Ustez ezinezkoa egi bilakatu zuen Fukushimako istripuak

Fukushimako istripua 2011ko martxoaren 11an gertatu zen. 9 graduko Richter eskalako lurrikara batekin hasi zen eta 15 metroko olatu erraldoi batekin jarraitu zuen. Emaitzak denok dakizkigu. Fernando Plazaola , Fisika Aplikatuko Katedradunak ezbeharraren gakoak eman zizkigun martxoaren 24an Bilboko Azkuna Zentroan “Fukushimaren nondik norakoak” hitzaldian.

Inork ez zuen espero 9 graduko lurrikara egon zitekeenik Fukushima aldean, ordura arte erregistroek aipatzen zutenez inoiz ez zelako horrelakorik gertatu. Hala ere, lurrikara ondo jasan zuen zentral nuklearrak, baina ez ordu bat beranduago etorri zitzaion tsunami erraldoia. Olatuak lau erreaktore nuklearretan eragin zuen: Onagawa, Fukushima I, Fukushima II eta Toka II. Kaltetuena Fukushima I zentrala izan zen, non hiru erreaktore lanean ari ziren eta beste hiru geldirik.

1 irudia: Fukushima zentral nuklearra istripua baino lehenago.

1 irudia: Fukushima zentral nuklearra istripua baino lehenago.

Lurrikara gertatzerakoan fisio nuklearra hasi zen lanean zeuden hiru zentral nuklear horietan. Neutroi bakoitza energia askatzen hasi zen, baina ez prozesu kontrolatu batean egingo luketen antzera, lurrikarak segurtasun neurriak apurtu zituelako, beraz, beroa handitzen hasi zen, eta hori ekiditeko hozte-sistemak martxan jarri ziren.

Itsasoaren indarra

Fukushima zentrala itsasotik gertu zegoen erreaktoreak hoztu ahal izateko, eta honen indarretik babesteko 10 metroko dike bat zegoen, baina tsunamiaren altuera 15 metrotakoa izan zen. Itsasoko ura erreaktoretara heldu zen eta diesel generadoreak martxan jarri ziren erreaktorea hoztu ahal izateko, baina hauetara ere ura ailegatu eta elektrizitatea moztu egin zen. Energia elektrikoa sortzeko gailu guztiak puskatuta zeuden bateriak izan ezik, baina horiek zortzi orduz baino ezin zezaketen lan egin. Arazoak handituz joan ziren. Erreaktoreek energia sortzen jarraitzen zuten baina ez zegoen hauek gelditzerik edo hozterik, alegia, presioa handituz zihoan.

2. Irudia: 15 metroko tsunamiak babes hesia gainditu zuen.

2. Irudia: 15 metroko tsunamiak babes hesia gainditu zuen.

Irtenbide bakarra erreaktoreak purgatzea zen, eta, honen ondorioz, erradioaktibitate asko kanpora bota zen, baina Chernobylen gertatutako eztanda berriro gertatzea saihestu zuten horrela.

Istripu honen ostean, suspertzen ari ziren herrialdetako zentral nuklearren eraikuntza geldiarazi zen, baina hala ere programa nuklearra aurrera doa zenbait lekuetan. Istripuaren ondoren japoniarrek zentral nuklearren segurtasunean asko ikasi zuten eta, ondorioz, jakintza hori saltzen ari dira zenbait herrialdeei.

Hitzaldiaren bideoa Zientzia Kaieran bertan.

Iturria: Zientzia Kaiera

Advertisements

Posted on 2015/05/26, in Berriak, DBH-2. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: