Blogaren artxiboa

Aurtengo gaia : KLIMA ALDAKETA DBHko ikasleen diagnostikoak

Klik egin dokumentu hautan eta  DBH 1. zikloko ikasleek  egindako diagmostikoen emaitzak ikusi ahalko dituzu:

DBH 1A DIAGNOSTIKOA

DBH 1B  DIAGNOSTIKOA

DBH 1C DIAGNOSTIKOAK

DBH 2A DIAGNOSTIKOA 

DBH 2B  DIAGNOSTIKOAK 

DBH 2C DIAGNOSTIKOAK

Elisa Sainz de Murieta: “Klima-aldaketa Euskal Herri osoari dagokion erronka da”

Planetaren batez besteko tenperaturaren igoera edo bioaniztasunaren galera klima-aldaketaren adierazle orokorrak dira. Hala ere, klima-aldaketak ekar ditzakeen arriskuak eta kalteak oso desberdinak izan daitezke lekuaren arabera.

Euskal Herriak jasango duen klima-aldaketaren inpaktu garrantzitsuenetariko bat itsas mailaren igoera izango da. Izan ere, igoera honek gure hondartzen atzerakada edo marea altueran dauden eremu batzuen ureztatzea ekar ditzake.

Baina, zenbat igoko da itsas maila Euskal Herrian? Zeintzuk dira inpaktuei aurre egiteko hartu beharreko neurriak? Gai honen inguruan sakontzeko BC3 zentroko Elisa Sainz de Murieta ikertzailearekin izan gara. Bere esanetan, klima-aldaketa Euskal Herri osoari dagokion erronka bat da eta arazo orokorra den heinean, herri bakoitzak inpaktuei nola aurre egin jakitea oso garrantzitsua da.

Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.