Duela 110 milioi urteko bi arrain motaren aztarnak topatu dituzte Mexikon

‘Pepemkay maya’ eta ‘Zoqueichthys carolinae’ izenak jarri dizkiete. Chiapasen aurkitu dituzte arrastoak.

Duela 110 milioi urte bizitako bi arrain motaren aztarnak topatu ditu Mexikoko ikerlari talde batek Chiapasen. Bi fosil horiei Pepemkay maya eta Zoqueichthys carolinae izenak jarri dizkiete, arrastoak topatutako guneetako kulturen omenez. Hala adierazi du Chiapaseko estatuko Ingurumen Idazkaritzak.

Pepemkay motako arrainak ez du hezurrik buruan, baina bost hegalean. Zoqueichthys carolinae-k, berriz, hamabi hezur ditu aurrealdeko hegatsean. Chiapaseko Ingurumen Idazkaritzako Paleontologia arduradun Bruno Than Marchesek eman ditu bi espezieei buruzko xehetasunak.

Fosilak Chiapaseko Ingurumen Idazkaritzako Paleontologia Bilduman dituzte, eta Tuxtla Gutierrez hiriko —Chiapaseko hiriburuko— Palacios Aguilera museora eramango dituzte laster.

Iturria: Berria

Advertisements

Posted on 2013/01/26, in Berriak and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: