Newtonen legeek zer dioten ulertu ahal izateko web baliabideak

Egun on,

Honako baliabideak ikusi,  eta ondoren, Newtonen legeek zer dioten azaldu eta horiek guztiak ulertu ahal izateko zure ustez, baliabide egokiena zein den hautatu eta justifika ezazu. Zure argudioak emateko “UTZI ERANTZUN BAT” sakatu  eta idatzi.

Mila esker.
Epea:  urtarrilak 30

1.- Animación curiosa donde a través del salto de una rana apoyada en un nenúfar explica los tres principios de la dinámica.

http://www.juntadeandalucia.es/averroes/~29701428/ccnn/flash/leyesnewton.swf

2.- Las Tres Leyes de Newton (Leyes del movimiento) – Física Entretenida

https://www.youtube.com/watch?v=5oIEL2IFL0E

3.- Gazte baztuen laguntzarekin, gimnasioan egindako esperientzien bidez Newtonen hiru legeen aurkezpena:

https://www.youtube.com/watch?v=1jw4dw6iXkQ

Honako zereginak dituzu:

  1. Ikusi
  2. Legeak azaldu
  3. Baliabide egokien hautatu
  4. eta zure erantzuna justifikatu

Posted on 2014/01/16, in DBH-4, STEAM and tagged , . Bookmark the permalink. 57 iruzkin.

  1. Ane De Juan

    Newtonen legeak gorputzen higidura azaltzeko erabiltzen diren hiru printzipio dira. Lehen legea inertziaren printzipioa da, gorputz bati indarrik erakiten ez badio, edo eragiten dion indar totala zero bada gorputzak bere higidura-egoerari eutsiko dio. Bigarren legea, indarraren legea da, gorputz bati eragiten dion indar totala zero ez bada, gorputz horren higidura aldatu egingo da, gorputzak azelerazioa izango du; indar totala eta lortutako azelerazioa zuzenki arrazionalak dira, proportzio-konstantea gorputzen masa izanik eta hirugarren legea akzio-erreakzioaren legea da, bi gorputzen arteko elkarrekintzan, lehenengo gorputzak bigarrenari indar egiten badio (akzioa), bigarrenak lehenengoari ere indarra egingo dio (erreakzioa), berdina balioz, baina aurkako norantzaz.

  2. Ainara Alkorta

    Newtonen legeak: 1; Objektu bat mugimenduan badago mugimenduan jarraituko du, eta objektu bat geldirik badago geldirik jarraituko du, beste hindar batek berarekin jardun arte. 2; objektu batean hindar batek jarduten badu hindar horren noranza berean mugituko da. 3; hindarrak kontrako direkzioan joango dira.
    Nire ustez baliabide egokiena lehenengoa eta bigarrena dira, bigarrenean marrazki bidez oso ondo adierazia dagoelako eta lehenengoan hitz egokiak erabiltzen dituela hiru legeak esplikatzeko.

  3. Larraitz Etxebeste

    – Lehen legea: inertziaren printzipioa
    Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere higidura-egoerari eusten dio.

    – Bigarren legea: dinamikaren funtsezko ekuazioa
    Gorputz batek lortzen duen azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionalak dira. Proportzionaltasun-konstantea masa da.

    – Hirugarren legea: akzio-erreakzioen printzipioa:
    Bi gorputzen artean elkarrekintza dagoenean, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra bigarrenak aurrenekoari egiten dionaren berdina da, intentsitatez eta norabidez, baina aurkakoa noranzkoz.

    Gehien gustatu zaidan baliabidea bigarrena ian da, robota eta mutilaren bideoa hain zuzen ere, zeren bertan hiru printzipioak hitzez azaltzeaz gain ematen zituen adibideetan oso argi ikusi eta esplikatzen ziren. Ginera, bideoak adibide bat baino gehiago eta desberdinak ematen zituen. Besteen aldean, lenengoa eskasa iruditu zait, hau da bideo baten antzera ( mugimenduekin eta soinuekin ) askoz hobeto azaltzen direlako hiru legeak, eta hirugarrenean legeak ez ziren hain argi ikusten, adibideetan hainbat akats ere azaltzen zirelako grabatzerakoan (esaterako, patineteen adibide batean txokatu egiten dira eta errepikatu egin behar izaten dute).

  4. Nagore Iza

    Newtonen hiru legeak:
    1. Indar batek ez badu bultzatzen edo tira egiten, hau geldirik geratuko da edo marra zuzenean mugituko da abiadura konstanteaz.
    2. Indar batek objetu batean bere indarra egiten badu, hau mugimenduan, azeleratu, desazeleratu edo bidea aldatuko du.
    3. Akzio bakoitzerako erreakzio igual bat edo desberdin bat dago.
    Nire ustez baliabide egokiena 1 da. Hobekien ulertu dudalako Newtonen legeak, adibideak ikustea laguntzen du 2 eta 3. bideoan bezala, baina neri lehenengoa gehien gustatu zait.

  5. Irati Sein

    Newtonen legeak:
    1.Inertzia-Printzipioa: Gorputz baten gan ez daba indarrik aplikatzen, ez dago ez azeleraziorik ez desazeleraziorik.
    2.Akzio erreakzio legea:Gorputz batek beste gorputz bati indarra egitean, azkeneko honek erreakzio indarra egingo du beste norantzan.
    3.Indar legea:Gorputz baten abiadura aldaketa proportzionala da hartu duen indarra eta masaren arabera.

    Gehien gustatu zaidan bideoa 3. izan da, oso ondo daude esplikatuak eta gainera adibideetan argi ikusten da nola funtzionatzen duten 3 legeek.

  6. Ane Sein

    Newtonen legeak:
    1.- Inertzia- printzipioak: Gorputz bat ez da mugitzen, ez bada indarra aplikatzen beregan.
    2.- Akzio- erreakzio legea: Gorputz batek beste gorputz batengan indarra egiten badio, indarra aplikatua izan den gorputzak kontrako erreakzioa izango du.
    3.- Indar legea: Gorputz baten abiadura porportzionala da masa eta indarraren arabera.

    Gehien gustatu zaidan biddeoa 3.izan da, ondo esplikatuak daudelako eta errez ulertzen dira ematen dituzten adibideekin.

  7. Maialen Claver

    1) Ikusi ditut bideoak.

    2) 1. Inertziaren printzipioa: Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, gorputzak bere higidura-egoerari eutsiko dio, hau da, gorputza geldirik badago, geldirik jarraituko du eta gorputza higitzen ari bada, hala jarraituko du, higidura zuzen eta uniformearekin.

    2. Indarraren printzipioa: Gorputz baten azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionalak dira. Masa proportzinaltasun-konstantea da.
    Fr = m·a
    Gorputz bati aplikatutako indarra zenbat eta handiagoa izan, orduan eta azelerazio handiagoa eragiten zaio, hau da, aplikatutako indarra bikoizten bada, azelerazioa bikoiztu egingo da.

    3. Akzio-erreakzioen printzipioa: Bi gorputzen artean elkarrekintza degoenean, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra bigarrenak aurrenekoari egiten dionaren berdina da intentsitatez eta norabidez, baina aurkakoa noranzkoz.

    3) Indarraren printzipioa.

    4) Gehien gustatu zaidan printzipioa bigarren printzipioa izan da, gehiena harritu didalako, interesgarriena egin zaidalako eta nire ustez gauza asko esplikatzen eta egiten lagundu duelako.

  8. Nire ustez lehenengo azalpena da egokiena, izan ere hor adierazten da oberen Newtonen legeak. Igela geltik dagoenean inertziaren printzpioa adierazten du, izan ere gorputza geldik badago eta honek ez badu kanpotik beste erreakzio bat jasotzen bera mugimenduan jarraitzeko geldirik jarraituko du, baina alderantziz ere berdin gertatuko litzateke igela mugimenduan badago, erdian ez bazaio oztoporik jartzen igelak mugimendua jarritzeko joera edukiko du inertziaren printzipioarengatik.
    Bestalde, gorputzak (kasu honetan igela) mugimendua egiteko jasotzen badu indar bat honek egingo duen mugimendua beste eratakoa izango litzateke, newtonen 2 legea baieztatzen.
    Azkenik,igelak salto egiteterakoan berak hankekin egiten duen indarra eta inpusoa nenufarrak indar berbera egingo du, Newtonen 3 legea baieztatuz.

  9. Ioritz Labandibar

    Kaixo, Ramon

    1.- Legea: Lehenengo legeak esaten du, ez badu indar batek gorputz bat bultzatzen edo tiratzen gorputza geldirik geratuko dela.
    Adibidez: Zapo bat mugimenduan ez badago eta ez badago indarrik beregan afektatzenduenik bera hor hor geratuko da.

    2.- Legea: Indar batek gorputz batean eragiten duenean hau, mugitu, azeleratu, frenatu, edo norabidea aldatu dezake. Indarra geroz eta handiagoa baldin bada gorputzaren mugimendu aldaketa are eta handiagoa izango da.
    Adibidez: Zapo bate bere muskuluekin impulsatzen denean gorantz.

    3.- Legea: Objektu batengatik bultza edo tiratzen baduzu, objektu horrek indar berberarekin tira edo bultzatukoko zaitu kontrako norabidean.
    Adibidez: Zapoak saltoa egiterakoan muskuloetan aireratzeko erabilitako indarra geroago indar berdinarekin nenufar belarra atzerantz bultzatuko du.

  10. Hirugarren bideoa aukeratzen dut oso ondo esplikatzen duelako modu erraz batean eta baliabide edo tresna egokiak erabiltzen dituzte azaltzeko. Emen esaten du legeak adibidez auto batean bazuaz eta autoa batbatean geratzen bada autoko eta bere gaizeko gauzak aurrera jarraitzen dutela.

  11. Alaitz Cachafeiro

    NEWTONEN LEGEAK

    1. Inertziaren legea: Objektu batek bere egoeran jarraitzen du (geldirik edo higidura zuzen eta uniformea eramanez) indarrik egiten ez bada edo indar totala 0 denean.

    2. Dinamikaren legea: Gorputz batean indar erresultante bat eragiten bada, gorputzak aplikaturiko indarraren zuzenki proportzionala den azelerazioa lortzen du, proportzionaltasun-konstantea gorputzaren masa izanik.

    3. Akzio-erreakzioaren legea: Ekintza bakoitzarengatik (akzio-indarra) erreakzio-indarra dago. Bi indar hauek magnitude berdinekoak dira, baina aurkako noranzkoa dute.

    BALIABIDEAK

    1. Web-orri honek Newtonen hiru legeak azaltzen ditu hitz eta irudien bidez. Igelaren adibidea erabiltzen du horretarako.

    2. Bigarren baliabide hau bideo bat da. Marrazki bizidunak erabiltzen ditu hiru legeak azaltzeko.

    3. Hirugarren hau bideo bat da ere. Kasu honetan, irudi errealak agertzen dira: gazte batzuek eguneroko adibide batzuen bidez Newtonen hiru legeak azaltzen dituzte.

    BALIABIDE EGOKIENA

    Nire ustez, Newtonen legeak ulertzeko baliabide egokiena lehenago aipaturiko hirugarren baliabidea da. Gazte batzuek adibide errazen bidez legeak interpretatzen dituzte. Hori dela eta, gehien gustatu zaidana izan da.

  12. Lander Isasa

    1.- Inertziaren legea: Gorputz batek indarrik ez badu jasotzen ez du azeleraziorik, ez balaztarik ,ez norabide aldaketarik edukiko. Gorputz bat geldirik badago, geldirik mantenduko da. Eta gorputza mugitzen ari bada, mugimenduan egoten jarraituko du.
    2.- Akzio-erreakzio legea: Gorputz batek beste bati indar bat transmititzen dionean, honek indar berdina itzuliko dio, baina aurkako norabidean.
    3.- Indarraren legea: Gorputz baten abiadura aldaketa jasotzen duen indarrarekiko proportzionala da eta aurkakoaren masarekiko proportzianala. Bi gorputzengan indar berdinak badaude, masa handiagoa duen gorputzak azelerazio gutxiago edukiko du.

    -Nire iritziz, hirugarren bideoa da egokiena, teoria oso ondo adierazten delako eta adibide egokiak erabiltzen direlako.

  13. Maddi Agudo Lizaso

    2)
    – Lehenengo legea: Indar batek ez badu objetu bat tiratzen edo bultzatzen, objetu hau geldirik mantenduko da edo lerro zuzen batean mugituko da abiadura konstantearekin.
    – Bigarren legea: Indar batek objetu batean eragiten duenean, objetu hau mugimenduan jarriko da, azeleratu egingo du edo desazeleratu.
    – Hirugarren legea: Objetu bat bultzatzean edo tira egitean, objetuak indar berdinarekin bultzatuko du kontrako noranzkoan.
    3)Bire ustez bidiorik hoberena 2. a da.
    4)Lehenengoan hitz gehiegi daude eta ez du inork esplikatzen, dena teorikoa da eta askotan oso zaila da gauzak modu honetara ulertzea, hirugarrengoan berriz ez dute esplikazio sendorik ematen eta honek askotan dudak sortzen ditu. Bigarrengoan berriz, teoria agertzen da baina modu imaginatibo batez esplikatzen du.

  14. Maddi Zapirain

    lehenen legea: gorputz bat ezbadu ezerk beregan indarrik egiten, ez da mugitzen.
    Bigarren legea: zerbaitek gorputz bat ukitzen duenean oni indarra transmitituz, gorputza gelditu, azkartu ezdo direkzioz alda daiteke.
    Hirugarren legea: akzio bakoitzeko, erreakzio bat dago. Hau da, gorputz batek lurrerantz indarra egiten badu, lurrarekiko indar edo inpultso bat jasoko du, hau da, erreakzioa.

    3.bideoa da nire gustokoena, oso argi azaltzen dituelako legeak, baita adibideak jarri ere.

  15. Sara Alberdi

    Newtonen legeak:
    1.- Inertziaren legea: Edozein gorputzen gainean ez baduzu inolako indarrik egiten, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputz horrek ez du ez azeleratuko, ez dezeleratuko. Hau da:
    a. Gorputza geldirik badago, geldirik jarraituko du.
    b. Gorputza mugimenduan badago, mugitzen jarraituko du higidura zuzen eta uniformearekin.
    2.- Akzio-erreakzioaren legea: Gorputz batek, beste gorputz batean indarra egiten duenean, lehenengo gorputzak bigarrenari eta bigarrenak lehenengoari egiten dion indarra berdina da, baina aurkako noranzkoa dauka.
    3.- Gorputz baten abiadura (azelerazioa edo dezelerazioa) eta abiadura hori hartzeko egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionalak dira. Proportzionaltasun-konstantea masa da.

    Nik hirugarren baliabidea hautatuko nuke. Nire ustez, modu sinple batean esplikatzen ditu Newtonen legeak. Eta irudien bidez, hau da, lau gazteek egiten dituzten gauzen laguntzaz, errazago ulertzen laguntzen dute.

  16. Ioritz Labandibar

    Kaixo Ramon

    Nire iritziz lehenengoa egokiena da, irudien baliabide egokiak dituelako. Horrez gain nahi bezain adina denbora uzten dizulako erreflexionatzen eta irakurtzen legeak. Gainera ez da oso luzeak bere azalpenak eta ezta ere oso motzak ondorioz lehenengoa de gehien gustatzen zaitadan web-orria.

  17. Eider Tomé

    Newtonen lehen legeak dionez indarrik ez badago, hau da, objetu bati indarrik egiten ez badiogu, objetua geldirik geratuko da edo zuzen mugituko da abiadura konstantearekin. Bigarren legeak dio, gorputz batean indar erresultante bat aplikatzen badiogu, zuzenki proportzionala den azelerazioa lortzen duela. Eta hirugarren legeak argi dio: akzio baten ondoren erreakzioa izango dugula.
    Niri gehien gustatu zaidan baliabidea bigarrena izan da, legeak sakonki esplikatzen baititu bizitza errealeko edo gure eguneroko adibideetan baliatuz, horrek errazago ulertzera eramaten gaitu.

  18. Haitz Errazkin

    Kaixo!
    Newtonek hiru lege azaldu zituen, Ineztziaren legea, akzio-reakzio legea eta indarraren legea. Nire ustez, baliabide egokiena akzio-erreakzio legea da.Llege hau gabe, akziorik gabe, ez zen erreakziorik egongo, eta orduan, ez zen ezer gertatuko.Gauza guzkiak akzio batengatik gertatzen direz, hau da , nire ustez, inportanteena.
    Agur!

  19. Ekaitz Benitez

    Gehien gustatunau hirugarrena, zerba ondo esplikatzen du eta erresago ulertzentzu zer ari diren egiten.

  20. Ane De Juan

    Nik hirugarren bideoa aukeratu dut gehien gustatu zaidalako nola azaltrzen duten Newtonen legeak. Newtonen legeak gorputzen higidura azaltzeko erabiltzen diren hiru printzipio dira. Lehen legea inertziaren printzipioa da, gorputz bati indarrik erakiten ez badio, edo eragiten dion indar totala zero bada gorputzak bere higidura-egoerari eutsiko dio. Bigarren legea, indarraren legea da, gorputz bati eragiten dion indar totala zero ez bada, gorputz horren higidura aldatu egingo da, gorputzak azelerazioa izango du; indar totala eta lortutako azelerazioa zuzenki arrazionalak dira, proportzio-konstantea gorputzen masa izanik eta hirugarren legea akzio-erreakzioaren legea da, bi gorputzen arteko elkarrekintzan, lehenengo gorputzak bigarrenari indar egiten badio (akzioa), bigarrenak lehenengoari ere indarra egingo dio (erreakzioa), berdina balioz, baina aurkako norantzaz.

  21. Eki Sagarzazu

    Newtonen legeak:
    1. Mugimenduan dagoen objetu bat eta geldirik dagoen beste bat, horrela jarraituko dute indar bat aplikatu ezean.
    2. Objetu batengan indar desekilibratu bat aplikatzean, indar honen abiaduran jarraituko du.
    3. Indarrak beti norabide berean edo ezberdinean gertatzen dira.

    Nire aburuz baliabide egokiena 2. da, obekien esplikatzen duelako, bai hitzen bitartez eta bai irudien bitartez.

  22. Jokin Dehesa

    Newtonen hiru legeak:
    1. Objetu bati ez bazaio indarrik egiten, ez du eraginik edukiko.
    2. Gorputz batek bese bati indarra egiterakoan, indarra jaso duenak, betse gorputzari indar intentsitate berdina egingo dio baina kontrako norantzan.
    3. Gorputz batean indar erresultante bat eragiten bada, gorputzak aplikaturiko indararen zuzenki proportzionala den azelerazioa lortzen du, proportzionaltasun-konstantea gorputzaren masa izanik.Indarrak beti binaka gertatzen dira eta kontrako zentzuan.

    Nire ustez baliabide egokiena 2.a da, lege bakoitza laburki etaongi azaltzen dituelako, eta ondoren irudiekin azaltzen du, eta nire ustez azlpen onenak ematen dituena da.

  23. Goiatz Goiria

    Newtonen legeak:
    a) Edozein gorputzi ez badiozu indarrik egiten, ez du abiadura aldatuko ezta norabidea ere.
    b) Gorputz batek beste gorputz bati indarra egiten dioenean, intentsitate berdinarekin eta kontrako noranzkoan erreakzioa egingo dio.
    c) Indarrak beti binaka gertatzen dira.

    Nire iritziz baliabide guztiak eokiak dira baina niri gehiago gustatu zaidana 2.da, ondo esplikatzen duelako baina 3.ere ondo esplikatzen du.
    3garren bidioan adibide gehiago ematen dira, eta errazago ulertzen da

  24. Mattin Kazabon

    Legeak:
    1.- Indar baten eraginpean ez dauden gorputzak, ez dute ez azeleratzen ez frenatzen ez norabidez aldatzen.
    2.- Gorputz batek beste batengan akzio bat egitean, beste gorputzak erreakzio bat edukitzen du, intentsitate berdinarekin vaina kontrako noranzkoan.
    3.- Gorputz bati indar erresultante bat egitean, gorputz horrek azeleratu egiten du, aplikatu dioten indarrarekiko proportzional. Indarrak binaka eta kontrako zentzuan gertatzen dira.

    Baliabide onena lehenengoa iruditu zait.

    3 legeak oso argi azalduak daude eta igelaren adibidea oso ona iruditzen zait.

  25. Josu Leonet

    1.-Mugimenduan baldin bazaude, ez zara geldituko eta geldirik baldin bazude ez zara mugituko, baldin eta bazitu beste zerbaitek gelditzen edo mugitzen.
    2.-Ekilibrio falta baldin badago, objetu hori pisu gehien dagoen lekura joango da.
    3.-Indarran egiteko bi objetuen artean gertatu behar du, hau da, elkarrekintza bat.

    Baliabidea: 2. baliabidea

    Legeak txukun eta garbi azaltzen dituelako, adibide garbiekin.

  26. Aritz Leonet

    1-Zerbait mugitzen ari bada, bere gainean edo barruan dagoena ere mugitu egiten da.
    2-Zerbait ez baldin badago orekatuta alde batera erori edo mugituko da.
    3-Indarra beti biren artean gertatuko da eta kontrako zentzuan.

    Niri 2.bideoa iruditzen zait egokiena, oso ondo dagoelako esplikatua, oso modu sinplean eta adibide onekin eta oso erraz ulertzen da.

  27. Larraitz Etxarte

    Newtonen legeak:
    1. Inertzia legea:
    Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere higidura-egoerari eutsiko dio. Hau da:
    a. Gorputza geldirik badago, geldirik jarraituko du.
    b. Gorputza higitzen ari bada, hala jarraituko du, higidura zuzen eta uniformearekin.

    2. Gorputz bati aplikatutako indarra zenbat eta handiagoa izan, orduan eta azelerazio handiagoa eragiten zaio, hau da, gorputz baten azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionalak dira

    3. Akzio-erreakzio legea:
    Bi gorputzen artean elkarrekintza dagoenean, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra bigarrenak aurrenekoari egiten dion berdina da, intentsitatez eta norabidez, baina noranzkoz aurkakoa.

    Baliabide egokiena bigarren bideoa iruditu zait, esplikazioak modu ulerkor eta erraz batean ematen dituelako. Gainera, esplikazio bat eman ondoren adibide batekin esandakoa praktikan jartzen du eta horrek asko laguntzen du ulertzeko garaian.

  28. Xabi Ondaro

    1- Edozein gorputzi, ez badiogu indarrik aplikatzen, ez da mugituko, dagoen bezala geratuko da.
    2- Gorputz batek beste gorputz bati akzioa egitean, beste onek kontrako norantzan indar berberarekin erreakzioa egingo dio.
    3-Gorputz batean indar erresultantea egitean, gorputzak aplikaturiko indarraren zuzenki proportzionala den azelerazioa lortzen du.
    Baliabide egokiena: 2. baliabidea
    Legeak banan bana esplikatzen ditu, eta hori gutxi balitz, hobeto ulertu ahal izateko, adibideak jartzen ditu. (3. baliabidean ez ) eta lehenengoa aspergarria iruditu zait.

  29. Izaro Idarreta Cardona

    Legeak:
    1. Inertziaren printzipioa: Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere higidura-egoerari eutsiko dio.
    a. Gorputza geldirik badago, geldirik jarraituko du.
    b. Gorputza higitzen ari bada, hala jarraituko du, higidura zuzen eta uniformearekin.

    2. Gorputz baten azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionalak dira. Proportzionaltasun-konstantea masa da.

    3. Bi gorputzen artean elkarrekintza dagoenean, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra bigarrenak aurrekoari egiten dionaren berdina da, intentsitatez eta norabidez, baina aurkakoa noranzkoz.

    Baliabide egokiena : 3. Bideoa.

    Arrazoia: Eguneroko bizitzan egiten ditugun gauzekin erakusten direlako Newtonen hiru legeak .

  30. Ane Cruz

    Newtonen legeak hauek dira:
    1. Geldirik dagoen gorputz batek geldirik jarraituko du, eta mugimenduan dagoen gorputz batek mugimenduak jarraituko du abiadura konstante batean, baldin eta kanpoko indar batek gorputz haien mugimendua oztopatzen ez badu.
    2. Bi gorputzen artean elkarrekintza dagoenean, lehenengo gorputzak bigarrenari egiten dion indarra eta bigarrenak lehenengoari egiten dio indarra, berdinak izango dira intentsitate eta norabidez, baina kontrako noranzkoan.
    3. Gorputz baten azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionalak dira. Proportzionaltasun – konstantea masa da.

    Nire ustez baliabiderik egokiena lehenengoa da. Newtonen legak detaileekin adierazten ditu eta dena adibide berberarekin adierazten duenez egokia iruditu zait.

  31. Maddi Ibarguren

    Newtonen legeak:
    1. Gorputz batean ez bada indarrik egiten edo indarraren erresultantea zero bada, gorputza ez da mugituko edo mugimenduan badago abiadura eta norantza berean jarraituko du.
    2. Bi gorputzen artean indarra egiten bada, lehenengo gorputzak bigarrenari egiten dion indarra eta bigarrenak lehenengoari egiten diona berdinak izango dira, baina kontrako norazkoan.(akzio erreakzioa)
    3. Gorputz bati egiten zaion indarraren intentsitatea eta gorputzaren azelerazioa proportzionalak dira. Proportzionaltasun konstantea masa da.

    2. aukera gustatu zait gehien, hiztegi errexa erabiltzen zuen, ondo esplikatzen zituen legeak eta hauek adibide batez hobeto azaltzen zituen.

  32. Oier Lopez

    Newtonen legea:
    1.- Gorputz bat, ez badago indarrarekin erlazionaturik, ez du norabidea eta abiadura aldatuko.
    2.- Gorputz batek, betse gorputz bati inadarra egitean, kontrako noranzoan joatea behartuko dio lehen gorputzari.
    3.- Gorputz batean indar erresultantea eragiten bada, zuzenki proportzionala den azelerazio lortzen du; indarrak beti kontrako zentzuan gertatzen dira.

    Baliabide onena 2.na da. Newtonen legeak argi azaltzen dituelako, adibideak emanez.

  33. Julen Lizarraga

    Newtonen legeak:
    1. Edozein gorputzi ez bazaio indarrik egiten, ez du abiadura aldatuko ezta norabidea ere.
    2. Gorputz batek beste gorputz batean indarra egiten duenean (akzioa), bigarrenak intentsitate berdinean eta kontrako noranzkoan egingo dio indarra lehen gorputzari (erreakzioa).
    3. Gorputz bati eragiten dion indar totala zero ez bada, gorputz horren higidura aldatu egingo da, gorputzak azelerazioa izango du; indar totala eta lortutako azelerazioa zuzenki arrazionalak dira, proportzio-konstantea gorputzen masa izanik.

    Baliabide egokiena: 2.a.

    Zergatik? Legeak ondo esplikatzen dituelako eta horiek ondo ulertzeko adibideak ere ematen dizkigulako.

  34. Ane Arruti

    Newtonen legeak:
    1) Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputza geldirik badago geldirik jarraituko du; edo gorputza higitzen ari bada hala jarraituko du higidura zuzen eta uniformean.
    2) 2 gorputzen artean elkarrekintza gertatzen denean, aurreneko gorputzak bigarrenari akzio bat egingo dio, eta bigarren horrek erreakzio batekin erantzungo dio aldi berean, intentsitatez eta norabidez berdina, baina noranzko ezberdinez.
    3) Gorputz baten azelerazioa ta horretarako egiten zaion intentsitatea zuzenki proportzionalak dira, proportzionaltasun-konstantea gorputzaren masa izanik.

    2. baliabidea iruditzen zait baliabiderik egokiena: Legeak ongi eta argi azaldurik bai daude, eta gainera, adibideak ere azalduta daudelako.

  35. Leire Gundin

    Lehenengo legea: Mugimenduan dagoen objetu bat mugimenduan jarraituko du eta geldirik dagoen objetu bat geldirik jarraituko du ez badago indar desekilibratu bat beraien artean.
    Bigarren legea: Mugimenduan dagoen objetu bat, indar desekilibratu horren direkzioan azeleratuko du.
    Hirugarren legea: Indarrak beti bikote berdin eta desberdinetan gertatzen dira.

    Nire ustez baliabide egokiena bigarrena izan da marrazkiekin eta esplikazioekin hobeto ulertuarazi didalako.

  36. 1- Edozein gorputz indarren eraginpean ez dagoena, ez du abiadura aldatuko.
    2- Gorputaz batek beste gorputz batean indarra egiten duenean bigarren honek intentsitate berdinean egingo dio lehen gorputzari.
    3- Indarrad beti binaka egoten dira

    Niri gehiena 2.na gustatu zait nire ustez hori delako oberen esplikatzen duena

  37. Julen Alonso

    Newtonen hiru legeak:
    1- Edozein gorputz indarren eraginpean ez dagoena, ez du abiadura aldatuko ezta norabidea ere.
    2- Gorputaz batek beste gorputz batean indarra egiten duenean (akzioa), bigarren honek intentsitate berdinean eta kontrako noranzkoan erreakzioa egingo dio lehen gorputzari.
    3- Gorputz batean indar erresultante bat eragiten bada, gorputzak aplikaturiko indarraren zuzenki proportzionala den azelerazioa lortzen du, proportzionaltasun-konstantea gorputzaren masa izanik. Indarrak beti binaka gertatzen dira eta kontrako zentzuan.

    Nire ustez 1. baliabidea da, Newtonen legeak oso garbi azaltzen ditelako.

  38. Newtonen hiru legeak:
    1. Edozein gorputz indarren eraginpean ez dagoena, ez du ez abiadura ez norabidea aldatuko.
    2. Gorputz batek, beste batean indarra egitean, bigarren azalduriko honek intentsitate berberan eta kontrako norabidean erreakzioa egingo dio lehenengoari.
    3. Gorputz batean indarra erresultantea bada,gorputzak jarririko indarra zuzen den azelerazioa lortzen du, masa hori izanik.

    2. Baliabidea iruditzu zait egokiena.

    Marrazki bidez errezago ulertzen dudalako eta besteek baino hobeto azaldua baitago.

  39. Izar Gaztelumendi

    Lehenengo legea: mugimenduan dagoen objetu bat mugimenduan mantenduko da eta geldirik dagoen objetu bat geldirik mantenduko da orekatu gabeko indar batek eragiten ez duen bitartean.
    Bigarren legea:Gorputz batek beste baten gainean indar bat egiten duenean, honek indar berarekin erantzungo dio baina kontrako noranzkoan, erreakzio bat sortuz.
    Hirugarren legea:Objetu bat bultza edo tira egiterakoan, honek aurkako indarra egiten du maila berean, hau da, akzio batek beti du kontrako erreakzio bat.

    Nire iritziz baliabide egokiena bigarrena da. Dituen animazioen bitartez errazago ulertzen du ikuslegoak esplikatu nahi den gaia. Hala ere beste bi baliabideak ez daude gaizki.

  40. 1 legea:
    Gorputz bati indarrik erakiten ez badio, edo eragiten dion indarra zero bada gorputzak bere higidura-egoerari eutsiko dio.
    2 legea:
    Gorputz bati eragiten dion indar totala zero ez bada, gorputz horren higidura aldatu egingo da, gorputzak azelerazioa izango du.
    3 legea:
    Bi gorputzen arteko elkarrekintzan, lehenengo gorputzak bigarrenari indar egiten badio, bigarrenak lehenengoari ere indarra egingo dio, berdina balioz, baina aurkako norantzaz. akzio erreakzioa.

    2. bideoa, azalpen egokia du eta irudiek asko laguntzen dute.

  41. Dani Gonzalez

    -Newton Legeak: -Edozein gorputz inadarren eraginpea ez daukanean ez du abiadura aldatuko
    -Gorputz batek beste bateri indarra egiten dioenean , indarra jaso duen gorputza kontrako norantzan joango da.
    -gorputz batek Fr eragiten badu, objektuak indarraren zuzenki propportzionala den azelerazioa lortzen du

    -2.Baliabidea da zuzenena

    -Legeak ondo esplikatzen dituelako eta adibideak erabiltzen ditu laguntzeko.

  42. Ane Lizarraga

    2. Newtonen legeak 3 dira:
    1) Inertziaren printzipioa: Gorputz bati indarrik egiten ez badiogu edo egiten dizkiogun indarrak orekan baldin badaude, gorputzak higidura-egoera mantenduko du.
    a) Gorputza geldirik badago geldirik jarraituko du.
    b) Gorputza mugimenduan badago higidura uniformean jarraituko du.

    2) Indarraren legea: Gorputz bati eragiten zaion indar erresultantea zero ez bada, gorputzaren higidura aldatu egingo da eta azelerazioa edukiko du. Gorputzean eragindako indarraren intentsitatea eta lortutako azelerazioa zuzenki proportzionalak dira, eta proportzionaltasun-konstantea masa da. Beraz, gorputz batean eragiten dugun indarra, objektuaren masa eta azelerazioaren arteko biderkadura da. Bi gorputzetan indar bera eragiten badugu, masa gehiago duen objektuak azelerazio gutxiago edukiko du.

    3) Akzio-erreakzioaren legea: Bi gorputzen arteko elkarrekintzan, lehenengo gorputzak bigarrenari indarra eragiten badio (akzioa), bigarrenak lehenengoari ere indarra eragingo dio (erreakzioa), intentsitate eta norabide berekoa, baina aurkako noranzkoaz

    3. Gehien gustatu zaidan baliabidea bigarrena da.

    4. Gehien gustatu zait erraza delako ulertzen eta oso ondo esplikatzen duelako. Lehenengo ez zait asko gustatu bideo bat izan beharrean irakurri egin behar delako, eta nahiko hiztegi teknikoa erabiltzen duenez zaila da ulertzea. Hirugarrena gustatu zait, baina bigarrenak obeto esplikatzen du eta erabilitako adibideak egokiagoak dira.

  43. Udane Claver

    1.- Geldi dagoen objektu batek geldi jarraitzeko joera du eta mugimenduan dagoen batek mugimenduan jarraitzeko joera du.
    2.- Indarra= Masa x azelerazioa (F=mxa)
    3.-Edozein ekintzak indar berdineko kontrako bat eragiten du.

    Nik hautatu dudan baliabide egokiena bigarrena da. Oso ondo esplikatzen du, bai hitzez bai irudiez.

  44. Newtonen 3 legeak ongi ulertzeko hirugarren bideoa da niretzat argiena. Ikasleak egiten dituzten mugimenduekin argi eta garbi ikusten da legeak esaten duena zuzena dela.

  45. Iker Mujika

    Newtonen legea:
    1.- Gorputz bat, ez badu inadarrarekin zerikusrik, ezdu abiadura aldatuko.
    2.- Gorputz batek beste gorputz bati inadarra egitean, kontrako noranzoan joango da.
    3.- Gorputz batean indar erresultantea egiten bada, indarra beti kontrako zentzuan zentzuan joango da.

    Baliabide onena 2.na da. Legeak argi azaltzen dituelako.

  46. Mikel Etxebeste

    Newtonen legeak:
    1 legea:
    Gorputz bati indarrik egiten ez badiogu, edo egiten diogun indar totala zero bada gorputzak ez du bere abiadura aldatuko.
    2 legea:
    Gorputz bati eragiten dion indar totala zero ez bada, gorputz horren higidura aldatu egingo da, gorputzak azelerazioa izango du; indar totala eta lortutako azelerazioa zuzenki arrazionalak dira, proportzio-konstantea gorputzen masa izanik.
    3 legea:
    Bi gorputzen arteko elkarrekintzan, lehenengo gorputzak bigarrenari indar egiten badio (akzioa), bigarrenak lehenengoari ere indarra egingo dio (erreakzioa), indar berdina egingi dio, baina kontrako norabidean.

    Baliabide egokia: 2

    Nire ustez baliabide egokiena 2.a da, adibideak oso argi esplikatzen dituelako, adibide asko daudelako.

  47. Iker Mitxelena

    -Objektu baten momentu linealaren aldakuntza, gorputz horretan eragiten duten indarren erresultantearen proportzionala da eta aldakuntza horrek, indar erresultantearen noranzkoa izango du.
    -Gorputz batean eragiten duen indarra, objektuaren masa eta azelerazioaren arteko biderkaduraren zuzenki proportzionala da.
    -Indar guztiak binaka gertatzen dira, eta bi indar hauek magnitude berdinekoak dira, baina aurkako noranzkoa dute.

    2 ena da nire ikuspuntuz hoberena adibideeak ematen dituelako.

  48. Oihan Manzisidor

    Newtonen legeak hauek dira:
    1.- Inertzia: Gorputz baten gainean inolako indarrik eginten ez bada, edo eginten den kasuan nulua bada, bere higidura-egoerari eutsiko dio.
    2.- Akzio-erreakzioa: Gorputz batek beste gorputz bateri indarra egiten badio, azken honek erreakzio-indar bat egingo du, akzio-indarraren berdina baina kontrako norabidean.
    3.- Indarra: Gorputz bati indarra aplikatzen bazaio, gorputza higitu egingo da, azeleratu, frenatu edo norabidea aldatu.

    Nire iritziz, baliabide egokiena azkeneko bideoa da, izan ere, oso ondo eta laburki esplikatzen duelako. Gainera, hainbat adibide azaltzen eta esplikatzen dira, non Newtonen legeak argi ikusi daitezken.

  49. Guillem G.Z

    1. Inertzia printzipioa: Gorputz bat higitzeko joeran dagoenean, bapateko geldialdi eta gero aurrera jarraitzeko joera izango du. joera hori galdu arte.
    2. Azelarazio printzipioa: Gorputz bati beste gorputz batek indarra egiten dionean, honen direkzio berean gorputza azeleratuko du.
    3. Akzio erreakzio printzipioa: Indar bat egiterakoan beti kontrako indarra egongo da.
    Nire ustez baliabide egokienana “2.- Las Tres Leyes de Newton (Leyes del movimiento) – Física Entretenida” da. Zeren fisikaren kontzeptuak ongi esplikatzen ditu marrizki sinplekin.

  50. Guillem G.Z

    1. Inertzia printzipioa: Gorputz bat higitzeko joeran dagoenean, bapateko geldialdi eta gero aurrera jarraitzeko joera izango du. joera hori galdu arte.
    2. Azelarazio printzipioa: Gorputz bati beste gorputz batek indarra egiten dionean, honen direkzio berean gorputza azeleratuko du.
    3. Akzio erreakzio printzipioa: Indar bat egiterakoan beti kontrako indarra egongo da.
    Nire ustez baliabide egokienana “2.- Las Tres Leyes de Newton (Leyes del movimiento) – Física Entretenida” da. Zeren fisikaren kontzeptuak ongi esplikatzen ditu marrizki sinplekin.

  51. Garazi Ezkerro

    Lehen legea: Inertziaren printzipioa
    Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere higidura-egoereri eusten dio.
    Bigarren legea: Dinamikaren funtsezko ekuazioa
    Gorputz batek lortzen duen azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionala dira. Proportzionaltasun-konstantea masa da.
    Hirugarren legea: akzio-erreakzioen printzipioa
    Bi gorputzen artean elkarrekintza dagoenean, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra bigarrenak aurrenekoari egiten dionaren berdina da, intentsitatez eta norabidez, baina aurkako noranzkoa.

    Bigarren baliabidea, nere iritziz gazteak ulertzeko modu errazean esplikatzen duelako.

  52. Esti Fernandez

    -Lehen legea: Inertziaren printzipioa.
    Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere higidura-egoerei eusten dio.
    -Bigarren legea: Dinamikaren funtsezko ekuazioa
    Gorputz batek lortzen duen azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionala dira. Proportzionaltasun-konstantea masa da.
    -Hirugarren legea: akzio-erreakzioen printzipioa
    Bi gorputzen artean elkarrekintza dagoenean, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra bigarrenak aurrenekoari egiten dionaren berdina da, intentsitatez eta norabidez, baina aurkako noranzkoa.

    -NIre ustez baliabide egokiena bigarrena da, legeak banaka esplikatzen dituelako eta hori indartzeko eta hobeto ulertzeko adibidez baliatzen delako.

  53. Julen Maya

    Newtonen legeak:
    1.- Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere higidura-egoerari eutsiko dio. Horrek zera esan nahi du:
    a) Gorputza geldirik badago, geldirik jarraituko duela.
    b) Gorputza higitzen ari bada, hala jarraituko duela, higidura zuzen eta uniformearekin.

    2.- Gorputz batek lortzen duen azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsiatetea zuzenki proportzionalak dira. Proportzionaltasun-konstantea masa da.

    3.- Bi gorputzen artean elkarrekntza dagoenenan, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra da.

  54. Aitor Torres

    NEWTONEN LEGEAK:

    Inertziaren printzipioa: Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere higidura-egoerari eusten dio.

    Dinamikaren funtsezko ekuazioa: Gorputz batek lortzen duen azelerazio eta horretarako egiten zaion indaza kintrren intentsitateazuzenki proportzionalak dira. Proportzionaltasun-konstantea masa da.

    Akzio erreakzio printzipioa: Bi gorputzen artean elkare dagoenean, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra bigarrenak aurrenekoari egiten dionarenberdina da, intentsitatez eta norabidez, baina aurkakoa noranzkoz.
    indarak berdinak dira, baina gorputz desberdinei aplikatzen zaizkienean, efektuak ere desberdinak dira,

    BALIABIDE EGOKIENA:

    Nire ustez, baliabide egokiena lehenengoa da. Hitz eta irudien bidez azaltzen ditu Newtonen hiru legeak. Oso adibide egokia iruiditzen zait eta bertan ematen diren azalpenak oso baliagarriak dira.

  55. Haitz Errazkin

    Kaixo
    Newtonek hiru lege azaldu zituen:
    Lehenengoa inertziaren legea da.Lege honek azaltzen du, gorputz bat martxan badago bere ibildidea jarraitzeko intentzioa egingo duela.
    Bigarrena akzio-reakzio legea da. Lege honek esaten du akzio bat eginda, erreakzio bat lortuko duzula.
    Hirugarren legea indarrarena da. Honek azaltzen du, gorputz batek mugimendua jasontzen duen indarrari proportzianala dela.

    Hiru baliabideetatik niri gehiena gustatu zaidana hirugarrena izan da. Bideo honetan, hiru baliabideak ondo eta modu dibertigarri batean azaltzen ditu. Horregatik gustatzen zait gehiena.

  56. Gorka Lekuona.

    Inertziaren printzipioa:Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada, edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere egoerari eutsiko dio.Gorputza geldi badago, horrela jarraituko du eta gorputza higitzen ari banda horrela jarraituko du higidura zuzen eta uniformearekin.

    Nire ustez 3. Aukerako bideoak esplikatzen du oberen Newtonen printzipioak.

  57. Lehen legeak indarra jotzen du gorputzaren abiaduran aldaketak eragiten duen kausa moduan; era berean Erreferentzia-sistema inertzialaren kontzeptua sartzen du fisikan. Sistema ez inertzialak, azeleratuta dauden erreferentzia sistemak dira (edo biratzen daudenak).
    Newtonen bigarren legea formulatzeko era asko daude, objektu batean eragiten duten indarrak eta objektu horrek duen momentu linealaren aldakuntza erlazionatzen dituelarik.
    Hirugarren legea: “Gorputz batean eragiten duen indar bakoitzeko, gorputz honek indar hori sorrarazi duen gorputzean indar berdin baina aurkako noranzkodun bat egingo du”

    Nire ustez bigarren bideoa da egokiena zeren eta argi eta zuzen esplikatzen du.

Leave a reply to Julen Lizarraga Utzi erantzuna