Bizia aurkitu dute Antartikako izotz-azpiko laku batean

Whilans lakuan egin duten zuloa, kontaminazioaren aurkako babes-egiturarekin inguratua. Zuloak 0,5 m-ko diametroa du eta 800 m-ko sakonera. Arg. Alberto Behar / JPL/ASU & NSF/NASA

Antartikan, zortziehun metroko izotz geruzaren azpian dagoen Whillans lakuan bizia aurkitu dute ikertzaile estatubatuarrek. Urtarrilaren 28an iritsi ziren izotz-azpiko lakura, eta handik hartutako ur- eta sedimentu-laginetan mikroorganismoak aurkitu dituzte.

Lakuko ur-mililitroko 1.000 mikroorganismo aurkitu dituzte, itsasoko mikroorganismo-ugaritasunaren hamarren bat da hori, gutxi gorabehera. Orain, ze motatako mikroorganismoak diren jakiteko, DNA-azterketak egingo dituzte. Argi dagoena da eguzki-argirik gabe bizi direla, eta ikertzaileek uste dute seguruenik materia organikotik edo hondoko mineraletatik energia erauzteko gai diren bakterioak izango direla.

Bitartean, iaz Vostok lakura iritsi ziren errusiarrak ere bizidunak aurkitu nahian dabiltza, baina, oraingoz, ez dute arrastorik ere topatu.

Iturria: Zientzia.net

Advertisements

Posted on 2013/02/14, in Berriak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: