeneko ekinozioan (iraila). Bi kasu hauetan, Eguzkia Lurraren ekuatorean kokatzen da eta marea bizien efektua handitzen da, beraz, marea biziak oraindik ere biziagoak izango dira.

  6. Markel Galdos

    1.- Zer dira marea biziak? Zergatik gertatzen dira?
    Marea biziak ohi baino marea bortitzagoak diren mareak dira. Marea mota hau, lurra, eguzkia eta ilargia lerrokatzen direnean gertatzen den fenomenoa da, hiru astro horiek lerrokaturik egonda, indar handiagoa eragiten dute lurrean, eta itsasoa, fluido bat denez, erakarri egiten du.

    2.- Iraileko eta Martxoko marea biziak bereziak dira. Zergatik? Marea hauek normalean baino biziago dira, zeren iraileko eta martxoko marea bizietan eguzkia lurraren pare-parean dago eta honela eguzkiak eta ilargiak lurreko itsasoari egiten dion grabitazio indarra handiagoa da.

  7. Julen Lizarraga

    1.- Marea biziak normalean baino marea indartxuagoak diren mareak dira. Marea hauek, lurra, eguzkia eta ilargia lerrokatzen direnean gertatzen dira, hiru astro horiek lerrokatuta badaude, indar handiagoa eragiten dute lurrean, eta itsasoa, fluido bat denez, erakarri egiten du.

    2.- Marea hauek normalean baino biziago dira, zeren iraileko eta martxoko marea bizietan eguzkiak lurraren erdira apuntatzen du eta honela grabitazio indarra handiagoa da, beraz, mareak bortitzagoak.

  8. Ainara Alkorta

    Marea biziak hilabetean bi aldiz gertatzen dira, ilargia, eguzkia eta lurra planeta lerrokatzen direnean. Marea bziak erakarpen indarraren eraginez gertatzen dira.
    Iraileko eta martxoko mareak bereziak dira ekinozioa gertatzen denean, eguzkia ekuadorrean dagoelako kokatuta eta honek marren efektua handitzen du.

  9. Larraitz Etxarte

    Maria biziak ilargiaren eta eguzkiaren grabitatearen ondorioz sortzen diren itsas mailen gorabeherak dira, ohikoa baino areagokoak izaten dira normalean eta ilberrian eta ilbetean gertatzen dira. Hauek esan bezala, Ilargiak eta Eguzkiak hidroferan sortzen duten erakarpen indarrengatik sortzen dira, hidrosfera itxuraldatzen baitute. Ilargi eta Eguzkiak Lurrarekiko duten posizio aldaketek, marea desberdinak sortzen dituzte bai itxuraz eta bai intentsitatez. Honez gain, Eguzkiaren eta Ilargiaren deklinazioak zerikusia du.
    Lurraren errotazioa dela eta, itsasgora eta itsasbeherak daude, batetik besterako tartea 6 ordu eta 15 minutukoa delarik.
    Iraileko eta martxoko mareak bereziak izaten dira, Lurra, Ilargia eta Eguzkia lerrokaturik daudelako. Beraz, Itsasaldirik bizienak udaberri eta udazkenean izaten dira, Lurra Eguzkitik gertuago baitago garai hauetan eta erakarpen-indarraren eragina handiagoa delako.

  10. Lander Isasa

    1.- Marea biziak hilabetero bi egunetan gertatzen diren mareak dira, hauek gertatzerakoan, itsasgorak eta itsasbeherak handiagoak izan ohi dira beste egunetan baino. Ilargia, Eguzkia eta Lurra lerrokaturik daudenean gertatzen dira, hau da, Ilargia ilberrian edota ilbetean dagoenean, 28 egunetan behin suertatzen dira eta 2 egun irauten dituzte.

    2.- Bi hilabete hauetan, mareak hilenak edota bizienak izaten dira. Udaberriko ekinozioa (Martxoa) eta udazkeneko ekinozioa (Iralia) gertatzen direnean ematen da kasu hau. Gertaera honetan, Eguzkia Lurraren ekuatorean kokatzen da, horrek efektua handiagotzen du.

  11. Sara Alberdi

    1.- Marea biziak, hilabetean bi egunetan (Ilargia hilberrian eta hilbetean dagoenean) gertatzen diren mareak dira. Hauetan, itsasgora eta itsabehera handiagoak izaten dira.
    Marea biziak, Ilargia, Eguzkia eta Lurra lerrokatzen direnean gertatzen dira.
    2.- Marea bizienak udaberriko ekinozioan (martxoan) eta udazkeneko ekinozioan (irailan) gertatzen dira. Hemen, Eguzkia Lurraren ekuadorrean kokatzen da, horrek marea bizien efektua handitzen du, eta ondorioz, hilabete horietan marea biziak biziagoak dira.

  12. Irati sein

    Eguzkia ilargia eta lurra lerrokatzen direnean gertatzen dira marea biziak. Marea gora denean ura normalean baino gehiago igotzen da, baina ilargia lurra eta eguzkiak 90º-ko angelua osatzen dutenean mare hilak gertzatzen dira, hau da, marea behera denean ohikoa baino gahiago jeisten da. Marea bizi hauek hilabetero gertatzen dira, baino martxo eta irailekoak dira nabarienak ekinozioa gertatzen baita, eguzkia ekuatorearen parean jartzen da.

  13. Ane Sein

    Marea biziak, Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatzen direnenan gertatzen dira. itsasgorak normalean baino askoz altuagoak izaten dira, baina Ilargiak, Lurrak eta Eguzkiak 90º ko angelua osaten dutenean, kontrakoa gertatzen da, hau da, marea hilak. Marea hilak, itsasoko ura normalean baino gehiago jeisten denean da.
    Mareak hilabetero gertatzen dira baina esanguratsuenak Martxoko eta Iraileko mareak dira. Bi hilabete hauek nabarienak dira, eguzkia ekuatorearen parean jartzen baita, hau da, ekinozioa gertatzen da.

  14. Ane De Juan

    1. – Marea biziak dira, hilabetean bi egunetan, marea batzuk zeinetan itsas gora eta itsas behera handiagoak dira beste egunetan baino. largia lurra eta eguzkiarekin lerrokatzen direnean gertatzen dira. Ilargia hilberrian dagoenean eta hilbetean gertatuko dira, lerrokaturik daudelako.

    2. – Bizienak direlako, Udaberriko eta udazkeneko ekinuzioak dira. Eguzkia lurraren haurrean kokatzen da, efektua handiago izateko.

  15. Aritz Valderrama

    1.- Marea biziak dira hilabetean bi egunetan dauden marea batzuk, zeinetan itsasgora eta itsasbehera handiagoak dira beste egunetan baino, ilargia eguzkia eta lurrarekin lerrokatzean sortzen da.

    2.- Einozioa gertatzen denean, udaberriko eta udazkeneko ekinozioan hain zuzen ere. Eguzkia kokatzen da lurraren ekuadorrean, horrek egiten du efektoa handitzea, hilabete horretan, marea biziakbiziagoak izango dira.

  16. Uxue Flamarike

    1-.Ilargia eta eguzkia lerro berean daudenean marea biziak batu egiten dira eta itsasgorak normalean baino askoz altuagoak izaten dira. Dena ilargiaren baitan.
    2-.Iraila eta Martxoan ilargia lurretik gertuen dagoen momentua da, hortaz iman bat bezala aktuatzen du ilargiak urak erakarriz eta mareaa biziak. sortuz Irailan eta martxoan. Ilargiaren faseak ere tarteko daude , hau da, ilgora edo ilbehera badago mareak handiagotu edo txikiagotuko dira

  17. Esti Fernandez

    -Ilargia eguzkia eta lurrarekin lerrokatzen denean marea biak batu egiten dira eta itsasgorak eta itsabeherak normalean baino askoz altuagoak izaten dira. Hilabetean bitan gertatu ohi dira: ilargia hilberrian eta hilbetean dagoenean.

    -Martxoan udaberriako ekinozioa eta irailean udazkeneko ekinozioa gertatzen delako. Hau da, eguzkia justu lurraren ekuadorrean kokatzen da eta honek efektua handitzen du. Beraz, marea biziak, direnak baino biziagoak izango dira.

  18. 1 Marea Biziak, hilabetean bitan gertatzen den marea bota da. Hau gertzatzeko, eguzkia ilargia eta lurra lerrokatuak egon behar dira, eta grabitate indarraren ondorioz sortutako mareak dira nun bestetan baino gehiago igotzen den itsasoko ur maila.

    2 Bereziak dira, lurraren ekuadorrean lerrokatzen bait dira ilargia eta eguzkia, eta honek handitu egiten ditu mareak.

  19. Maddi Ibarguren

    1- Mareak ilargia eta eguzkiaren eraginez gertatzen dira, egunean bitan gora eta beste bitan behera. Baina hilabetean bi aldiz eguzkia ilargia eta lurra lerrokatu egiten dira, marea biziak sortuz. Hilabetean behin ilargia eguzkia eta lurraren artean geratzen da eta beste behin lurraren atzean. Ilargiak 28 egun behar dituenez buelta bat emateko marea biziak hilabetean bitan pasatzen dira.

    2- Martxoan eta irailan marea biziak bereziak dira, hilabete hauetan gertatzen den ekinozioaren ondorioz. Eguzkiaren zentroa Lurraren ekuatoreko planoan kokatzen da egun hauetan eta honen ondorioz eguna eta gauaren ordu kopurua berdina da. Horrez gain mareetan gehiago afektatzen du eta hilabete hauetako marea biziak bereziak dira.

  20. Haitz Errazkin

    Kaixo
    Marea biziak itxasoaren maila normala baino gehiago igotzen denean da. largiaren grabitazio indarrak eragiten du, guk ez dugu nabaritzen baina nahikoa da itxasoa “igotzeko” edo “jeisteko” eta mareak sortzeko.
    Iraileko eta martxoko mareak bereziak dira, ilargia lurretik gertuago dagoelako eta beste mareak baino altuagoak eta baxuagoak dira.

  21. Izaro Idarreta Cardona

    Hilabetean bi egunetan dauden marea batzuk dira itsasgora eta itsasbera beste egunetan baino handiagoa da,ilargia eguzkia eta lurra lerrokatzen direlako gertatzen da.
    Bi hilabete horietan eguzkia lurraren ekuadorrean kokatzen da eta horrek marea bizien efektua handitzeagotzen du.

  22. Xabi Ondaro

    1- Marea biziak, hilabetean bi egunetan dauden marea batzuk dira. Itsas gora eta itsas behera beste egunetan baino handiagoak direnean. Dakigunez, ilargiak lurrarengan “atrakzio” indar bat egiten du, beraz lurraren ura, fluidoa denez erakarri egingo du. Marea biziak eguzkia, ilargia eta lurra lerrokatzean gertatzen da, hilabetean bi aldiz, eta eguzkiaren efektua lerrokatzen, mareen intentsitatea handitzea da. horregatik gertatzen dira.

    2- Ekinozioengatik dira bereziak. Udaberriko ekinozioa Martxoan eta udazkeneko ekinozioa Irailen. Eguzkia lurraren ekuadorrean kokatzen da, eta horregatik efektua handitzen da eta marea biziak biziagoak dira.

  23. Aritz Leonet

    Ur masen goranzko eta beheranzko leku aldaketak zenbait indarren konbinazioz sortuak dira. Indar garrantzizkoena Ilargiak eta Eguzkiak hidrosferan sortzen duten erakarpen indarra da; erakarpen indar horren ondorioz, hidrosfera, masa isurkaria denez, itxuraldatu egiten da. Ilargiaren eta Eguzkiaren leku aldaketek, hau da, Lurrarekiko duten posizio erlatiboan gertatzen diren aldaketek, hidrosferaren itxura aldaketen intentsitatea ere aldarazten dute, halaber, eta horren ondorioz itsasaldiak ez dira leku eta garai guztietan berdinak izaten.

  24. Ekaitz Benitez

    1/
    Marea biziak, itsasaldien goraldiak punturik altuenera iristen direnean da, hau da, ohikoa dena baino askoz handiagoa denean, eta beheraldia, berriz, beherenekoena.
    Hauek, ilargi betea eta ilargi berria dagoenen sortzen dira, eguzkia, ilargia eta lurra elkarren parean daudenean, hots, ilaran. Horrela, eguzkia eta ilargiaren eraginak batzen dira, itsasoa bi aldeetatik erakarriz (esan bezala, alde batetik eguzkiaren eraginez, eta bestetik ilargiarengatik), ondorioz, marea biziak sortuz.

    2/
    Martxoa eta irailean, martxoaren 20-21 eta irailaren 22-23an hain zuzen ere, aipatu bezala, 3 astroak lerrokatu egiten dira. Egun hauetan, munduko leku guztietan eguna eta gaua iraupen bera dute, lurraren bi poloek eguzkitik distantzia berdinera baitaude, izar honetako argia bi hemisferioetara berdin iritsiz.

  25. Eider Tomé

    Ilargiak eragiten duen efektua Eguzkiak indartu egiten du Eguzkia, Ilargia eta Lurra hirurak elkarren parean baldin badaude, hau da, Ilargi betea edo Ilargi berria denean. Egoera horretan, itsasaldien goraldiak punturik altuenera eta beheraldiak beherenekoera iristen dira. Horiek dira itsasaldi biziak. Esan dudan bezala, Eguzkiaren eta Ilargiaren indarren eraginez sortzen dira.
    Irailean eta Martxoan dira marea bereziak, data horietan eguzkia eta ilargia ekuatorearen gainean aurkitzen direlako.

  26. Mattin Kazabon

    1.-Marea biziak, hilabetean bi aldiz gertatzen diren itsas-gora eta itsas-bera handiagoak dira beste egunetan baino. Ilargia, Lurra eta Eguzkiarekin lerrokatzean gertatzen dira eta hilabetean bi aldiz gertatzen dira hil-betean eta hil berrian, beraz eguzkiak mareen intentsitatea handitzen du.
    2.- Urtean bi hilabete daude, zehazki ekinozioetan marea bizienak eta hilenak daudenak. Kasu honetan, Eguzkia, Lurraren Ekuadorrean kokatzen da, honen ondorioz efektua handitzen da.

  27. Guillem G.Z

    1. Marea biziak hilabetero bi egunez sortzen diren mareak dira. Hauek ilargiaren grabitate indarrarengatik sortzen dira, itsasoko ura likidoa denez oso erraz erakarri daiteke eta ilargiaren grabitate txikiak itsaso muginarazten du marea biziak sortuz. Hauek ilargia, lurra eta eguzkia lerrokatzean gertatzen dira.

    2.Iraileko eta Martsoko marea bereziak dira zeren, izan ere martsoak 17 eta irailak 20 ean eguzkiak ekuadorrean jotzen du bete betean orduan lehenago esandako marea biziak are gehiago bizitzen ditu.

  28. Maddi Agudo Lizaso

    1. Marea biziak hilabetean 2 egunetan dauden marea batzuk dira, zeinetan itsasgora eta itsasbehera handiagoak dira beste egunetan baino.
    Ilargia eta Eguzkiak lurrean dagoen likidoa erakartzen dutelako grabitazio indarrari esker.
    2. Eguzkia lurraren ekuadorrean kokatzen da eta horrek marea bizien efektua handitzen du.

  29. Eki Sagarzazu

    1.- Hilabetean bi egunetan dauden marea batzuk dira, hauetan, itsasgora eta itsasbehera handiagoak dira beste egunetan baino. Ilargia, Eguzkia eta Lurra, hilean bitan lerrokatzen direlako gertatzen dira.

    2.- Bi hilabete hauetan gertatzen baitira urteko bi ekinozioak: Udaberriko ekinozioa Martxoan eta Udazkeneko ekinozioa Irailean. Bi ekinozio hauetan, Eguzkia Lurraren ekuadorrean kokatzen da eta honen ondorioz efektua handiagoa da, hau da, marea biziak, biziagoak izango dira.

  30. Iker Mitx

    marea biziak, hilabetean 2 egunetan gertatzen diren marea bereziak dira, normalean baino indar gehiagorekin gertatzen dira eta. Ilargia lurra eta eguzkia lerrokatzean gertatzen dira. Hau ekonizoi garaian gertatzen dira.
    Irailean eta ekainean bereziki handiak izaten dira eguzkia ekuadorrean kokatzen delako.

  31. Udane Claver

    1.- Ilargiaren eta Eguzkiaren eraginek Lurrarekiko kokapen erlatibo jakinetan (adb: Ilberrian eta Ilbetean) bat egitean intentsitate handiko mareak sortzen dira: marea biziak.
    Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatzean beraien arteko indarrengatik gertatzen dira marea biziak hilabetean bi aldiz.

    2.-

  32. Ane Cruz

    1. Marea biziak hilabetean bi egunez dauden mareak dira, baina itsasgora eta itsasbehera ohikoak baino handiagoak dira. Hauen eragilerik garrantzitsuena Ilargiak eta Eguzkiak lurrean egiten duten erakarpen indarra da.
    Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatzen direnean, hauek lurrarengan erakarpen indarra egiten dutenean sortzen dira marea biziak eta lerrokatze horretan, Ilargiak eta Eguzkiak mareen intentsitatea handitzen dute.
    2. Urtean zehar bi hilabete hauetan, Martxoan eta Irailean, marea biziak ohikoak baino biziagoak dira eta marea hilak ohikoak baino hilagoak izaten dira. Hauek udaberriko ekinozioan (Martxoan) eta udazkeneko ekinozioan (Irailean) gertatzen dira. Marea hauek Eguzkia lurraren ekuadorrean kokatzen delako gertatzen dira eta honek, lehen esan dudan bezala, efektua handitzen du.

  33. ZER DIRA MAREA BIZIAK?: Mareak berezko abiadura baino handiagoan jetsi eta igo egiten direnean. ZERGATIK GERTATZEN DIRA?: ilargia eta eguzkiaren indarrak batu egiten direlako indar gehiago eginez beraiengana.
    IRAILEKO ETA MARTXOKO MAREA BIZIAK BEREZIAK DIRA .ZERGATIK? Garai horretan urte guztian zehar baino indar gehiago egiten bait dute eguzkia eta ilargiak duten posizioaren ondorioz.

  34. ekain alberdi

    1.
    Itsasaldia edo marea ilargiaren eta eguzkiaren grabitatearen eraginez itsas mailaren gorabehera erritmikoa da[1]. Itsas mailak txandaka iristen ditu maila goreneko unea (itsasgora edo goraldi deitua) eta maila gutxienekoa (itsasbehera edo beheraldi deitua); batetik besterako tartea sei ordu eta 15 minutukoa da.
    2,
    martxoan udaberriko ekinozioarengatik gertatzen da eta irailan udazkeneko ekinozioarengatik.

  35. Oier Lopez

    1. Marea biziak ilargiaren grabitateak sortutako mareak dira. Hil betean eta hil goran ilargia, eguzkia eta lurra lerrokatzen direlako.
    2. Eguzkiak bete betean ematen duelako ekuadorrean. Lehen esplikatutako efektuarengatik.

  36. Garazi Ezkerro

    Marea biziak hilabetean bi aldiz gertatzen dira itsasgora eta itsasbehera handiagoak dira eta Lurra, Eguzkia eta Ilargia lerrokatuta daudenean gertatzen da. Ilargiak Lurrari grabitate indar bat egiten dio, eta itsasoak indar horri erantzuten dio altxatuz, Eguzkiak egiten duen efektua mareen intentsitatea handitzea da.
    Martxoko eta iraileko mareak biziagoak dira ekinozioan gertatzen direlako, Eguzkia Lurraren ekuadorrean kokatzen da eta horrek efektua handitu egiten du.

  37. Udane Claver

    1.- Ilargiaren eta Eguzkiaren eraginek Lurrarekiko kokapen erlatibo jakinetan (adb: Ilberrian eta Ilbetean) bat egitean intentsitate handiko mareak sortzen dira: marea biziak.
    Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatzean beraien arteko indarrengatik gertatzen dira marea biziak hilabetean bi aldiz.

    2.- Ekinozioarengatik. Eguzkia lurraren ekuadorrean kokatzen da honek efektua handitzen du eta marea luzeak luzeagoak izaten dira.

  38. Ioritz Labandibar

    Marea Biziak

    Marea Biziak, eguzkia eta lurra elkarrekin egindako lanaren erantzuna da, lurraren eta ozeanoaren artean erakrpena eragiteko. Ilargia, ilbetean edo ilgoran dagoenean eguzkia eta lurra alineatu egiten dira. Grabitate gehigarri honek marea bizien eta marea hilen intentsitatean eragiten du.

    Marea Hilak

    Marea hilak, eguzkiak eta lurra elkarren aurka egindako erakarpen indarraren lanaren emaitza da. ilargiak bere lehen fasean eta hirugarren hiruhilekoan dagoenean , eguzkiak eta ilargiak elkarrekin angelu zuzen bat osatzen dute eta Ilargiaren erakarpena indartsuagoa bada ere, honek eguzkiak ozeanoan egiten duen grabitatea indarra jaixten du.

    Ekinozioa

    Hau ekinozioren ondorio bat da, hau da egunak eta guak ordu berdinak hartzen ditu bi poloetan izan ezik. Fenomeno hau eguzkia eta lurra ekuadorean alinetzen direnean gertatzen da eta ondorioz beste mareak biziak eta hilak baino gehiago eragiten ditu.

  39. Izar Gaztelumendi

    1.- Ozeanoaren maila normalean baino gehiago jeisten edo igotzen denean esaten dugu marea biziak direla, hauek ilabetean bi aldiz gertatzen dira,ilberrian eta ilbetean, eta eguzkia, lurra eta ilargia lerrokatuta daudenean.Fenomeno hau, ilargia eta lurraren erakarpen indarragatik eta eguzkiak mareen intentsitatea haunditzeko duen efektuarengatik gertatzen da.

    2.- Ekinozio garaian(udaberrikoan zein udazkenekoan), eguzkia, lurraren ekuadorearen parean kokatzen da eta honek, efektua handiagotzea dakar. Beraz, fetxa hauetan, mareak biziagoak izaten dira.

  40. Ane Arruti

    1) Hilabetean 2 egunetan egoten diren marea batzuk dira, zein itsas gora eta itsas behera beste egunetan baino handiagok dira. Hauek, Ilargia, Eguzkia eta Lurra lerrokatzen direnean gertatzen dira, ilberan eta ilgoran.
    2) Urtean zear 2 hilatebete daudelako marea biziagoak direnak, udaberriko eta udazkeneako ekinozioan ematen direnak. Kasu horietan, eguzkia Lurreko ekuadorraren parean kokatzen da, eta horrek efektua handitzea eragiten du.

  41. Jokin Dehesa

    1. Hilean bitan gertatzen diren mareak dira. Ilargia Lurra eta eguzkia lerokatzen direlako.
    2. Hilabete hauetan gertatzen direlako urteko bi ekinozioak.

  42. Goiatz Goiria

    Ur masen goranzko eta beheranzko leku aldaketak zenbait indarren konbinazioz sortuak dira. Indar garrantzizkoena Ilargiak eta Eguzkiak hidrosferan sortzen duten erakarpen indarra da; erakarpen indar horren ondorioz, hidrosfera, masa isurkaria denez, itxuraldatu egiten da. Ilargiaren eta Eguzkiaren leku aldaketek, hau da, Lurrarekiko duten posizio erlatiboan gertatzen diren aldaketek, hidrosferaren itxura aldaketen intentsitatea ere aldarazten dute, halaber, eta horren ondorioz itsasaldiak ez dira leku eta garai guztietan berdinak izaten.

  43. Eneko Artola

    ilargia bere osotasunean daukagunean, marea biziak dira, baina itsastaulan begiratzen badugu, itsagoraren maila gorena hurrengo egunean izango dela ikusiko dugu eta baita itsabeheraren maila gorena ere. Atzerapen horren arrazoia lurraren eta ilargiaren arteko distantzian datza, horregatik batzuetan urrunago dagoenez atzerapena bi egunekoa izaten da.

    Nolanahi ere, oro har, hau da kontuan hartu behar den kontua: aste batean marea hilak izaten dira eta ondorengo astean, berriz, marea biziak. Marea hilak direnean itsasaldiak nahiko motelak izaten dira; itsagoran marea ez da hainbeste igotzen eta itsabeheran ere ez da asko jaisten. Marea biziak direnean, ostera, itsasgora denean marea asko igotzen da eta itsasbeheran asko jaisten da.

    Hortaz, hilero bi astetan marea biziak izaten dira eta beste bi astetan marea hilak. Kantauri itsasoan marea hilak izaten diren astean goizean itsasgora izaten da eta, arratsaldean, itsasbehera. Hurrengo astean, marea biziak direnean, goizean, itsasbehera (oso behean) eta, arratsaldean, itsasgora (oso goian). Eta horrela, hurrengo astean berriro ere marea hilak izango dira eta, jarraian, biziak, eta behin eta berriz errepikatzen da.

    Ur masen goranzko eta beheranzko leku aldaketak zenbait indarren konbinazioz sortuak dira. Indar garrantzizkoena Ilargiak eta Eguzkiak hidrosferan sortzen duten erakarpen indarra da; erakarpen indar horren ondorioz, hidrosfera, masa isurkaria denez, itxuraldatu egiten da. Ilargiaren eta Eguzkiaren leku aldaketek, hau da, Lurrarekiko duten posizio erlatiboan gertatzen diren aldaketek, hidrosferaren itxura aldaketen intentsitatea ere aldarazten dute, halaber, eta horren ondorioz itsasaldiak ez dira leku eta garai guztietan berdinak izaten. Ilargiak Lurrean sortzen duen grabitazio erakarpena bi argizagien arteko hurbiltasunaren ondorioa da, Ilargiaren masa eta bolumena oso txikiak baitira. Eguzkiak eragiten duen indarra, aldiz, bere masa handiaren ondorioz sortua da.

    Marea biziak itsasoaren igoera edo jaitsiera bortitzak dira, eguzkia ilargiarekin lerrokatzen delako eta hori dela eta haien erakarpen indarrak batzen dira. Horregatik, itsasoak egunero egiten duen baino gorago edo beherago egiten du marea bizietan.

    Marea hiletan kontrakoa gertatzen denean, hau da, ilargiak eta eguzkiak geure planetarekin angelu zuzena eratzen dutenean, ilargiaren erakarpena alde batetik txikitzen da eguzkiaren eraginez bestetik eta hori dela eta oso marea ahulak gertatzen dira. Beste era batean esanda, eguzkiak erakartzen du gora itsasoa, itsasbehera egon behar zen lekuetan, eta urari ez dio uzten itsasgora egon behar zen lekuetara joaten.

  44. 1- marea biziak itsaroaren gora beharak normalean baino handiagoak direnean dira. Eguzkiaren eta Ilargiaren grabitate indarraren gatik gertatzen dira.

    2- Martxoko eta iraileko ekinozioetan marea biziak hoikoak baino biziagoak dira hilabete horietan eguzkia lurraren ekuatorearen parean jartzen delako eta honek efektua handitzen duelako.

  45. Oihan Manzisidor

    1) Marea biziak, hilabetean bi egunetan dauden mareak dira, eta hauen berezitasuna itsasgora eta itsasbehera normalean baino handiagoak direla da. Eguzkia, Ilargia eta Lurra lerrokatzen direlako sortzen dira marea hauek, hilberrian eta hilbetean.
    2) Iraileko eta Martxoko marea biziak urteko bizienak dira, Eguzkia Ekuadorren parean kokatzen delako, eta horrek efektua handitzen du.

  1. Pingback-a: Lehiaketak badu sariduna! | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola

%d bloggers like this: