Supersumendiek desberdin egiten dute eztanda

Sumendi erraldoien erupzioek ez dute ohiko sumendien mekanismoa jarraitzen.

Italiako Etnaren, Stromboliren edota Vesubioren gisako sumendi txikien erupzioa eragiten du magma metaketatik eratorritako presioak. Lurraren barnealdetik igotako magma metatuz doa ganbara batean sumendiaren muinean, metatutako arroka urtu horrek eragindako presioak gainazala zartatu eta kanpoaldera isurtzen den arte. Sumendi erraldoien kasuan, aldiz, magma-ganbara horiek handiegiak dira presio hutsez zartarazteko. Argitaratu berri den ikerketa batek supersumendi horien erupzio-mekanismoa izan litekeena ebatzi du.

Erupzio txikien maiztasunean oinarrituta superrerupzioen maiztasuna kalkulatu izan dute zientzialariek maiz. Hala ere, errealitatean maiztasun hori ikerlariek aurresandakoa baina apalagoa izaten da. Misterio horri erantzuna eman nahian, sumendi erraldoien erupzioak bestelako mekanismoek jarraitzen dituztela plazaratu du bolkanologo talde batek.

“Funtsean bi erupzio-mekanismo identifikatu ditugu; bata 500 km3-rainoko magma bolumenek eragindakoentzat eta, bestea, bolumen horietatik gorako superrerupzioentzat”, adierazi du ikerketaren sustatzaile den Luca Caricchi bolkanologoak (Genevako Unibertsitatea, Suitza). Supersumendien kasuan metatutako magmak eragin dezakeen presioa ez da nahikoa ganbara erraldoi horiek lehertzeko. Horren ordez, metatutako magmaren flotagarritasuna da erupzioa eragiten duena.

“Sumendi txikiak jolaserako globoen gisan lehertzen dira, nahikoa airerekin  eta azkar puztuz gero lehertu egiten dira”, azaldu du Caricchi-k. Supersumendia hala leherraraztea, ordea, bidaiariak daramatzan globo handi bat alperrik puzten saiatzearen parekoa litzateke. Sumendi erraldoi horien kasuan magma-bolumen izugarria metatzen da, zeinak inguruko arrokek baina dentsitate txikiagoa duen eta, beraz, flotagarritasun handiagoa. Magmaren flotagarritasun horrek ganbararen gainean dagoen arroka leherrarazten du superrerupzioa eraginez.

Nature Geoscience aldizkarian publikatu ditu emaitzak Caricchi-ren taldeak. Bertan, besteak beste, kalkulatu dute magma-ganbara batek har lezakeen tamaina. Tamaina hori ganbararen lodieraren eta azalera horizontalaren arteko erlazioak determinatuko luke: lodiegia den magma-ganbarak erupzioa eragingo du; zabalegia den ganbaran, ordea, magma hozten eta kristalizatzen hasiko da ertzetan. “Magma-ganbararik handiena 90 km zabal litzateke eta 35000 km3 magma metatuko luke”, dio Caricchi-k. “Halako ganbara baten erupzioak Lurraren historian ezagutzen den erupzio handienetakoa, egun Coloradon (AEB) zegokeen La Garitaren leherketak duela 28 milioi urte eragindakoa, zazpi aldiz biderkatuko luke”.

Iturria: Euskalnatura.net

Advertisements

Posted on 2014/01/10, in DBH-1 and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: