Hidrogenoa, urrezko energia etorkizunean

Fisikariek aurrenekoz fusio nuklear baten bidez energia eraginkorki sortzea lortu dute; zentral nuklearrek ez bezala, erregai erradioaktiboak isurtzen ditu, eta agorrezina da.

Energia gastatu baino gehiago ekoiztea da arrakastaren gakoa. Hainbat ikertzaileren mendeetako lana da; lehendik zegoen Lurrean eguzki energia sortzeko formulari fusio nuklearra gaineratu diote.

Fisika arloan, fusio nuklearraren asmakuntza itzela izan da. Bi atomok elkarren artean talka egitean sortzen duten energia da, eta fisio nuklearrak ez bezala —atomo baten nukleoa zati txikiagotan zatitzen duen erreakzio nuklearra—, honek ez ditu hondakin erradioaktiboak sortzen. Gainera, erregai ia agorrezin baten bidez produzitzen da: hidrogenoa, itsasoan ia nahi adina dagoen erregaia. Hainbat adituk diote etorkizuneko erregaia dela; eguzkiak bere nukleoan duen energiaren ia parekoa dela uste dute, agorrezina, garbia eta berak bakarrik energia produzitzeko gai dena.

Energia egokia bilatzeko erronkan lehen aurrerapauso garrantzitsua Kaliforniako (AEB) Nacional Lawrence Livermore laborategiko zientzialariek eman zuten: fusio nuklearra aktibatzeko behar den erregaia baino energia gehiago produzitzea. Ordea, fisikariek lortu ez zutena honako hau izan zen: hidrogenoa egoera egonkor batean eduki ahal izateko, magnetikozko edo laser izpien bidezko ontzi bat eraikitzea. Izan ere, energia mota hura lortzeko plasma egoeran egon behar baitu —laugarren egoeran—, alegia ez likido, ez solido ezta gas egoeran ere.

Erronka hauxe zen: ehun milioi Celsius gradu baino gehiagoko fusioa mantentzeko gai den edukiontzi bat sortzea, horrela, fusioa gauzatzeko beharrezkoa den energia kopurua baino gehiago lortu ahal izateko.

Eguzkia baino beroagoa

Esperimentuaren bidez, hidrogenozko atomoak berotzea eta estutzea eta laser izpiekin haiek bonbardatzea lortu zuten. Horrela, molekula berriak sortu zituzten, non hidrogenozko plasma “berotzen” zuten. Ondorioz, fusioa lortu zuten, eguzkiaren erdigunean baino zazpi aldiz tenperatura handiagoa zuena.

Omar Hurricane ikerketaren egileetako batek azaldu du aurreko probetan lortutako emaitzak baino “hamar aldiz hobeak” izan direla, baina, hala ere, oraindik ez dutela aurkitu “fusioa pizteko puntu zehatza”; hartarako, “energia ehun aldiz gehiago” beharko da. Honela dio Hurricanek: “Zirraragarriena da goraka ikusten ari garela modu konstantean”.

Iturria: Berria.info

Advertisements

Posted on 2014/02/15, in Agenda 21, Berriak, DBH-2 and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: