Kandela (konbustioa): “argudiaketa zientifikoa” lantzen…

Zientziaren ikaskuntzan eta irakaskuntza GALDERA ONAK egitearen garrantziaz maiz mintzatu gara.

ZEREGIN honetan zera egin beharko duzue:

Lehenik bideo labur hau ikusi (3 minutu ditu)

Nik planteatutako bi galdera hauek ARGUDIATUZ erantzun:

  1.   Bideoaren amaieran, piztuta dagoen kandela itzali egin da. Zergatik?  Hau da, kandela zergatik itzali da?
  2.   Urdinez tintatu dugun ura, zer dela eta Petri plakaren hondotik, Erlenmeyer ontziaren hoditik IGO da?

Zeregina burutzeko “UTZI ERANTZUN BAT” sakatu, galderak erantzun eta zure datuak idatzi ondoren, BIDALI sakatu.

Esker mila (epea: Urtarrilak 28)

Advertisements

Posted on 2014/01/22, in Berriak, DBH-3. Bookmark the permalink. 54 iruzkin.

  1. Oier Mugarza

    1. Piztuta dagoen kandela itzali egin da ontziarekin itzaltzerakoan, oxigenorik gabe geratu delako, konsumitu egin da.
    2. Urdinez tintatutako ura Petri plakatik Erlenmeyer ontziaren hoditik igo da, oxigenorik ez dagoelako, eta horren ondorioz, presioa jetsi egiten da eta kandela itzaltzen denez tenperatura aldaketa gertatzen da, eta horregatik ere izan daiteke.

  2. Oihan Astigarraga

    Probeta ura dagoen ontzian sartzen dugunean, kandelak oxigenoa behar duenez konbustioa jarraitzeko, ontzian dagoen ura gorantz bultzatzen du, horrela ura igoaz eta kandela itzaliaz. Probetaren barnean dagoen oxigenoa xahutzen duenean kandelak, behan dagoen ura gorantz bultzatzen du, oxigenoaren lekua artuz.

  3. Iker Azpiroz Sesen

    1- Kandela, oxigenorik gabe geratu delako itzali da.

    2- Suak erlenmeyer ontziko oxigenoa erre duelako, oxigenoak okupatzen zuen lekua urez betetzen saiatzen da.

  4. Intza Errandonea

    1. Kandela, oxigeno ezagatik itzali da, ontziaren barnean zegoen guztia kontsumitu baita (konbustioaren ondorioz).
    2.Oxigenoa kontsumitu egiten delako eta oxigenoak uzten duen huts hori beste zerbaitek bete behar duelako (kasu honetan urak betetzen du oxigenoak sortzen duen presioaren presioaren ondorioz).

  5. Imanol Ugalde

    1.- Konbustio bat gerta dadin erregaia eta oxigenoa beharrezkoak dira. Erlenmeyer matrazearekin tapatzerakoan kandela ez da itzaltzen bertako oxigenoa amaitu arte, hau da, matrazean zegoen oxigenoa bukatzean kandela itzali egiten da. Kanpotik ezin du hartu oxigenorik eremu itxi batean dagoelako.

    2.- Oxigenoa xahutu denean, espazio libre bat geratu da Erlenmeyer matrazean, lehen oxigenoak betetzen zuena. Horregatik, oxigenoak libre utzitako espazioa urak bete du. Materia batek uzten duen hutsunea beste substantzia edo materia batek ordezkatzen du.

  6. 1. Konbustio batez ari garenez, oxigenoa beharrezkoa da. Horrela, kandela Erlenmeyer ontziarekin estali dugunean, oxigenoa konsumitzen joan da eta sua itzaltzen. Edozein erreaktibo bukatzean, konbustioa eten egiten da.

    2.Erlenmeyer ontzia kandelaren gainean jarri aurretik, bere barnean dagoen presioa eta petri plakan dagoen presioa, berdinak dira; presio atmosferikoa.
    Konbustio erreakzio batez ari garenez, Erlenmeyer ontzia kandelaren gainean jartzerakoan, ontzi barruko oxigenoa (O2) erreaktiboa da eta erreakzioaren produktu CO2 eta H2O.
    Lortutako CO2 eta H2O-ak oxigenoak (O2) eragiten zuen presioa baino presio baxuagoa eragiten dute Erlenmeyer ontziaren barruan. Horrela, petri plakan dagoen urak, presio baxueneko aldera egiten du, Erlenmeyer ontzian sartuz presioak berdintze aldera.

  7. Garazi Etxeberria

    1.-Erlenmeyer ontziarekin tapatzean kandela barruko oxigenoa gastatzen joaten da, oxigeno guztia gastatzen duenean itzali egiten da, suak oxigenoa behar duelako.
    2.- Erlenmeyer ontziaren barrenean dagoen bolumena txikitzen doa kandela oxigenoa gastatzen doalako. Bolumena berdintzeko ura gorantz joaten da, bolumena berdintzean ura igotzeaz geratzen da.

  8. 1.Kandela oxigeno faltarengatik itzali da, bertan konbustioa gertatu delako.
    2.Petri plakan zegoen tintatutako ura Erlenmeyer otziaren oditik igo da, zeren kandelak Erlenmeyer ontzian zegoen oxigeno guztia erabat kontsumitu eta Petri plakan zegoen urak bertako oxigenoaren tokia artu du.

  9. 1- Kandela, konbustioaren eraginez itzali da. Erregaia, oxigenoarekin konbinatzen da. Kasu honetan, kandela oxigenoarekin konbinatu da eta horren ondorioz, kandelan zegoen sua itzali egin da. Konbustio bat gertatzeko, beti erregai bat egon behar du eta baita ere, beti oxigenoa egon behar du. Baita ere, kandela, ura bere mailara igo baino leheneago itzali da. Nire ustez momentu horretan oxigenoak erregaiarekin bat egin du eta konbustioa sortu da.

    2- Konbustioa gertatu delako igo da tinta urdina Erlemeyer ontzitik gora. Kandelak erregai bat zeukan, beraz, oxigenoa zegoenez biek bat egin dute eta horregatik igo da tinta urdina Erlemeyer ontzitik gora. Gainera, nire ustez, presioa pixkat ere egon da eta horren ondorioz ere ura pixkat igoko zela pentsatzen dut.

  10. Oier Etxebeste Fraile

    1. Konbustioa gertatu da; kandela ontziaren barruan zegoen eta suak bertako oxigeno guztia kontsumitzean, kandela itzali egin da, erregairik (oxigenoa) ez zuelako.
    2. Ontzi barruan oxigeno kantitate bat zegoen, eta suak oxigeno guztia kontsumitzean, hutsik geratu den espazioa (oxigenoaren bolumena) ur tintatuak hartu du.

  11. 1. Erlenmeyer ontzian dagoen oxigenoa bukatu egin delako, zeren eta suak oxigenoa behar du erretzen jarraitzeko.

    2. Erlenmeyer ontzian zegoen oxigenoa kandelak kontsumitu duenean, Petri plakan zegoen ura oxigenoaren lekua hartu du.

  12. Udane altuna

    Kandela oxigenorik gabe gelditzen delako itzaltzen da, beraz, oxigenoak utzitako espazio betetzeko ura igo egiten da.

  13. Irati Zabala

    1. Kandela tapatzerakoan, Erlenmeyer ontziaren barruan gelditu den oxigenoa kontsumitu du kandelak, eta, oxigenoa konbustiorako oinarrizko substantzia bat denez, itzali egin da. Hau da, oxigenoa bukatu zaiolako itzali da kandela.

    2. Kandela tapatzerakoan, bertako airea beroa dago, eta beraz, dilatatua. Baina kandela itzaltzean, airea hoztu egiten da eta bolumen gutxiago du; hori dela eta, ura Erlenmeyer ontzitik igotzen da, espazio huts hori betetzeko.

  14. Udane Galardi

    1.- Kandela itzali egin da ez dagoelako oxigenorik, eta oxigenorik gabe ez dagoelako konbustiorik.
    2.- Bestalde, ura Erlenmeyer ontziaren hoditik igo da, oxigenoak utzitako bolumena urak hartu duelako.

  15. Maialen Lekuona

    1.- Kandelak oxigenoa behar duelako eta Erlenmeyer ontziaren hodian oxigenoaren lekua hartu du eta oxigeno gabe geratu denez, kandela itzali egin da.
    2.- Oxigenoaren lekua hartu duela esango nuke nik.

  16. Maialen Oiartzabal

    1.-Oxigenoa gastatu zaiolako itzali da kandela. Estalkia jartzerakoan, horren barruan gelditzen zitzaion oxigenoa bakarrik zuen kandelak, hau da, geroz eta estalki handiagoa, oxigeno gehiago, beraz gehiago iraungo du piztuta, aldiz, txikia baldin bada, lehenago itzaliko da.
    2.-Kandelak oxigenoa gastatzen duen neurrian, ura goraka igotzen da, harek uzten duen lekua betetzeko, hutsik dagoen espazioa betetzen saiatzen da, eta presioan gelditzen da.

  17. Unai Flaño

    1. Oxigenoa bukatu zaieta oxigenorik gabe ez dago surik.

    2. Ur-tintadunak oxigenoaren bolumena hartu du.

  18. Iban Agirre

    1. Kandelaren barruko oxigena xautu delako.
    2. Kandelaren barnean zegoen oxigenoa xautzean barruan hutsa zegoelako eta uru sukzionatu du igoaraziz.

  19. 1.- Sua oxigeno faltagatik itzali da. Erlenmeyer ontziak oxigenoari sarrera itxi diolako, hain zuzen ere.
    2.- Kandela Enrlenmeyer ontziaz estaltzerakoan, oxigenorik gabe gelditu da, beraz, kanpoko oxigenoa hartzen saiatu da eta horregatik ura gora igo da.

  20. nire ustez kandelak oxigenoa gastatzen doain hainean urari presioa eragiten dio hau grantz igoaz

  21. Uxue Oiarbide

    1.- Kandela oxigenorik gabe geratu delako itzali da. Errekuntza gertatzeko oxigenoa eta erregaia behar ditugu eta horietako bat bukatzean (oxigenoa) kandela itzali egiten da.
    2.- Kandela oxigenorik gabe geratzean, kanpotik saiatu da hartzen, eta ontzian zegoen ura hartu du. Kasu batzuetan, ontziko ura bukatu da eta horregatik sortu dira burbuilak.Beste modu batera esanda, kandelak bukatu duen oxigenoaren zatia bete du uraz.

  22. kandela, oxigeno faltagatik itzali da, konbustioa egiteko oxigenoa behar baita. Ura zergatik igo den azaltzea ez da hain erreza. Kontua da, kanpoko presioa baino presio gutxiago dagoela barnean, beraz ura barrurantz bultzatzen du. Baina orduan dena beteko zen eta ez da horrela. Zergatik? Ur lurruna erlemeyer ontzian kondentsatu bait da.

  23. 1. Kandela oxigeno faltarengatik itzaltzen da.
    2. Bertako oxigenoa agortu eta ura goraka joaten da.

  24. Maddi Etxebeste

    1.-Oxigenoa agortu egin zaiolako.
    2.- Oxigenoa bukatzean, espazioa hutsa dago eta beraz urak oxigenoaren lekua hartzen du.

  25. Alazne Cruz Lopetegi

    Sua piztua dagoelarik, pizturik mantentzeko oxigenoa behar du eta Erlenmeyer ontziarekin tapatzen badugu, oxigenoa bukatu egingo da. Horregatik kandela tapatu eta segundu gutxira kandela itzali egin da. Eta oxigenoa ez dagoenez, bere tokia urak hartu du Erlenmeyer ontziko hoditik gora joanez.

  26. Ainhoa Suarez

    Kandelak pizturik irauteko, oxigenoaren beharra du. Guk erlenmeyer ontziarekin kandela estali dugunean, oxigenoa kendu diogu, beraz, oxigenorik ez duenez itzali egin da. Beste alde batetik, oxigeno horren tokia, beste materia batek okupatu behar duenez, bolumen hori bete behar denez, ura erlenmeyer ontziko hoditik igo egin da, eta oxigenoaren tokia hartu du.

  27. peru ruiz de azua

    Ontzian zegoen oxigenoa bukatu denean kandela itzali egin da, erreaktiboa bat bukatu delako eta konbustioak bi erreaktiboen beharra duelako.
    Erlenmeyer ontzian zegoen oxidenoa bukatu denean oxigenoak okupatzen zuen bolumena gertu geratu da, eta orduan urak hartu du. Honen ondorioz ura erlenmeyer ontzitik gora joan da.

  28. Amaia Cortes

    Kandelan dagoen suak oxigenoa behar du piztuta irauteko, eta tapatu ondoren, oxigeno falta suertatu zaio, eta itzaltzen hasi da. Beraz, kanpotik saiatu da hartzen beharrezkoa duen hori, baina eskuragarri zuena ura izanik, kandela, itzali egin da. Horregatik da ere, urak Erlenmeyer ontzitik goraka egin duela. Kandela, oxigenoa faltatzean uraren bitartez saiatu da piztuta irauten, eta urak goraka egin du oxigenoaren falta betetzeko, baina alferrik.

  29. Jokin Irastorza

    1.- Erlemheyer matrazearen barneko oxigenoa amaitu egin da, konbustioan oxigenoa erretzen delako. Hau da, konbustioa gertatzeko bi erreaktiboen, erregaiaren eta oxigenoaren, beharra dagoelak, eta bata amaitu delako.

    2.- Oxigenoak erretzerakoan libre utzitako espazio edo bolumen, urak hartu duelako.

  30. ibai telletxea

    1. Kandela oxigenorik gabe gerati delako itzali da.
    2. Ur tintatia igo egin da zergatik oxigenoa bukatu zaio kandelari eta orduan urak oxigenoa duenez, uraren oxigenoa artzen saiatu da.

  31. 1.- Kandela oxigeno gabe geratu da erretzen ari zelako.
    2.-Oxigenoa erretzean erlenmeier ontzian hutsune bat geratu da zerbaitek bete behar zuena, beraz urak bete beharra izan du.

  32. 1.- Kandela oxigenorik ez zuelako itzali da.
    2.- Oxigenoa bukatzean, urak oxigenoak betetzen zuen bolumena okupatzen duelako igotzen da Erlenmeyer ontzian gora.

  33. 1. Kandela itzali da, konbustioa behar zuelako haur da oxigenoa agortu zaionean itzali egin da ezdaukalako erregairik.

    2. Ura hontziaren barrura sartu da oxigenoaren beharra zuelako ( kandelak dena agortu duelako), ere hontziaren barruan hutsune bat geratu delako eta urak betetzeko aleginez igotzen da.

  34. Udane Etxebeste

    1- Erlenmeyer ontzian oxigenoa dago, gure inguru guztian dagoen bezala. Horregatik kandela estaltzen dugunean Erlenmeyer ontziko oxigenoa agortu egiten da, gure inguruan gauza asko ikatzez eginak daude eta kandela pizten dugunean ikatz hori oxigenoarekin nahazten da karbono dioxidoa sortuaz. Kandela piztuta edukitzeko behar beharrezkoak dira beroa, oxigenoa eta erregaiak.
    2- Lehen esan dudan bezala, kandelako oxigenoa ikatzarekin nahastean, sortzen den karbono dioxidoak, ontzian dagoen presioa jaisten du, horrela, kanpoko presioa handiagoa denez Petri Plakean dagoen ura bultzatzen du ontzian uraren bolumena handiagotuz.

  35. Garazi Lizaso

    Sua oxigenorik ez zegoelako itzali da. Horrek oxigeno guztia erabili eta bukatu ondoren, oxigeno gehiago bilatzen du Erlenmeyer ontziaren kanpo, eta ura sartzen uzten du, baina erregaiak sortutako gasaren ondorioz ezin da masa gehiago sartu, beraz ur kantitate gehiena hartzerakoan, gelditu egiten da.

  36. Goiuri Arzallus

    Kandela itzali egin da edozein erreaktibo bukatzean, erreakzioa eten egiten delako; hau da, erreaktiboa, kasu honetan oxigeno, bukatzean kandela itzali egin da.
    Ura Erlenmeyer ontziaren hoditik igo da, oxigenoa bukatzean, urak oxigenoak betetzen zuen espazio guztia bete duelako.

  37. June Ibarguen

    -Bideoaren amaieran, piztuta dagoen kandela itzali egin da. Zergatik? Hau da, kandela zergatik itzali da?
    Ontzia oxigeno gabe geratu delako itzali da kandela, izan ere, konbustioa gertatzeko oxigenoa beharrezkoa da, oxigeno gabe ez dago konbustiorik, horregatik oxigenoa amaitu denean konbustioa eten egin da, kandela itzali da.

    Urdinez tintatu dugun ura, zer dela eta Petri plakaren hondotik, Erlenmeyer ontziaren hoditik IGO da?
    Oxigenoak libre utzitako espazioa urak hartu duelako. Horrek ura hodik gora igoarazi du oxigenoak hartzen zuen bolumena urez bete arte.

  38. 1.- Nere ustez suak oxigenoa behar du parafinaren (argizaria) konbustiorako, behin basoarekin oxigenoa agortzen zaionean sugarra itzali egin da.
    2.- Behar bada ura Erlenmeyer ontzitik igotzearen arrazoia hau da: Kanpoko presioa barrukoa baino handiagoa da eta bi presioak berdintzeko igo da ura hoditik.

  39. Irene Ozcoidi

    1.-Kandela itzali egin da zeren konbustioa gertatzeko oxigenoa behar da eta estaltzerakoan oxigeno hori kendu egin diogu, beraz, ezin du konbustioak aurrera jarraitu.
    2.-Zeren konbustioak oxigenoa behar du eta estaltzerakoan kanpokoa hartzen saiatu da baina ura sartu da barruan oxigenoaren ordez.

  40. Xabier Letamendi

    Bideoan gertatzen den efektoa ondo ulertzeko, lenengo konbustio batean zer gertatzen de jakin behar dugu. Edozein konbustio baten ondoren, CO2 eta H2O sortzen da eta gertakaera hau posiblea izateko, oxigenoa erabiltzen du. Hortaz, hontzian zegoen oxigenoa agortu egin da konbustioaren ondorioz, eta len aipatu dudan bezala, H2O (likidoa,ura) eta CO2(gasa) sortzen da. Sortutako ura hontzian geratzen da, CO2 a oxigenoa baino dentsitate gehiago duenez, bolumen gutxiagoa du eta espazio gutxiago betetzen du. Hontziaren barrenean huts efektoa gertatzen da, hau da, hontziaren barruko presioa kampoko presio atmosferikoa baino baxugoa da, eta hauek kompensatzeko, edozei zirrikitotatik xurgatu egiten du. Horregatikan ura hontziaren barrenean sartu da.

  41. lander jimeno

    1.-Urak oxigenoa kampora bidaltzen du kandelari oxigenoa kenduaz, ondorioz itzali egin da.
    2.-ezdakit–

  42. Olatz Iragorri

    1. Kandela estali dugunez, oxigenoa behar zuen eta urak baduenez, bertatik hartzen du. Asko behar duenez igotzen hasi da ur hori eta kalndelaraino, hau da, sua dagoen lekuraino iritsi da, horregatik urarekin bustitzean itzali egin da.

    2. Kandela estali dugu, eta oxigenoa behar zuenez piztuta mantentzeko uretik hartzen du. Baina dentsitateagatin oxigenoa joan eta kandela itzali egiten da.

  43. Imanol Lopez

    Kandelak bere errekuntza edo konbustioa egiteko oxigenoa behar duelako eta oxigeno mugatu bat dagoelako itzaltzen da kandela, horrela oxigenoak uzten duen tarte edo zatia urak artzen du; Nire ustez, kandelak duen karbonoa eta hidrogenoa, biak oxigenoarekin elkartzen direnean CO2 eta H2O sortuz airearen dentsitate maila jaisten dute, urari lekua utziz.

  44. 1.- Hontzia oxigenorik gabe geratu delako.
    2.- Kandela itzaltzean oxigenorik gabe geratu da eta uraren gatik ordezkatu du.

  45. Jagoba Zapirain

    1.- Oxigenoa bukatu zaiolako itzali da, eta nola erregaiek oxigenoa behar duten piztuta mantentzeko itzali egin da.
    2.-Presioarengatik. Sua oxigenoaren bila dabil eta hau gora doa, baina sua itzaltzen denean ez da gehiago igotzen inorrek ez duelako tiratzen.ñ

  46. Bideoaren amaieran agertzen den kandela oxigeno faltagatik itzali da.
    Kandelaren suak dagoen oxigenoa kontsumitu du, eta urak oxigenoaren lekua hartu du

  47. Mikel Iparraguirre

    Oxigenorik gabe geratu delako eta konbustioa gertatzeko oxigenoa beharrezkoa da.
    Presioa dela eta huts hori betetzeko ura xurgatzen du, sukzioaren bidez

  48. Jon Asensio

    ERANTZUNAK:
    1.- Kandela oxigeno faltarengatik itzali da. Erlenmeyer ontziko oxigenoa amaitu denean kandelako sua (erregaia) ere amaitu egin da, hau da konbustioa gertatzeko erregai bat eta oxigenoa behar ditugula esan genezake.
    2.- Lehen aipatu dudan bezala, Erlenmeyer ontzian oxigenoa amaitu denean, kandelako sua ere itzali egin da. Baina horrez gain, urez zegoen Petri plakatik ura igo egin da. Oxigenoak libre utzitako espazioa,oxigenoak zuen bolumena, urak hartu du.

  49. Aitzuri Noble Azpiroz

    1- Ontzian zegoen oxigenoa kontsumitu du kandelako suak, orduan, oxigenorik geratzen ez zenez , itzali egin da.
    2-Oxigenoa amaitzean, kanpotik oxigeno gehiago hartzen ahalegindu da,baina bidean ura aurkitu duenez ura erakarri du, beraz ura gora igo da eta sua itzali egin da.

  50. Irati Eskudero

    1: Kandela itzali egin da oxigenoa kendu diogulako Erlenmeyer ontziarekin, ez zuen oxigenorik eta oxigeno gabe ezin da konbustioa sortu, horregatik itzali da kandela.
    2: Ura Erlenmeyer ontzitik gora igo da, oxigenoak utzitako lekua/espazioa urak hartu duelako. Kandelak oxigenoa behar duenez piztuta mantentzeko.

  51. 1-oxigeonoa kendu dio eta sua oxigeno gabe ezin du pizturik egon oxigenoa konsumitzen duelako.
    2-suak oxigenoa konsumitu du eta ur tintatuak oxigenoak utzitako espazioa okupatu du.

  52. Eneko Otermin

    1- Kandela itzali da oxigenoa bukatu zailoa.
    2-ura sartu da ontzian oxigenoa bukatuz.

  53. 1.- kandela itzali egin da oxigenoa falta duelako eta ez duelako airerik ematen uzten.
    2.-presioa jetsi egin denez espazio oso okupatuko du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: