Zer dela eta ez zaigu Ilargia gainean erortzen?

earthmoonIsaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako:  “Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona”. Newtonek zera zioen;  sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela.

hala bada,

1.- Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

2.- Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?

Egindako bi galderak  erantzun eta argudiatuz ZURE IRUZKINA osa ezazu itzazu.

Animo!

Posted on 2014/02/23, in DBH-4. Bookmark the permalink. 45 iruzkin.

  1. Maialen Claver

    Newton-ek grabitazio unibertsaleko legea egin zuen, gorputz guztiek beste bat erakartzen dute. Erakarpen-indar hori, beraien masaen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da.

    Ilargia beti etengabe erortzen ari da, baina bere abiadura handia denez Lurraren kurbadurari jarraitzea lortzen du eta ondorioz orbitan mantentzea lortzen du.

  2. Leire Gundin

    Imanetan gertatzen den legez, atomoak elkartuta mantentzen dituen indarrak gorputzak erakarri edo aldaratu egin ditzake, gorputz horien kargen arabera. Alegia, karga bereko poloek elkar aldaratzen dute, eta aurkako karga duten poloek, ordea, elkar erakarri. Grabitate-indarraren kasuan, berriz, ez da horrelakorik gertatzen, eta horren azalpena ez dago oso argi. Neurri batean, logikoa ere badirudi. Izan ere, arestian aipatu bezala, ez badituzte ezagutzen fenomeno hori sortzen duten partikulak, zaila da jakitea nolakoak diren eta nola jokatuko duten.

    Ilargia lurrera erortzeari gehien eragozten zioena bere mugimendua zen, indarrari aurre egiten zion eta orbitan mantentzen zituela. Indar horrek berak mantentzen zituen Lurra eta beste planetak biratzen erregularki beraien orbitetan eguzkiaren inguruan.

  3. julen alonso

    1-Isaak Newton baratzean zegoela, sagar bat erori zen zuhaitzetik. Pentsatzen jarri zen eta, sagar hori lurrera erortzeko arrazoia, lurrak indar bat egiten ziola eta horrela erortzen zen lurrera, hau da grabitazioa.

    2- Grabitazioak masadun gorputzetan eragindako erakarpen indarra da. Beraz, grabitateak lurra eta ilargia erakarri beharrean urrunduta mantentzen ditu. Gainera, ilargia, lurrarekiko orbitan dago eta orbitaren menpe dago, beraz, ez dio erortzen uzten.

  4. Oihan Manzisidor eta Irati Sein

    1.Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen-indarra da.

    2.Ilargia erortzea eragozten duena, bere mugimendua da, grabitate indarrari kontra egiten dio, hau da, indargabetu egiten du; eta bere orbitan mantentzen du. Planeten mugimendu eliptikoan, idar zentrifugoa eta indar zentripeta parte hartzen dute. Zentrifugoa gorputzen errotazioan agertzen den indarra da, eta zentripeta, berriz, gorputz bat ibilbide kurbatu edo zirkular batean, agertzen den indarra da, zirkuluaren zentrora.

  5. Aritz Leonet

    1. Grabitatea bi azelerazioengatik gertatzen da bi azelerazio indarrarengatik.
    2.Orbitaren baitan dago ilargia eta orbita aldetara mugitzen delako ilargia ere aldetara mugitzen da orduan ez da erortzen

  6. Nagore Iza

    Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da.
    Ilargian grabitate indarra desberdina delako. Lurrean objektu batek 100kg pisatzen badu, ilargian 16,7kg pixatzen du. Lurrean grabitatea 9,78m/s2 eta ilargian 1,63m/s2, orduan grabitatea ilargian 6 aldiz txikiagoa da lurrean baino.
    Baina ilargia ez da erortzen bere mugimenduaren gatik, konpentsatu egiten duelako grabitatea eta bere orbitan mantentzen delako. Lurrak ilargia erakartzen du, baina sagar bati baino indar gutxiagorekin, urrutiago dagoelako.

  7. Eneko Artola

    1.- Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

    1679. urtean, Newtonek berriro ekin zion mekanika lanei. Bertan Johannes Keplerren planeten mugimenduen legeak aztertu zituen eta hainbat zientzialarirekin batera lan egin zuen. De Motu Corporum liburuan argitaratu zituen lehenengo ikerketak. Bertan geroago Principia liburuan agertuko ziren lehen hausnarketak agertzen dira.
    Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica liburua (Principia) argitaratu zuenean Unibertsoaren hiru mugimendu legeak ezarri zituen eta hauek erabiliak izan dira 200 urte baino gehiagotan. Gravitas hitz latinoa erabili zuen (pisua esan nahi duena), eta grabitate unibertsala definitu zuen ekuazio honekin:

    F = G * m1*m2/r’2

    non F indarra den, G konstante bat, m1 eta m2 bi objektun emasak eta r eun arertean dagoen distantzia.

    2.- Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?

    Ilargia lurrera ez erortzea eragozten zuena bere mugimendua zen, grabitatearen legea kontra arazten zuela eta orbitan mantentzen zuela. Indar horiek egiten dute lurra eguzkiaren ingurua bueltaka ibiltzea.

    Lurrak ilargia erakartzen du, bai baina sagar ba baino indar gutxiagorekin, ilargia urrutiago dagoelako.

    Newtonek formulatu zuen grabitate unibertsalaren legea,esaten duena gorputz batek beste bat erakartzeko indarra du. Honek esan nahi du lurra eta ilargiaren arteko distantzia erdira jeitsiko baldin bazen, grabitate indarra lau aldiz handituko zela bakoitzean.

  8. Julen Lizarraga

    1.- Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

    Newtonek hainbat ikerketa lana egin zituen hainbat zientzilarirekin. Eta beranduago liburu bat argitaratu zuen Newtonen hiru legeekin. Hiru lege hauek, 200 urtez baino gehiagoz erabiliak izan dira. Eta grabitate unibertxala definitu zuen ekuazio honekin:

    F = G * m1*m2/r’2

    Non F indarra den, G konstante bat, m1 eta m2 bi objektuen masak eta r euren artean dagoen distantzia.

    2.- Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?

    -Ilargia lurrera ez erortzekoaren eragile, bere mugimendua da, hau da, ilargiaren orbita. Indar honen eraginez ere lortzen dugu lurra eguzkiaren inguruan biraka ibiltzea.
    Lurrak ilargia erakartzen du, baina kasu honetan sagarra eta lurraren arteko distantzia, lurra eta ilargiaren distantzia bainho askoz txikiagoa denez ez du lurrak ilargia guztiz erakartzeko indarrik.

  9. Iker Mitxelena

    1.Grabitazioa, materiaz osatua dauden gorputzek beraien artean erakartzen direnean ematen da.
    1670. urtean, Isaac Newton ingelesak mekanika lanei ekin zion. Grabitate unibertsala definitu zuen ekuazio honekin:
    F = G * m1*m2/r’2

    2.Esan dezakegu, ilargia lurrera ez erortzearen arrazoi nagusia bere mugimendua da. Ilargiak lurrarekin orbita egiten du, hainbesteko abiadura du ez dela eroriko eta abiadura uniforme bat emango du, konstatea izanez.
    Lurrak ilargia erakartzen du baina ez oso indar handiarekin. Newtonek esan zuenez, gorputz batek beste bat erakartzeko indarra du.
    Orduan eta distantzia gutxiago mantendu grabitate indarra askoz handiagoa izango da.

  10. Mikel eta Markel

    Grabitazioa, materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da, fenomeno honek gorputzetan pisua sortzen du. Grabitate indarra berriz, grabitazioak masadun gorputzetan eragindako erakarpen indarra da. Hala ere, eguneroko erabileran “grabitatea” erabiltzen da bi kontzeptu hauetaz hitz egiteko.

    Newtonek grabitate unibertsala definitu zuen ekuazio batekin.

    Grabitazioak mantentzen ditu Lurra eta beste planetak orbitan Eguzkiaren inguruan, Ilargia Lurraren inguruan,itsasaldiak sortzen ditu, izar eta planeten barnealdea berotzen du eta beste hainbat fenomeno natural eragiten ditu.

  11. mattin kazabon

    Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarra materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da.

    Ilargia ez da Lurrera erortzen, Lurraren grabitate indarrak eta eguzkia eta beste planeten grabitate indarrak erakartzen duelako.

  12. josu apeze

    Zer dela eta ez zaigu Ilargia gainean erortzen?

    Grabitazioa materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpena da,eta kasu honetan ilargiak ez du lurrarekiko ekarpena; hortaz, ilargia ez da gure gainean eroriko.

    Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori?

    Unibertsoko gorputz guztiak erakarri egiten dira, eta euren arteko erakarpen-indarra da, masen biderkaduraren proportzionala eta euren arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala dela esaten du.

  13. Larraitz Etxebeste

    1. Erakarpen grabitatorioak azaltzen du: A)Zergatik erortzen diren gauzak lurrera. B)Zergatik unibertsoko gorputzek biratzen duten batzuek besteen inguruan.

    2. Ilargia ez da erortzen bi indarrek eragiten diotelako: inertziak (gorputzaren aurrerantz jarraitzeko joera) eta indar zentripetua (Lurraren erakarpen grabitatorioa). Bi indar horiek orekatuak daudelako Ilargia ez da erortzen ezta urrutiratzen ere. Ilargiak higidura duenez, indar zentripetuak Ilargiaren ibilbideak lerro zirkularra osatzea egiten du.

    GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEA izeneko teoria asmatu zuen Newtonek:

    m1 x m2
    F=G ————–
    d2(ber bi)

    Erakarpen-indarra, masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala.

    • Larraitz Etxebeste

      GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEA izeneko teoriaren formula(berriro aurrekoa gaizki idatzia geratu delako):

      m1 x m2
      ————- G=F
      d2(ber bi)

  14. Ane Lizarraga

    1. Erakarpen grabitatorioak azaltzen du: A)Zergatik erortzen diren gauzak lurrera.
    B)Zergatik unibertsoko gorputzek biratzen duten batzuek besteen inguruan.

    2. Ilargia ez da erortzen bi indarrek eragiten diotelako: inertziak (gorputzaren aurrerantz jarraitzeko joera) eta indar zentripetua (Lurraren erakarpen grabitatorioa). Bi indar horiek orekatuak daudelako Ilargia ez da erortzen ezta urrutiratzen ere. Ilargiak higidura duenez, Ilargiaren ibilbideak lerro zirkularra osatzen du.

    GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEA izeneko teoria asmatu zuen Newtonek:

    m1 x m2
    F=G ————–
    d2(ber bi)

    Erakarpen-indarra, masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala.

  15. Alaitz Cachafeiro

    Ilargiak eta Lurrak elkarrekiko indar bat egiten dute, intentsitate eta norabide berdinez, baina noranzko ezberdinez. Ilargiak daraman abiaduraren eta Lurrak Ilargiarekiko eragiten duen erakarpen-indarraren konbinazioak Ilargiak ibilbide lerromakurra eramatea eragiten du, eta beraz, ez da gure gainean erortzen.

  16. Ane De Juan

    1- Grabitatea Lurrak daukan indar berezi bat da, gauzak lurrera ekartzeko erabiltzen den indar berezia. Nextonek sagarraren teoriarekin jakin ahal izan zuen.
    2- Lurraren inguruan dabilelako eta Lurrak behera egiten duen indar bera da biraka dabilen ilargiak kanporantz egiten duena. Gainera, espazioan lurrean baino grabitate gehiago dagoenez ilargia eusten du.

  17. Josu Leonet eta Dani Gonzalez

    Orbita baten barruan dagoelako, hau da, orbita ezkerrera mugitzen bada ilargia ere ezkerrera mugituko da. Horregatik ez da inoiz beherantz eoriko.

  18. Sara Alberdi

    1) Grabitatea, astro batek, bereziki Lurrak, beste astro bat berengan erakartzeko egiten duen indarra da.
    Newton zuhaitz baten azpian eserita zegoen, eta sagar bat eroei zitzaion burura. Sagarra eskutan hartu eta zergatik erori zen pentsatzen hasi zen Horrela, hainbat esperimentu egin ondoren, grabitate-indarraren legea sortu zuen.

    2) Lurrak Ilargia erakartzen duela, baina ez sagarra erakartzen duen indar berarekin, gutxiagorekin baizik, Ilargia urrutiago baitago. Ilargia, ez da Lurraren gainera erortzen, grabitate-indarraz aparte, beste indar batek Lurraren inguruan bueltak ematea, eta ez honen gainera erortzera, behartzen diolako. Indar hori eguzki-indarra da. Lurrak Ilargiari indarra eragiten dio beregana urbiltzeko, baina Eguzkiak ere indar bat egiten dio. Orduan, Ilargiak Lurraren inguruan bueltak ematen ditu eta ez bere gainera erori.

  19. Ekaitz Benitez

    Ilargia zeruko gorputz asko bezala beti mugimendua dago orbita elitikoa batean, lurraren inguruan. Bere abiadura esker lortzen duen indarra Lurrak eragiten dion indarra baina handiagoa da, grabitate indarra.

    Beraz, Ilargiaren abiadura ez bada asko gutxitzen Ilargiak ez da eroriko.

    Adibidez:

    – Pilota bat soka batekin lotuta bueltaka jartzen dugunean. Abiadura ez bada gutxitzen, pilotak buelta jarraituko du eta ez da eroriko.

  20. Maddi Ibarguren

    1. Grabitatea materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da. Fisikan erlatibitatearen teoria orokorra erabiliz azaltzen da grabitate indarra, baina Isaac Newtonen grabitazio orokorraren legea asko gerturatzen da.

    2. Ilargiaren mugimenduak ilargia kanporantz bultzatzen du eta lurraren grabitateak lurrera lotuta mantentzen du, beraz ilargiak bueltaka jarraitzen duen bitartean ez da eroriko kanpora egiten duen indarraren eraginez.
    Indar zentrifugoak eragiten du hau.

  21. Ane Sein

    Ilargia ez da lurraren gainera erortzen bere mugimenduarengatik, grabitate indarrari kontra egiten dio, hau da, indargabetu egiten du eta horrek ilargia bere orbitan mantentzea eragiten du, eta horrela ere lurra eta beste planetak eguzkiaren inguruan mantendu egiten dira, hau da ez dira erortzen.

  22. Haitz Errazkin

    Isaac Newtoenek aurkitu zuen grabitatearen legeak esaten duplaneta edo satelite batek gorputz batean eragiten duen erakarpen indarra da.
    Baina naiz eta erakarri, ilargia ez da erortzen lurrera, Lurreko grabitateak ez daukalako behar bezain indar ilargia erakartzeko, baina bai joaten ez uzteko, eta orbitan ibiltzeko.

  23. Lander Isasa

    Ilargiak abiadura zehatz bat du, eta abiadura honek Lurraren zirkunferentziarekin batera mugiarazten du, hau da, Ilargia orbitan jartzen da. Ilargia beti erortzen ari dela esaten da, lehen esan bezala, Ilargiak Lurraren ibilbidea jarraitzeko moduko abiadura konstantea baitu eta abiadura hain da handia, Lurraren kurbadura jarraitzea lortzen duela.

  24. Guillem G.Z eta Oier L.J

    Newton grabitatea ikertzen arizela hontaz konturatu zen. Lurra eta ilargiaren artean dagoen distantzia lurraren tamaina berbera baino handiagoa dela. Ondorioz lurra eta ilargiaren arteko distantzia handiegia dela ilargia lurrera erortzeko baino beraien arteko grabitateak erakarri egiten direla.

  25. Xabi Ondaro

    Ilargiaren abiadura oso handia da eta lurraren ondoan biraka joaten da “orbitan”, eta eguzkiak eta lurrak atrakzio indarra egiten diote, baina eguzkiaren indarra handiagoa denz, ez da erortzen.Baina ortaz gain ere esan dezakegu ilargian eta lurrean grabitate ezberdina dagoela, eta hori beste kausa bat da.

  26. Xabi Ondaro

    Baina hala ere ilargia beti erortzen hari da modu jarrai batean

  27. Larraitz Etxarte eta Izaro Idarreta

    1) Gorputzek elkar erakartzen dute eta grabitate-unibertsala definitu zuen ekuazio bat asmatu zuen. Horrekin zera esan nahi zuen: bi gorputzen arteko masa gero eta handiagoa izan, bien arteko erakarpen-indarra, hau da, masen arteko biderkadura bikoiztu ez gero, erakarpen-indarra ere bikoiztu egingo da, Baina zenbat eta handiagoa izan bi gorputzen arteko karratua, orduan eta txikiagoa da erakarpen indarra.

    2) Ilargia ez da Lurrera erortzen abiadura handia duelako. Indar zentripetu bat dauka, nahiko txikia, horregatik Ilargiak 4 aste behar izaten ditu Lurrari bira bat ematen. Horrez gain, Lurrak Ilargiari egiten dion indarra txikia da, beraien arteko distantzia dela eta. Beraz, indar zentripetua eta Lurrak Ilargiarengan egiten duen indarra antzekoak dira eta orduan bakoitza bere orbitan egoten da, oreka mantenduz.

  28. Ainara Alkorta

    Ilargia lurrera erortzen uzten ez diona bere mugimendua da, ilargia momenturo erortzen ari da lurrerantz, baina, bere abiadura oso handia denez, Ilargiak lurraren orbita berean jarraitzen du, horregatik inoiz ez da eroriko elkar joko duten moduan.
    Lurrak ilargia erakartzen du, bai, baina, sagar bateri egiten dion indar txikiagoarekin, ilargia urrutiago dagoelako. Newtonek ilargiaren mugimendua lurrarekiko eta sagar baten erorketa konparatzeko erabakia hartu zuen, orduan, grabitate-indarren lege orokor bat sortu zuen, ilargiarekiko eragiten duten indar astronomikoak eta eguneroko bizitzako objekturi lurrak eragiten duen indarra konparatzerakoan.

  29. Ane Cruz

    Ilargia etengabe lurrerantz erortzen ari da, baina berak daraman abiadura oso handia denez, bere ibilbideari eta lurraren okerdurari jarraitzea lortzen du, beraz ez da Lur gainera erortzen.

    Ilargia etengabe orbita zirkularretik higitzen ari da. Ibilbide zirkularrean, abiaduraren norabidearen aldaketa denboraren baitan modu konstantean ematen denez, azelerazio normal edo zentripetua konstantea izango da. Newtonen bigarren printzipioaren arabera, azelerazioa duen edozein gorputz baten gainean F=m x a indar batek eragin beharko du azelerazio honen norabide eta noranzko berean. Kasu honetan indar zentripetua deitzen dugu lurraren zentrorantz zuzenduta egonik.

    Laburbilduz esan daitekeena da, lurrak duen grabitate indarra dela eta, indar zentripetua egingo dio ilargiari eta ilargia ez da lur gainera eroriko.

  30. Esti Fernandez

    Unibertsoko edozein bi gorputz edozein lekutan daudela, bakoitzaren gainean aplikatutako bi erakarpen-indar berdin existitzen dira. Erakarpen-indar hori, bi gorputzen masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala.

    Grabitazio unibertsalaren legeak agintzen duenaren arabera, bi masa aurrez aurre jarriek, bereizten dituen distantziaren koadroaren alderantzizkoaren arabera erakartzen dute elkar.

    Lurrak ilargia erakartzen du, noski baina grabitatea ez da bertaraino iristen.

  31. Eki Sagarzazu

    Laburtuz, esan dezaket, grabitate indarra Lurrean dauden objetuetan soilik aplikatzen dela eta indar honek eragiten digu hankak lurrean mantentzea. Baita ere, Ilargia gure aurka talka ez egitearen arrazoiak bi direla: bat; Lurraren eta Ilargiaren arteko elkar-indarra eta bi; Eguzkiak kontrako aldetik egiten dion erakarpen indarra. Bi arrazoi hauexengatik Ilargia Lurraren orbitan mantentzen da.

  32. Eider Tomé

    1-Grabitatea, grabitazioak masadun gorputzetan eragiten duen erakarpen indarra da.
    2-Espazioan, grabitate indar eskas edo ezaz aparte, beste indar berezi bat dago non indar horrek Ilargia eusten duen, hori horrela izango ez balitz, Ilargia espaziotik zehar ibiliko zen joan etorrian.

  33. Udane Claver

    1.- Newton sagarrondo baten azpian zegoela sagar bat erori zitzaion buru gainera. Honek sagarra erortzean, sagarrari indar bat eragin behar izan zitzaiola pentsatu zuen eta teoria honekin pentsatzen hasi zen. Esperimentu ugari egin eta gero, grabitate-indarraren legea sortu zuen.

    2.- Nire ustez, ilargia ez da erortzen hasteko unibertsoan ez dagoelako grabitate indarrik. Lurraren inguruan mantentzeko joera, lur planetak egiten dion indartik datorkio, hau da, lur planetaren grabitate indarra oso potentea denez, bere indarraren zati txiki bat ilargiarekin erabiltzen du imanaren moduan, planetaren inguruan biraka mantenduz.

  34. 1-. Isaak Newtonek teoria bat asmatu zuen grabitate indarraren inguruan;Keplerren legeak kontutan harturik, Newton-ek frogatu ahal izan zuen planeta bati Eguzkiaren inguruko orbitan eusten dion indar zentrala txikiagotu egiten dela planeta honen eta Eguzkiaren arteko distantzia handiagotzean eta bestalde planetaren masarekiko proportzionala dela.
    2-. Ilargia erortzen ari da denbora osoan. Satelite bat denez, Lurrak duen orbitan sartzen da. Ilargiak artzen duen abiadurarengatik eta honen orbitan mantentzeagatik, bien arteko elkarrekintza grabitatorioaren ondorioz ez da inoiz Lurraren kontra joko eta ezta inoiz eroriko.

  35. Maddi Agudo Lizaso

    1) Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?
    Grabitatea, grabitazioak masadun gorputzetan eragindako erakarpen indarra da.
    2)Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
    Bere orbitaren mugimenduagatik, lurrak erakarpen indar bat du, bina ez da grabitatea baino handiagoa, beraz ilargiak ezin du lurraren gainera erori.

  36. Izar Gaztelumendi

    1.- Grabitate indarra, lurrak ubjetuak erakartzeko egiten duen indarra da. Honek gorputzen mugimenduan eragiten du, eta ezinbestekoa dugu, bizidunok batezere, bizitzeko.
    2.- Ilargiak lurrarekiko duen distantzia eta mugimenduagatik. Lurretik geroz eta urrutiago egon, orduan eta gutxiago eragingo du grabitate indarrak gorputz batengan, eta gainera, gorputza mugimenduan badago, indar hori askoz txikiagoa litzake.Bi baldintza hauetako bat beteko ez balitz, ilargia, pixkanaka lurrerantz eroriko litzake.

  37. Iker Mujika

    Newtonek zioenez, teorikoki objektuaren erorketa-abiadura grabitazio-indarrarekiko zuzenki proportzionala zen eta indar hori aldi berean objektutik lurraren zentrurainoko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala.
    Ilargia pixkanaka erortzen ari da lurrera.Baina lurraren ibilbidea jarraitzen duen abiaduran. Harriaren ibilbidea beti erortzen hari da, baina ez da erortzen lurraren zirkunferentzia jarraitzen badu.Ilargiak abiadura handia duenez,lurraren kurbatura jarraitzen du eta honegatik ez du inoiz lurraren aurkan jotzen.

  38. Espazioan grabitate indarrik ez dagoenez, ilargiak ez du pixurik, hortaz ez zaigu gainean eroriko.

  39. Garazi Ezkerro

    Grabitate-indarra, Lurrak objetuak erakartzeko egiten duen indarra da.
    Ilargia ez da lurrera erortzen, espazioan ez dagoelako grabitaterik baina lurraren inguruan biratzen du, lurreko grabitatea oso potentea denez zati txiki bat ilargia mundu inguruan mantentzen du.

  40. Aritz Valderrama

    Berez, ilargia erortzen ari da, baino modu uniforme batean. Baino guri ez zaigu ala iruditzen, lurraen abiadura egiten duelako. Bere abiadura hain handia da, lurraren kurbadura lortzen duela, eta orduan inoiz ez du txokatzea lortzen. Grabitate indarrak, ilargia lurraren distantzia batera aldentzea egiten du.

    Eguzkiak ilargiarengan indar berezi bat du, baita lurrak ere, baino eguzkiarena handiagoa denez, ez da lurreruntz erortzen.

  41. Ioritz Labandibar

    Kaixo Ramon

    1.
    Istorio hori Newtonen lagun batek, Stukely-k, aipatu zuen 1752an hari buruz idatzi zuen biografian. Biografia horretan dioenez, behin batean Newtonekin lorategian, sagarrondo batzuen azpian, kikara bat te hartzen ari zelarik, hauxe esan omen zion hark: Hau bezalako egoera batean bururatu zitzaidan lehen aldiz grabitazioaren kontzeptua, eserita pentsatzen ari nintzela sagar bat erori zenean.

    Grabitatearen Legeak:

    1.1.- Legea: Lehenengo legeak esaten du, ez badu indar batek gorputz bat bultzatzen edo tiratzen gorputza geldirik geratuko dela.

    1.2.- Legea: Indar batek gorputz batean eragiten duenean hau, mugitu, azeleratu, frenatu, edo norabidea aldatu dezake. Indarra geroz eta handiagoa baldin bada gorputzaren mugimendu aldaketa are eta handiagoa izango da.

    1.3.- Legea: Objektu batengatik bultza edo tiratzen baduzu, objektu horrek indar berberarekin tira edo bultzatukoko zaitu kontrako norabidean.

    2.
    Bi gorputzen arteko erakarpen indarra beraien masarekin proportzionala da, beraien arteko indarra erroan distantziarekn egiten duten indarrarekin proportzionala da. Lurraren eta Ilargiaren kasuan, bakoitzak indar bat eragiten du bere moduloan eta norantzan bainan hau norantza kontrarioan jarriz (Newtonen 3. legeak dioen bezala). Ilargiak eramaten dituen kolumbazioa eta abiadura, Lurrak ilargiarengan eragiten duen indar berbera da (hau indar zentripetu bat konsideratzen da). Honek Ilargiak ibilbide zirkulineala egitea sortzen du (ia ia zirkularra) eta honek Ilargia gure gainera ez erortzea egiten du.

  42. Ane Arruti

    1) Grabitatea materiaz osatutako gorputzek euren artean duten erakarpen indarra da.

    2) Ilargia ez da erortzen gure gainera bi indarrek eragiten diotelako, inertziak eta indar zentripetuak. Bi indar hauek orekatuak daude, horrek esan nahi du, Ilargia ez dela erortzen ezta urrutiratzen ere.

  43. Oier Lopez

    Zer dela eta ilargia ez zaigu gaiñean erortzen?

    Ilargia etengabe lurrerantz erortzen ari da, baina berak daraman abiadura oso handia denez, bere ibilbideari eta lurraren okerdurari jarraitzea lortzen du, beraz ez da Lur gainera erortzen.

    Ilargia etengabe orbita zirkularretik higitzen ari da. Ibilbide zirkularrean, abiaduraren norabidearen aldaketa denboraren baitan modu konstantean ematen denez, azelerazio normal edo zentripetua konstantea izango da. Newtonen bigarren printzipioaren arabera, azelerazioa duen edozein gorputz baten gainean F=m x a indar batek eragin beharko du azelerazio honen norabide eta noranzko berean. Kasu honetan indar zentripetua deitzen dugu lurraren zentrorantz zuzenduta egonik.

    Laburbilduz esan daitekeena da, lurrak duen grabitate indarra dela eta, indar zentripetua egingo dio ilargiari eta ilargia ez da lur gainera eroriko.

  44. Jokin Dehesa

    1. Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?
    Newtonek hainbat ikerketa lana egin zituen hainbat zientzilarirekin. Eta beranduago liburu bat argitaratu zuen Newtonen hiru legeekin. Hiru lege hauek, 200 urtez baino gehiagoz erabiliak izan dira. Eta grabitate unibertxala definitu zuen ekuazio honekin:
    F = G * m1*m2/r’2
    Non F indarra den, G konstante bat, m1 eta m2 bi objektuen masak eta r euren artean dagoen distantzia.
    2. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
    Errealitatea da, Ilargia erortzen ari dela, modu kontinuo batez. Baina abiadura handiz egiten duenez, Lurraren kurbatura segitzen du. Honegatik, ez da erortzen. Printzipio hau, satelite artifizialetan erabiltzen da, Ilargiak bezalaxe funtzionatzen dutenak.

Leave a reply to Izar Gaztelumendi Utzi erantzuna