Lurraren Gutuna

Lurraren Gutuna *ingelesez*   EUSKARAZ 

 images
“Lurraren historian une larri baten aurrean gaude, eta gizateria bere etorkizuna hautatu beharrean aurkitzen da. Mundua elkarren mendekoago eta hauskorrago bihurtu ahala, etorkizunak arrisku handiak nola itxaropen handiak ekarriko dizkigu aldi berean. Aurrera segitzeko, aitortu behar dugu kultura eta bizimoduen aniztasun zabal horren erdian giza familia bakarra eta komunitate lurtar bakarra garela, etorkizun komun bat duena. Bat egin behar dugu gizarte orokor iraunkor bat sortzeko, naturaren errespetuan, giza eskubide unibertsaletan, justizia ekonomikoan eta bakearen kulturan oinarritua. Ezinbestekoa da guk, Lurreko herriok, xede horren inguruan adieraztea nolako erantzukizuna dugun batzuk besteekin, bizitzaren komunitate handiarekin eta etorkizuneko belaunaldiekin.”

Iturria: Hitzaurrea, Lurraren Gutuna.

http://www.unescoetxea.org/ext/futuros/eu/theme_a/mod02/uncom02t04.htm 

Iturria: Preamble, The Earth Charter.

Advertisements

Posted on 2014/02/24, in Agenda 21, DBH-4. Bookmark the permalink. 3 iruzkin.

  1. Josu Leonet eta Dani Gonzalez

    Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitate-indarrak dira itsasoko ur-masa erraldoi hori mugitzen dutenak

  2. Josu Leonet

    Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitate-indarrak dira itsasoko ur-masa erraldoi hori mugitzen dutenak. Eragin handiena Ilargiak du, Eguzkia baino txikiagoa izan arren, gertuago baitago lurretik. Ilargia Lurreko leku jakin baten aurrez aurre denean, itsasgora gertatzen da leku horretan, Ilargiaren grabitateak ura erakarri egiten duelako. Ilargia aurrez aurre eduki ordez, Ilargiarekin 90°ko angelua duten Lurreko tokietan itsasbehera dago. Azkenik, Ilargia aurrez aurre izan ordez. Lurraren atzealdean, beste aldean, duten tokietan ere itsasgora gertatzen da. Fluidoen propietateei esker gertatzen da hori horrela.

  3. Newtonek grabitazio unibertsaleko legea asmatu zuen, gorputzak beste bateri erakartzen die, erakarpen hori gorputzen masa biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da.

    Lurraren orbitaren baitan dago ilargia eta orbita aldetara mugitzen delako ilargia ere berdin egiten du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: