DNA molekula, herentziaren oinarri kimikoa


523px-Chromosome-es.svg

DNA molekularen inguruko  BIDEOA ikusi (9 minututako iraupena du) ondoren, zeregin bat egin beharko duzu.

Bideoa ikusi ondoren,  zein GALDERA bururatu zaizu? Ez dizkizut nik zuri galderarik egingo. Aldiz, eskatzen dizudan bakarra, zera da:  


 idatz itzazu. Bururatu zaizkizun galdera horiek baldintza bat bete behar dute:

Zein?  Galdera horiek zientifikoki erantzuteko modukoa izan behar dute.  Ez du edozein galderak balio.

Egingo dituzuen galderekin  BILDUMA interesgarria osatuko dugu.

Epea: Apirilak 22

 

Advertisements

Posted on 2013/04/05, in Berriak, DBH-4 and tagged , , , . Bookmark the permalink. 39 iruzkin.

  1. gorka ezkurdia

    ADN-a manipulatu al daiteke? Mutazio guztiak txarrak al dira? Haurdun dagoen emakume batek eskua hautxiko baluke, humeari zerbait gertatzeo arriskua egongo litzateke?

  2. Aitor Alberdi

    1-Gertatu daiteke 46 kromosoma izan beharrean ADN-ak, 46 baino kromosoma gehiago edo gutxiago izatea? Horrela bada, zer ondorio izango ditu?

    2-Espezie bat eboluzionatzeko, ADN-a mutatu behar da?

  3. Joxe Etxeberria Oiartzun

    Nola altera daiteke DNA? Aldaketak handiak badira zer nolako kontsekuentziak eduki ditzake, mutazioak bakarrik?

    Itxura kiribildua arrazoien batengatik al dauka?

  4. Jon Otegi

    Zenbat denbora behar dute zelula berriek sortzeko?
    Espezie bereko biren artean eboluzio bat gerta al daiteke?

  5. Maddi Ibarguren Gaztelumendi

    Zelula baten ADN-an alterazio bat getartzean, konponduko ez bazen zer gertatuko litzateke? Eta guk alterazio horiek nahita sor ahal ditzakegu?

  6. Olaia Aduriz Esnaola

    1- Espermatozoideen eta obuluen ADN- ak ezberdinak dira, hau da, ez dira bikoteak, beraz ondorengo bat sortzeko nola egiten dute?

    2- Gorputzeko zati bateko zelulen ADNa aldatuz gero, gorputz osoko ADN- tan zer eragin du? Eta gorputz osoan eragin al dezake ADN aldaketa horrek?

    3- Zer diferentzi dago base nitrogenatu bakoitzean besteekiko? Eta bikote bakoitzean?Zergatik elkartzen dira A eta T eta C eta G, eta ez beste modu batera?

  7. Aritz Olarte

    Gerta al daiteke bi, bi nukeotido faltatzea eta ez konpondua izatea? Zer atera liteke?

  8. Castaño Coedo Haizea

    Mutazioak sor ditzakegu hortaz?
    Gizakien artean ez dira mutazio asko egoten, baina jakin al dezakegu gure umeak mutanteak edo izango diren?

  9. Intza Loperena

    Gure gorputzeko DNA guztiak konposizio bera dutenez, horietako batean base bikote batean edo bideoan bezala zati bat falta bada, gorputzeko DNA guztietan egongo al zen akats hori, hau da, falta den zati horren informazioari dagokion gorptzeko atalean gertatutako aldaketa guztiek edukiko al zuten?

  10. Karen Muñoz

    Molekula batek proteinen sintesia egiten duenean, DNAk zeukan informazioa RNA molekulari igortzen dio. Baina RNA molekulak daukan informazio zati bat “kendu” egingo bagenu, zer gertatuko zen molekula berria osatzerakoan?

  11. Maider Olaizola

    Zer gertatzen da ADN-arekin, zer mutazio jasaten ditu bi espezie desberdinekoen ugalketaren ondoren, zaldiak eta astoak ugaltzen direnean adibidez, zergatik ezin dute ondorengoek, mandoak kasu honetan, ugaldu?

  12. Leire Olaizola

    Zelula batean errorea dagoenean, eta proteinek errore hori zunzendu behar dutenean.. Nola daki proteinak errorea dagoela ADN molekula guztiak ezberdinak badira?

  13. Borja Alustiza

    Zenbat ARN mota desberdin ezagutzen dira?

  14. Josune Campano

    ADN-aren kopia egiten ari denean, aldatu ahal daiteke? Hau da, batean G badago alda daiteke C batera?

  15. Kalte lariak eragiten al dituzte kanpoko “eragile” horiek ?
    Zein irregulazio eman daiteko animali bat malformazio batenkin jaiotzeko?

  16. Nukleotideen arteko lotura “kentzen” denean, bizirik gauden bitartean, nabaritu egiten dugu?

  17. Enara Iragorri

    -Mutazio bat gertatzen denean, hau da, ADN-aren zati bat apurtzen denean kanpoko baldintzei esker (X izpiak adibidez), bizidun horretan bertan gerta al daiteke aldaketarenbat momentuan edo epe luzeago batera? Edota, herentziaren bidez transmititzen denean ondorengo izaki bizidun horiek jasango al dituzte aurreko horien mutazioaren eraginak?
    -ADN-aren zatia zerbaiten eraginez apurtzen denean , gerta al daiteke izaki bizidun horretako edo bere hurrengoaren ezertxo ere ez aldatzea (hau da, ezaugarrirenbat) , eta aldiz, gaixotasunenbat sortzea izaki horietako batenbatean? Bai momentuan edo bai epe luzeagoan.

  18. 1.- Bideoak, gizakiok eta animaliok kromosomaz osaturik gaudela dio. Bertan, ADNea dugula eta bertan baseak deituriko bikoteak osatzen direla dio. Animali edo gizaki izateko zer ikusirik ba al du baseak zein ordenetan ditugun ? Hau da, baseen ordenaren arabera izango gara animali edo gizaki ? Hala, animali batek eta gizaki batek izan al ditzazke base berak, orden berean ?

  19. Esperimentuak eginez jakin al dezakegu gure gorputzeko ezaugarriak zeazki ADNko zein lekutan dauden?

    Adibidez: Hilearen kolorea betetzen duen ezaugarria ADNaren zein lekutan dago zeazki idatzia?

  20. Irati Elizasu

    Kode genetikoan alterazioren bat sortu ezkero, gorputz guztiko zeluletan ere gertatuko zen? Zein tokitako zeluletako kodea aldatzean sortuko lirateke irudietako mutazioak ?

  21. Maialen Stephens

    – Gizakion base nitrogenatu berak al dituzte animaliek? Horrela bada, hauen antolamenduaren ordenean bakarra al dago ezberdintasuna?

    – Gaixotasunak (adibidez albinoa izatea) alterazio genetikoak gertatzen direlako izaten dira. Gaur egungo teknologiarekin ezin al da izaki horri falta zaion base nitrogenatua sortu eta ADNan txertatu? Ezin bada, oso konplexua al da etorkizunean hau egiteko?

  22. RNA baldin bada DNA aren kopia bat, eta proteinak kopia hori erabiliz sortzen badira, lortu al daiteke proteina baten estruktura molekularra aztertuz proteina hori zuen DNA nolakoa zen jakitea?

  23. Lide Ibarguren

    1- X-izpiak edo hobeto esanda, beste zerbaitek kaltetutako guztia konpondu denakete proteinak?

    2- Posible ahal dira kromosomak gehiagotu eta baiezko kasuan zer gertatuko litzateke?

  24. Julen Etxebeste

    Geneetan aldaketarik edo mutaziorik handirik baldin badago, gorputzak noizbait erreparatuko al du problema hori?

  25. Ikasi eta ikusi dugun bezala, ADN-an gure ilearen kolorea, sexua, azal kolore, begi kolorea… azaltzen dira, baina (kasu normaletan) gizaki horren bizi-itxaropena ere ADN-an al dago?

  26. Aitor Ibarguen

    Espezie bat eboluzionatzeko mutazioaren beharra dela irduitu zait, egia al da

  27. Ane Ibarguen

    1.- Proteinarik ez bagenu, zer gertatuko zen?
    2.- Ba al dago DNA-rik ez duen bizidunik?

  28. olatz sarasti

    1.- Nola hasi ziren gai hau sakonki sakontzen?
    2.- Zergatik egiten dira DNAren kopiak?

  29. Haizea Prieto

    1.- Molekulak, atomoka, nukleoa…..bizidunak ez badira, nolatan mugitzen dira?
    2.- DNA zergatik biribilkatzen da?

  30. Irati Oiartzun

    1.- Gerta al daiteke nukleotido bat fosfato batez osatua egon beharrean gehiagoz osatua egotea?
    2.- Janariek dituzten proteinak eta nukleokoak berdinak al dira?
    3.- Noiz egiten du kopia erribosomak?
    4.- Bat baino gehiago egin ditzake?

  31. Xabier Trigo

    1-Imagina dezagun haudunaldian dagoen emakume bat. Emakumeari minbizia sortzen zaio hankean, oin azpian. Semeari pasako litzaioke edo posibilitatea badago semeari zerbait pasatzeko?

    2. Pentsa dezagun emakumeen aldeko famili baten kontua:
    Orain 40 urte ditu emakume batek eta dio bere amonak minbizia izan zuela eta bere amak baitaere. Berak orain badauka eta medikuek diote haurra edukitzen badu, eta neska bada, %80 ko probabilitatea dagoela gaixotasuna pasatzeko. Baina baitaere diote tratamentu bat dagoela umeari ez ezer gertatzerko, baina produktu kimiko oso arriskutsuak artu beharko dituela; gizartearentzat ona da generazioz generazio emakume talde baten gaixotasuna kimikoki moztea edo noizbait 1000 urtetara emakume horren familiko neska batek antigorputzak produzitu arte itxarotea izango da hoberena?

  32. Aitor Sagastuy

    Zein dira dopaje genetikoaren ondorioak osasunean?

    Ba al dago dopaje genetikoa detektatzeko metodorik?

  33. jon garcia

    1.zergatik klonazten dira dnak?
    2.gizakiek eta animaliek euzagarri berak al dituzte molekulen aldetik?
    3.denak dna desberdina al dugu? zergaitik?

  34. Gorka Aduriz

    zenbateko luzeera dauka DNAk?

    molekua bat bi zatitan egitean DNA partekatu egiten dute? erdi bana? laburra bada luzatzen joaten da?

  35. Aitzol Salaberria

    -Mutazioaren bitartez, ADN ez al da txikiagotzen joango? Eta noizbait desagertuko?
    – Mutazioa maiz gertatzen al da? Zenbatero normalean?

  36. Mikel Urdanpilleta

    Esan genuen zenbait mutazio mantendu egiten direla eta beste zenbait ez. Hau, mutazioa bizirauteko erraztasun edo zailtasun bat denaren arabera gertatzen da? edo zerbait gehiago dago?

    Demagun (simplifikatuz) hegoak hazteko, gure adn-an “aggacttcgact” base nitrogenatuen segida behar dela. Segida hori artifizialki implantatuz gero ere, ez genituzke hegorik edukiko. Zergatik?

    Ba al dago base nitrogenatuen segidarik, nolabait esateko “desaktibatua” dagoena? Adibidez, egon daiteke ezaugarri fisikorenbat gure adn-an denborarekin “piztu” daitekeena edo ditugun guztiak erabiltzen ari gara?

    Gure adn-ak beste izakienak baino base nitrogenatu gehiago baditu, beste adn-ak baino handiagoa da? Eta ala bada, honek zelularen tamainarekin zerikusia al du? Adibidez, intsektu baten adn-a gurea baino txikiagoa bada, zelulak erebai?

  37. Mirari Urdapilleta

    Zergatik egiten dira ADN-aren kopiak?

  38. Ekain Susperregi

    Espermatozoideek daramaten “haria” eta obuluak duen “haria” DNA-an bateratzen dela badakigu baina A,C,G,T baseak beti koinziditzen dute? Eta horrela ez bada nola sortzwn da DNA kasu horretan?

  39. Julen Alkain

    Nola egin daiteke ADN ari orrenbesteko zoom eko argazkia?
    Proteinak sortzean faiorik egon al daiteke?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: