Lurreko bakterioak, elektrizitate-sortzaile

Panelaren barneko lurrean dauden bakterioek sortzen dute elektrizitatea Arg. Apostolos

Lurrez betako eta landarez estalitako taulen itxura dute, baina energia sortzen duten panel bio fotovoltaikoak dira.Kataluniako Arkitektura Aurreratuaren Institutuak, IaaC-k diseinatu ditu eta Bartzelonako Valldaura herrian duen kanpusean probatzen ari dira. Lurretan dauden bakterioak dira, berez, elektrizitatea ekoizten dutenak. Landareek sortutako elikagaiak metabolizatzean, elektroiak askatzen dituzte bakterioek, eta anodoa eta katodoa lur horretan jarriz, zirkuitu batera bidera daiteke elektroi-jario hori, hau da, elektrizitatea sortu eta erabili.

Bateria bizidun honen oinarriak erraza dirudien arren, panela diseinatzeko garaian hainbat aldagai kontuan eduki behar izan behar dituzte ikertzaileek; alde batetik, sistema ahalik eta eraginkorrena izan dadin, eta prozesua kontrolatzeko, bestetik. Hala, ikertzaileek ikusi dute lur bustiak elektrolisia errazten duela, anodoek eta katodoek gertu ego behar dutela, eta katodoen eraginkortasuna ez dela inguruko lur-bolumenaren araberakoa. Bestalde, katodoen formak kiribilduak elektroi gehiago biltzea laguntzen duela ere baieztatu dute. Lur-motak, aldiz, ez du eraginik bakterio-kopurua ia antzekoa baita guztietan.

Emaitza, mosaiko itxurako panel bat izan da. Gelaxka bakoitza bateria txiki bat da, hiruki formakoa, eta gelaxkak elkarrekin lotuta daude seriean, ahalik eta tentsio altuena lortzeko. Eraginkortasun energetikoaren eta landareen sustraiek behar duten lekuaren arteko orekak ezarri du unitate bakoitzaren neurria eta proportzioa.  Horrek, eta gelaxka guztiak berdin ureztatu beharrak, Voronoi matematikari errusiarrak zehaztu zuen diagrama edo mosaiko-forma erabiltzera eraman ditu diseinatzaileak, funtzionamenduaren aldetik antolaketa egokiena zelako.

Garatzaileen kalkuluen arabera, bi panel bio fotovoltaiko nahikoa lirateke bonbilla bat pizteko, zortzi mikrouhin-labe bat martxan jartzeko eta hamasei, berriz, erradiadore batek funtziona dezan.

Iturria: Zientzia.net

Advertisements

Posted on 2014/02/27, in Agenda 21, Berriak, DBH-2 and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: