Ilargia sortu zen garaikoa da Lurreko harririk zaharrena

Ikertzaileen arabera, zirkoi hau da Lurreko harririk zaharrena. Arg. John W. Valley/UW-Madison

Australiaren mendebaldean aurkitutako zirkoi puska bat da lurrazalean solidotu zen material zaharrena. Wisconsin-Madison unibertsitateko ikertzaileen arabera, duela  4.400 milioi urte inguru sortu zen kristal hori; horrenbestez, lurrazala uste baino lehenago eratu zela ondorioztatu dute, Eguzki Sistema sortu eta 160 milioi urte geroago eratu zela kalkulatu baitute.

Ikertzaileek Nature Geoscience zientzia-aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Artikuluan azaldu dutenez,  magma solidotzean, uranio- eta berun-atomoak harrapatuta geratu ziren kristalean, eta  haien desintegrazio erradioaktiboaren ratioa aintzat hartuta lortu dute jakitea zer adin duen. Beste metodo batzuen bidez lortutako emaitzek ere bat egiten dute horrekin; hortaz, 6 milioi urteko errore-tartearekin,  zirkoia duela  4.374 milioi urte eratu zela baieztatu dute.

Horrez gain, ikertzaileek Ilargiaren sorrerarekin lotu dute zirkoiaren eraketa. Hain zuzen ere, uste da garai hartan, Marteren neurriko astro batek Lurra jo zuela eta talka horren ondorioz sortu zela Ilargia. Aldi berean, talkak magma-itsaso bat sortu zuen Lurrean, eta magma kristaltzean eratu zen zirkoia.

Itturia: Zientzia.net

Advertisements

Posted on 2014/02/27, in Berriak, DBH-1 and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: