Eguzkipean ere hozten duen materiala sortu dute

Beroa kanporatzeaz gain eguzkiaren erradiazioa ia erabat islatzen duen material berri bat sortu dute Stanford Unibertsitateko ingeniariek. Materialak ez du energia beharrik horretarako, eta eraginkorra izan liteke erakinak hozteko. Naturen aurkeztu duten prototipoa gai da inguruko tenperatura baino 5 ºC gutxiagora hozteko.

Stanford Unibertsitateko igeniariak, hozteko material berriarekin egin duten prototipoan islatuak. Arg. Norbert von der Groeben, Stanford Engineering

Material berria diseinatu dute erradiazio infragorriaren frekuentzia jakin batean igortzeko beroa. Izan ere, frekuentzia horretan inguruko airea berotu gabe zeharkatzen du atmosfera, eta beroa zuzenean espaziora ateratzen da. Materialaren egituragatik lortzen da hori. Lodiera desberdineko silize dioxidozko eta hafnio oxidozko zazpi geruza ditu zilarrezko geruza fin baten gainean. Eta guztira 1,8 µm baino ez ditu.

Baina beroa kanporatzea ez da dena. Orain arte, gisa honetako erradiadore pasiboak gauez bakarrik ziren eraginkorrak, egunez ez baitziren gai eguzkitiko beroari aurre egiteko. Material berri hau, ordea, erradiadore izateaz gain, ispilu oso eraginkorra ere bada, aldi berean. Eguzki-erradiazioaren % 97a islatzen du. Hala, frogatu dute eguzkitan egon arren, ondo hozten duela.

Dena den, erakinak hozteko baliagarri izateko badira oraindik gainditu beharreko erronkak; esaterako, erakinaren beroa nola bideratu teilatu gainean egongo liratekeen erradiadoreetara. Materiala eskala handian ekoiztea izan liteke beste erronka bat, nahiz eta ikertzaileek ez duten arazo handirik ikusten horretarako.

Iturria: Zientzia.net; Etxebeste Aduriz, Egoitz

Advertisements

Posted on 2014/11/29, in Berriak, DBH-2 and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: