STEM : Zientzia eta Teknologia trantsizio ekosozialaren bidean…

Haurtzaro Ikastolako “STEM TeknoZientzia” deitu dugun blog honetan gure inguruneko errealitateaz galdetzeko, zalantzak botatzeko, erroreak zuzentzeko, proposamenak egiteko eta ikastolan landu eta piztutako kuriositatea partekatzeko aukera dugu.

TRANTSIZIO EKOSOZIALA

Giza bizitzaren ondorioz krisi ekologikoa bizitzen ari gara. Beraz, krisi sozio-ekologikoa dela esan daiteke. Gizakiak biosferan sortzen duen aldaketa ikusita, antropozeno deitu zaio gure aro geologikoari. Hazkunde ekonomikoan bizi den gizarteak biosfera mugatua topatu du. Hau da, lurreko oreka ekologikoak aldatzen ari da gizakia eta oinarri biofisikoak aldatzen ari da. Ondorioz, erregai fosilen amaitzea edota materiaren agorpenaren krisian gaude. Nola egin aurre honi? Energia gutxiago kontsumituz eta material gutxiagorekin bizitzera ohituz. Horretarako, ongizatea bera ere birpentsatu behar da, gizartearen antolamendua, alegia.

Hori guztia biltzen du trantsizio ekosoziala kontzeptuak. Alegia, bizi dugun krisi-sozio-ekonomiko eta ekologikoari gizartearen antolamendua aldatuz erantzun behar diogu, ingurumena zainduz biziko garen eta ekonomia gizarte justuago batera bideratua egongo den. Orain arteko hazkunde ekonomikoa baztertu eta trantsizio ekosozialean urratsak eman behar dira.