III. lehiaketak badu sariduna

Joan den ostiralean, dbh 4-ko ikasle baten laguntzarekin, TeknoZientzia blogeko lehiaketaren asmatzaileen arten zozketa egin eta dbh 3-ko IRATI ZABALA izan da sariduna. Zorionak Irati! Astebetez hamaiketakoa doan hartzeko aukera irabazi duzu!

III. lehiketako pertsonaia Antoine d´Abbadie zuberoar noblezia familiakoa izan dugu.
Gure protagonista Dublinen, Irlandan, jaio zen 1810ean eta Parisen hil 1897an. Aita Ürrüstoikon jaio zen eta ama, berriz, irlandarra zen.

Pariseko Sorbona unibertsitatean, fisika eta geografiako ikasketak amaitu ondoren, munduan zehar geografi eta astronomi ikerketak egin zituen: Brasilen (1835); Etiopian, Niloren sorrera ikertzen (1836 – 1848); eta Norvegian (1851), eguzki-eklipse osoa ikusi eta aztertzen.

1853an Euskal Herrira itzuli eta, Hendaian, Abbadia gaztelua eraikiarazi zuen; bertan behategi astronomiko bat eratu zuen. Hantxe bizi izan zen, egindako bidaietako materialak aztertu eta argitara ematen. Hamalau hizkuntzaz aritzen zen eta zientzia lanengatik, titulu eta izendapen asko jaso zituen; besteak beste, Parisko Zientzi Akademiako kide (1867) eta erakunde bereko lehendakari (1892) izan zen.

Euskaltzalea zen eta “Euskal Lore-Jokoak” izeneko festak sortu zituen. Euskal abesti, kirol, dantza eta literatura babestu eta sustatu zituen; zenbait liburu ere argitaratu zuen, adibidez, Euskal gramatika bat, “Etudes grammaticales sur la langue euskarienne”; “Lettres sur l’orthographe basque”, “Travaux récents sur la langue basque” … Hala ere, gure protagonista idazle izateaz gain, euskal kultur mugimenduaren sustatzaile izan zen; berak sortu zuen “zazpiak bat” mezua.

Advertisements

Posted on 2013/12/16, in Berriak, Lehiaketa. Bookmark the permalink. Iruzkin 1.

  1. Ander Barkin

    1 Galdera erantzuna: Ilargia, lurraen inguruan mugitzen da eta eguzkiak, lurrak eta ilargiak marra zuzen bat osatzen dutenean, beraien grabitateak konbinatu egiten dira ohikoa baino marea handiagoak eta txikiagoak sortzeko. Hau, ilargiaren eguzkiaren eta ilargiaren grabitateak tira egiten dutelako gertatzen da.

    2 Galdera erantzuna: Iraileko eta Martxoko marea biziak bereziak dira bi hilabete hauetan eguzkia justu lurraren ekuatorean kokatzen delako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: