Non dago #WhatsappEuskaraz?

Dagoeneko jakingo duzuen bezala, android eta beste hainbat plataforma euskarara itzultzeko #WhatsappEuskaraz kanpaina abiatu da Baita gogotsu hasi ere! Izan ere Android plataformarako guztiz itzulia izatea lortu da. Baina non geratu da orduan aplikazioaren itzulpena?

 Nork ez du Whatsapp-eko edota Android SEaren konfigurazioa goitik behera begiratu aplikazioa euskaraz jarri ahal izateko? Bada, ez gehiago saiatu. Ezin baita horrela behintzat euskaraz jarri.

Azalpena

Androiderako garaturiko aplikazioak hizkuntza bat baino gehiagotan egon ahal izateko bi aukera daude:

1) Aplikazioa berak aukera emanez. Hizkuntza aldaketa gauzatu ahal izateko mekanismo eta aukera guztiak aplikazioak berak ditu.

2) Erabiltzen ari garen hizkuntzaren informazioa sistema eragiletik hartuz (Android konfiguraziotik). Hau da, segun eta zein hizkuntzatan duzun Android, horrela izango dituzu aplikazio hauek baldin eta hizkuntza horretara itzuliak badaude. Gainontzean, defektuz, ingelesez aurkituko dituzu. (Gure kasuan itzulpena egina dago, baina zenbait Androidek ez du Euskara hautatzeko aukerarik ematen).

A ze marka!!!

BETA konponbidea

Hurrengo pausuak jarraituz, erdibideko konponbide bat aurkituko dugu. Baina, ez da azken emaitza izango!! Goian azaldu dudan bezala, zuen Android sisteman euskara whatsapp-ean besterik existitzen ez denez, gainerako guztia defektuz ingelesez agertuko zaizuelako. Proba egin nahi duenak, jarraitu irakurtzen:

1) Custom Locale aplikazioa deskargatu.

2) Aplikazioa ireki eta Custom atalera joan. Bertan, “Add custom locale” deritzon botoia zapaldu.

3) Agertzen den formularioan, “eu” idatzi hizkuntzaren eremuan. Eta “Add” zapaldu.

4) Sortu berri duzun konfigurazioa zapaldu eta ondoren, pantailaren eskuin aldean agertzen den ✓ botoitxoa zapaldu.

5) Goian, informazioa agertzen den zatian Current Language Basque duzula ikusten baduzu, LORTU DUZU!! Erraza ezta?

6) Whatsapp Euskaraz gozatu eta ERABILI!!

Konfigurazio lehenetsia

Atzera berriz lehengo konfigurazioa ezartzeko:

1) Aplikazioa ireki eta Default atalean es_ES aukera zapaldu.

2) Pantailaren eskuin aldean agertzen den ✓ botoitxoa zapaldu.

HURRENGO URRATSA: #AndroidEuskaraz

Iturria: Sustatu

Advertisements

Posted on 2013/06/15, in Berriak, Teknologia and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: