Indagazioa: Zelulen inguruko OINARRIZKO galderen bila…

ZELULAREN BIDEOA ikusi (6 minututako iraupena du) ondoren, zeregin bat egin beharko duzu.

Bideoa ikusi ondoren,  zein GALDERA bururatu zaizu? Ez dizkizut nik zuri galderarik egingo. Aldiz, eskatzen dizudan bakarra, zera da:  

SORTU ZAIZUN (gutxienez bat) GALDERA idatz iezadazu. Bururatu zaizun galdera horrek baldintza bat bete behar du.

Zein?  Galdera horrek zientifikoki erantzuteko modukoa izan behar du.  Ez du edozein galderak balio.

Egingo dituzuen galdera guztien BILDUMA altxor batean bilakatu zaiugu. Ziur naiz!

Animo! Ramon

Epea: Apirilak 15

 

Advertisements

Posted on 2013/03/17, in DBH-3. Bookmark the permalink. 48 iruzkin.

  1. Haitz Errazkin

    Zer dira kromosomak?

  2. Nagore Iza

    Izaki bizidunak hiltzen direnean zelulak bizirik jaraitzen dute?

  3. Markel Galdos Cardeñoso

    1. Birusak bizidunak badira, elikatzen al dira?
    2. Zer pasatzen zaio zelula bati hiltzen denean? non geratzen da? zerbaitetarako erabiltzen al da?
    3. Ribosomek nola sortzen dituzte proteinak?

  4. Zer gerta dakioke zelula bat 3 bizi fintzio horietako bat ez bada betetzen?Zein ondorio ekar ditzake?

  5. Aritz Leonet

    Zelulak nola erakartzen dituzte beraien elikagaiak?Nola lortzen dute elikagaia erakartzea?

  6. Izar Gaztelumendi

    1.zelula txarrak badaude?eta baldin badaude, betidanik ala txartzen joaten dira?nola?
    2.zelula bakoitzak funtzio bat daukala kontuan harturik, funtzio bat(adibidez arnasketarena)kaltetzen bada, nola eragiten du gainontzeko zelulen funtzioetan?

  7. Alaitz Cachafeiro

    Hauek dira nire galderak:
    1.- Zer da golgi aparatua? Non aurkitzen da?
    2.- Zergatik ez dituzte kinada termikoak, kimikoak, elektrikoak, fisikoak eta grabitatorioak jasotzen izaki zelulabakarrek?
    3.- Zer dira krokosomak? Non aurkitzen dira?

  8. Sara Alberdi

    1.- Nolakoak dira zelula prokariotikoak eta eukariotikoak?
    2.- Nola dago osatuta zelula bat?

  9. Ainara Alkorta Lucero

    Nire galdera: Ze elementu dauzka zelula eukariatiko batek eta ze funtzio betetzen ditu?

  10. Ane Cruz

    Zenbat garren urtetik dira ezagunak zelula eukariotikoak? Eta prokariotikoak?

  11. Xabi Ondaro

    Pertsona batean, zenbat motatako zelulak daude ?

  12. Maialen Claver

    – Gure zein zelulak iraun dezake bizitza osoa bizirik? Zein da bere funtzionamendua?
    – Nola sor dezake zelula batek tumor bat?
    – Zer dira ama-zelulak? Zein da beraien funtzioa?

  13. Iker Mujika

    Zenbat zelula mota daude munduan?

  14. Ane Lizarraga Etxeberria

    Animaliek nola bihurtzen dute materia organikoa substantzia konplexuagoetan, haur da, proteinetan?
    Zergatik bihurtu behar dugu materia organikoa proteinetan? Ezin al dugu materia organikoa erabili?
    Nola informatzen du kromosomak zelula-mintza, haur da, nola esaten dio zein elikagai pasatzen utzi, zein ez eta noiz gehiago pasatzen ez utzi? Azkar pasatzen al da informazio hori?
    Nola erretzen dida proteinak energia lortzeko? Erre ondoren, zein substantzia agertzen dira?

  15. Eider Tomé

    1- Zelulek pentxatzen al dute?
    2- Nola kontrola dezakete kromosomek zelulen prozesu guztien funtzionamendua ?
    3- Zelula prokariotiko bati erribosomak falta bazaizkio, zelula prokariotiko izaten jarraitzen du ala beste zelula mota batean bihurtzen da? Zelulak berdin funtzionatzen al du?
    4- Nola kontrolatzen dute menbranek zer sartu eta zer ateratzen den zelula hortatik?

  16. Ze helburu dute zelulek zertarako daude?

  17. eneko artola

    Zenbat zelula mota esistitzen dira munduan?

    Zenbat zelula mota ditugu ugaztunok?

    Zenbat neurtzen du zelularik handienak?

  18. Josu Apezetxea

    Zelulak ba ahal dute kolorerik?

  19. Larraitz Etxebeste

    1.- Zelulak gizakien antzera, gaixotzen al dira?
    2.- Zelulen zitoplasmeko organulu batek edota nukleo barruko “makina” batek funtzionatzen utziko balu zer gertatuko litzaioke zelulari? Honen ondorioa heritza izango litzake edo zelularen “sindrome” edo ezinen bat?
    3.- Guk odola adibidez arnasketatik edota elikaduretatik jasotako substantziak gorputz guztian garraiatzeko erabiltzen dugun bezala, zelulek ba al dute horrelako “garraiorik”? Behar al dute horrelako “errepiderik” substantziak banatzeko?

  20. Josu Leonet

    non fabrikatzen dira proteinak? eta zeinek kolaboratzen du lan horretan?

  21. Irati Sein

    zertan datza Goldiren makina?

  22. Larraitz Etxarte Beloki

    1.- Zelula batek funtzionatzen utziko balioke, zerbait pasako zen?
    2.- Mintzera, behar ditugun substantziak sartzen dira eta behar ez ditugunak berriz kanporatu egiten dira. Baina nola dakite zein diren beharrezkoak ditugun substantziak?
    3.- Kromosomak zelularen kontrola eramaten dute, horretarako mugitu edo egin beharko dira, beraz izaki bizidunak dira?
    4.- Pareta zelularrak ze funtzio betetzen du?
    5.- Elikagaien eraldaketa segituan gertatzen da edo bere denbora behar du?

  23. Ane De Juan

    1- Zelulek zertarako behar dute odola?
    2- Zergatikan dute zelula batzuek, esate baterako, landareek eta animaliek batzuek forma erregularra eta besteak irregularra?

  24. Mattin Kazabon

    Zein desberdintasun dago landare zelula eta animali zelularen artean?
    Zein da zelulen betebeharra giza gorputzean?
    Zein metodo erabiltzen dute zelulek elikagaiak eskuratzeko?
    Zertarako balio dute organuluek?

  25. Jokin Dehesa

    galderak.
    1.- Birusen ADN kate delako hori zertaz osatuta dago?
    2.- Guk burbuinetik informazioa gorputzeko beste zati batera eramateko nerbio-sistema erabiltzen dugun bezala, zelulek zer erabiltzen dute nukleotik informazioa garraiatzeko?

  26. Lander Isasa Zufiria

    1.- Birusak ez badira zelulatzat hartzen, zer dira orduan?
    2.- Bakterioek ez dute nukleorik, baina nukleoa ez al da ezinbestekoa funtzio guztiak betetzeko?
    3.- Bideoan esaten duenez, zelulek arnasaren bidez energia lortzen dute, nola arnasten dute?

  27. Maddi Agudo

    Zer dira borrosomak?
    Menbranak xurgaketa, dugestioa eta kanporaketa egiten al dute edo beraiek ahalbidetzen dute?

  28. Ane Sein

    ze funtzio betetzen ditu Goldi makina?

  29. Unai Loiarte Miguel

    zein da ADN ate ARN ren arteko desberdintasuna?

  30. Goiatz Goiria Mitxelena

    Zenbat denbora bizitzen da zelula bat?

  31. Izaro Idarreta

    Zelula bateko kromosomak hiltzen hasiko balirateke zelula bera ere hil egingo ahal zen?

  32. 1- Zelulak 3 dimentsioetan ikusi daitezke ???
    2-Zelula mota berdinekoak erlazionatzerokoan erlazio txarrak (borrokak) ahal daude?

  33. 1.- Zelula batek funtzio bakarra betetzen al du?
    2.- Zelulek odola al dute?
    3.- Zelulak gaixotzen al dira?

  34. zelulak ikus dezakete? hau da badikete nora doazten?

  35. maddi ibarguren

    Beraien artean komunikatzen al dira? nola?
    Zelulak hiltzen direnean nora joaten dira?

  36. Oier Lopez

    – Nola funtzionatzen dute zelulek?
    – Ze hiru elementu oinarrizkotan konposatzen dira?
    – Nola koordinatzen dira zelulak?

  37. Zein funtzio konkretu betetzen dute proteinak zelulen funtzionamenduan?
    Mitokondrietan, menbrana zelularrak “radar” moduan jokatzen dutela dio, baina nola bidaltzen dituzte seinaleak zeluletaraino iritsi daitezen?

  38. Eki Sagarzazu

    Nola daude osatuak zelulak? Nola erreproduzitzen dira?

  39. Dani Gonzalez

    Galdera: zelula guztiak proteina berdinak behar dute ?

  40. EKAITZ BENITEZ

    Galderak:

    1.- Zer ezberdintasun dago izaki bizidunek elikatzeko hartzen dituzten substantzia artean?

    2.- Zergatik dira hain garrantzitsuak proteinak?

  41. Esti Fernandez

    1.Landare zeluletan zein funtzio betetzen dituzte organuluak?
    2.Zergatik bakterioetako kromosomak ez dute ordenik?

  42. Julen Lizarraga

    -Zelula bat, gizakia bezala, beste zelula askorekin osaturik aldago?
    -Bideoaren bukaeran, zelulak iletsoekin elikatzen direla esaten zu, ba al daude zelulak iletsoak ez dituztenak? Baldin badaude nola elikatzen dira zelula horiek?
    -Zelulak gaixotzen aldira?

  43. julen alonso

    zelulak elikatu egiten badira, hondakinak uzten al dituzte?

  44. Joseba Alvarado

    -Nukleoaren barnean ze haurki genezake?
    -Nukleo baten barruan beste nukleobat haurki genezake?
    -Zientzialariek haurkitu dute milioika nukeo dituen zelula?(Erantzuna baiezkkoa bada izendatu).
    -Zelula gaizki elikatzen bada hil egiten da?Zergatik?
    -zelulen barnean odola dago? Hala odolan bakarrik daude zelulak?Edo biak?

  45. zenbat denbora bizitzen dira zelulak????
    eta birusak?

  46. animali batek landare bat jan ondoren landare zelulak edukiko ditu?

  47. Oihan Manzisidor

    1- Zelula mintza hausten bada, zer gerta dakioke zelulari?
    2- Zer substantzia behar ditu zelula batek egoki funtzionatzeko?
    3- Zergatik behar dute landareek menbrana gogorragoa?
    4- Nola sartzen dira substantziak zelularen barrura?

  48. zer dira kromosomak?
    zelularen mintzari zerbait pasadiezaioke?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: