Euskal hitzak 35 hizkuntzatan, ‘Hiztegitxoak.eu’-n

Euskaltzaleen Topaguneak jarri du martxan webgunea. Oinarrizko hiztegia biltzen du, euskaratik beste 35 hizkuntzatara, eta alderantziz. Helburua, hainbat hizkuntzaren hiztunak elkartzea.

Euskaltzaleen Topaguneak hainbat urte daramatza euskara eta aniztasun gaiak jorratzen, eta Hiztegitxoak.eu-ren bitartez pauso bat gehiago eman du. Webgunean 330 hitzekin osatutako oinarrizko hiztegiak eskuratu daitezke, eta zenbait hiztegi hizkuntza gutxituetan daude. Antolatzaileen esanetan, webgunea oso baliagarria da zenbait esparruetarako, adibidez, eskoletarako. Haren bidez, elkarren arteko ezagutza eta aitortza bultzatu nahi dute euskara erdigunean jarriz. Horrez gain, erabiltzaileak hizkuntza gehiagorekin elikatu dezake webgunea, hizkuntza berrien oinarrizko hiztegiak txertatuta.

Webgunearen bidez, antolatzaileen nahia eta apustua da, “bakoitzak bereari uko egin gabe, euskara elkar ezagutzarako eta komunikaziorako hizkuntza izatea”. Gainera, hizkuntza ezberdinetako hiztunen artean “zubi hizkuntza” euskara izatea bultzatu nahi dute. Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira; antolatzaileek adierazi dute Euskal Herrian “hizkuntz aniztasuna” dagoela, batez ere, azken urteetako migrazioaren ondorioz, eta “bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabiltzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ikastea” guztientzat dela aberasgarria.

Iturri: Berria.info
Advertisements

Posted on 2014/01/17, in Berriak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: