Ibilgailu elektrikoa modu eroso baten eta haririk gabe kargatu

Tecnaliak modu erraz eta eroso baten elektrizitatea zoruan kokatutako elementu batetik ibilgailuko hartzaile batera transmitzeko sistema berria garatu du.

Prentsa ohar baten azaldu dutenez, teknologia honek hortzetako eskuilaren teknologia imitatzen du nolabait. Zoladuran elektrizitatea ibilgailuko hartzailera trasmititzen duen elementua integratzen da. Modu honetan, igorleak hartzailea duen ibilgailua detektatzean konektatu egiten da, trasferentzia hasiz.

Honek suposatzen dun erosotasunaz gain, sistema honek karga konduktiboen (hariak erabiltzen dituztenen) oso antzeko denborak lortu ditu, eta energiaren %93ko eraginkortasuna lortu du. Sistema honek ibilgailu elektrikoaren abantailak hobetzen ditu, adibidez, aurrezte ekonomikoa, isurien murrizpena eta kutsadura akustikoaren murrizpena.

Iturria: Euskadi+innova

Kargatzeko teknologia hau hortzetako eskuiletan, Wii moduko jolasetako mandoetan, telefono mugikorrretan… orain kotxeetan ikusteko eta erabiltzeko aukeran gaude. Indukzio elektromagnetikoz kargatzen omen dira. (loturan bideoa ikus dezakezue)

Baina, etorkizunari begira, bururatzen al zaizu non aplika daitekeen teknologia hau?

Ideiarik bazenu utzi zure ideia eta honen azalpena erantzuneta hurrengo ebaluaziorako gehigarriren baten truke,

Epea? Abenduak 27

Oharra: kopiatutako edo eta errepikatutako ideiak ez dira onartuko.

Advertisements

Posted on 2012/11/27, in Berriak, DBH-2 and tagged , , , . Bookmark the permalink. 4 iruzkin.

  1. Mikel Iparragirre

    Ordenagailuetan aplika daiteke, hau da, kableari entxufaatuta kargatu beharrean plataforma bat entxufatu eta ondenagailua plataformaren gainean jarri.

  2. Garazi Lizaso

    neri telefonoetan, hegazkinetan (nahiz eta energia asko behar), trenetan, topoetan, motoetan, portatiletan, jokotako konsoletan, liburu elektronikoetan, tablet-etan, MP3 eta horrelako beste erreproduktoreetan erabil daitekela iruditzen zait.

  3. Niri asko gustatu zait bideo hau alde batetik gizakiok pentsatzen hasi behar dugu ondorengoan eta horregatik naita nahiez zientzilariak beraien ikerketak egin behar dituzte . Agian hemendik urte batzuetara bideoan esaten zuen bezala kolore berri bat aurkitu dezakegu zergatik ez?
    Horregatik berriro esaten dut ikertzea gauz ona dela gure hipotesiak beharrezkoak dira. Gainera gazteek ere ikertzeko zaletasun hori behar dute beraz, zientzia arlo garrantzitsua da. Baita ere, natura ondo zaindu behar dugu bestela, mundua segituan kutsatuko da, horregatikan materiala bat birziklatzea edo berrerabiltzea ona izango litzateke. Azkenik, petroleoa gastatzen ari da, beraz zientzilariek beste metodo bat aurkitu beharko dute erregaia sortzeko eta auto edo garraio merkeak jarri beharko lituzkete jendeak gehiago erosteko eta natura hobeto zaintzeko.

  4. Lenoko bideoan iritzia ahaztu egin zait ematea eta horregatik orain bi bideoen iritzia jarriko dut:
    1BIDEOA: Nire ustez bideoan ikusi dutenez oso komodoa izango litzateke autoetan eta baita ere jostailuetan horrelako material elektromagnetikoak erabiliz gero aurrerapen haundia egingo litzateke gizartean adibidez ordenadore edo telebistetan bere izpiak kontorlatu ditzakegulako.

    2.BIDEOA: Nire ustez auto elektrikoak erabiliko bagenituzke petroleoa gutxi dagoenez gutxiago kutsatuko genuke natura eta hori aurrerapen handia izango litzateke. Hala ere, momentu honetan auto elektrikoak garesti xamar daude eta horregatik, jendeak nahiago du auto normalarekin jarraitu. Nire ustez, auto elektrikoak merketuz gero jendeak gehiago erosiko lukete eta naturari gutxiago kutsatzen eta gehiago lagunduko genioke.

%d bloggers like this: