Landare inbaditzaileen aurka egindako lanak saritzeko bozketa egiteko aukera:

 

 

Euskoko  Txingudiko, Leako eta Urdaibaiko estuarioetan txilka landare inbaditzailea desagerrarazteko egindako lanak bost «Best of the Best» jardunbide egokien artean hautatu du Europako Batzordeak. Hala, ekainaren 4an, Bruselan egingo duten ekitaldian, Ana Oregi sailburuak «LIFE Nature/Information Projects Awards 2015» saria jasoko du. Gainera, Europako Batzordeak herritarrek saritutako ekimenak bozkatzeko prozesua abiarazi du Internetez. Ingurumeneko sailburuorde Josean Galerak Euskadiko estuarioetan burutako lanen berri duten herritarrak Europako Batzordearen

https://ec.europa.eu/eusurvey/runner/citizens_vote2014webgunean sartzera eta Euskadiko proiektuari babesa ematera animatu ditu.

«Oraingoz, Euskadik “Best of the Best” sari ofiziala lortu du, baina interesgarria izango litzateke halako lurralde txiki batek Batasuneko beste nazio batzuen artean nabarmentzea, estuarioak zaintzen dituelako. Horrek, gainera, erakusten du Euskadiko herritarrek eta erakundeek oso lan ona egiten dutela ingurumenaren arloan», azaldu du Josean Galera sailburuordeak.

Europako Batzordeko saritu dituen beste ekimenak hurrengo hauek dira: eguzki-arranoaren eta sakre belatzaren kontserbazioa Bulgariako Red Natura 2000 guneetan, Orsini sugegorriaren kontserbazioa Hungariako Karpatoetan, Errumaniako Ekialdeko Karpatoetan hartzak kontserbatzeko jardunbide egokiak, eta Greziako itsasoko ugaztunak babesteko, haien inguruan hezteko eta haiei buruzko ezagutza jendarteratzeko Thalassa kanpaina.

 

UrdaibaiE

 

Advertisements

Posted on 2015/05/11, in Berriak. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: