Eguzki Eklipsea 2015ko martxoaren 20an

Eklipsea!

Martxoaren 20a egun berezia izanen da. Alde batetik, udaberrian estreinatuko dugu, gogo aunitzez itxaroten gabiltzan urtaroa. Baina neguko azken orduak zirraragarriak izatea espero dugu, lainoek uzten badigute, Eguzki Eklipsea ikusteko aukera izanen dugulako.

Eklipsea ez da totala izango; ondorioz, ez dugu gaua egunez sumatuko. Hala ere, Ilargiak Eguzki diskoa une maximoan %70 estaliko du , eta argitasuna jaitsiko dela nabarituko dugu.

Iruñetik zerua behatzen badugu, goizeko 09:10etan Ilargia Eguzkiaren aitzinetik transitatzen hasiko da. Eklipsearen une maximoa 10:15etan izanen da, eta bukaera 11:25etan izanen da. Hemen OANen webgunean jasotzen den irudia ikusgai duzue:

solarEclipse_PNA_2015-03-20euskera

Eklipsearen “sakonera” (gordetze-gradua) neurtzeko erabiltzen dugun neurriari eklipsearen magnitudea deitzen diogu, eta Ilargiak iluntzen duen Eguzki diametroaren frakzioari erreferentzia egiten dio. Iruñean, erraterako, balore hori 0,753koa izanen da, hau da, %70, eklipsatutako gainazala neurtzen badugu. Datu horrek, argitasuna gutxitzearekin zerikusi zuzena du.

Hasiera

Maximoa

Bukaera

Magnitudea

Gordetako portzentaia

9:10

10:15

11:25

0,753

70

Martxoaren 20ko eklipsea Iparraldeko Atlantiar Ozeanoan eta Ozeano Artikoan totala izanen da, eta lur-eremu murritzetan ikusi ahalko da. Adibidez, Eskozia eta Islandia artean dauden Feroe Irletan, hemen 10:46ak direnean, 2 minutu eta 47segunduko bat-bateko gaua izanen dute, eta antzeko zerbait gertatuko da ere Norvegiako Svalbard Irletan. Eklipse partzial gisa aldiz, Europan, Afrikako iparraldean eta Asian ikusiko ahalko dugu.

SE2015Mar20TJarraian ageri den animazioa NASAko eklipseen webgunetik hartu dugu, eta Ilargiaren itzalak eklipsea gertatu ahala lurreko gainazala estaltzen duela ikusi ahal dugu. Afrikako atlantiar kostaldean bizi direnak izanen dira fenomenoa lehen ikusiko dutenak, nahiz eta gero itzala iparralderago mugituko den, Europa eta Afrikako Iparraldea, Atlantiar Iparraldea, Groenlandia, Kanadako Ipar-ekialdea eta Asiako iparraldea estaliz. Itzalak hartuko dituen azken eremuak Siberiako estepak izanen dira, Krasnoyarsk-era iritsiz, han ia ia han gaua denean.

animación del eclipse de 20 marzo 2015Ilargiak Eguzkiaren aitzinetik egindako bidaiak 249 minutuko iraupena izanen du denetara, 4 ordu baino pixkat gehiago. Totala den momentuetan, ikusgai izanen den lur-zerrendan Eguzkia eta Ilargiaren lerrokatzea erabatekoa gertatzen denean, eklipsearen iraupena laburra izanen da: 2:22 eta 2:47 minutu bitartekoa. 2009ko eklipsean, adibidez, momentu horren iraupena luzeagoa izan zen, 6minutu eta 39 segundukoa hain zuzen ere. Momentu horren gehienezko iraupena, teorikoki 7 minutukoa izan daiteke, Lurraren errotazio, Ilargiak Lurraren inguruan egindako biraketa eta Lurraren translazio mugimenduen abiadura erlatiboak kontutan hartzen direlarik.

mapa_eclipse
Goian OAN-ek prestatuko mapan ikus dezakegun bezala, eklipsea Iberiar Penintsularen ipar-ekialdean nabarmenagoa izanen da. Erran bezala, Iruñean ez dugu erabateko gaua sumatuko, baina argitasunak behera eginen duela nabarituko dugu, martxoko goiz batean izan dezakegun argiaren laurdenarekin geldituko baikara. Martxoaren 20an, negua agurtuko duen eklipsea protagonista izanen dugu beraz, Iruñean 23:45ak direnean Eguzkiak zeru-ekuatorearekin bat eginen duelako, Udaberriari bidea utziz, eta une horretatik aitzin 92egun eta 18 ordu izanen dituen udaberriaz gozatzeko aukera izanen dugu.

Martxoaren 20an goizeko 09:00etatik aurrera Iruñeko Planetariora hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, zenbait jarduera izanen ditugulako: hitzaldiak, Eguzki-teleskopioak, postuak, straming bidezko emanaldia… Red Astronavarra Sarearen laguntza izanen dugu ere. Animatu!

Iturria: Pamplonetario; Miren Karmele Gomez eta Javier Armentia

Advertisements

Posted on 2015/03/16, in Berriak. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: