Ilargiaren mapa topografikoa, zehatz-mehatz, grabitateari eskerrak

Arg. NASA

Ilargiaren inoizko mapa zehatzena sortu du NASAk GRAIL misioan bildutako datuei esker. Hamahiru kilometrora arteko zehaztasuna duten ezaugarri topografikoak jaso dituzte mapa berrian; orain arteko berezimen onena halako bost da hori. Ezagutzen ez ziren lautada bolkanikoak, arroak eta kraterren tontorrak bereizi ahal izan dituzte ikertzaileek GRAIL misioa osatzen duten bi sateliteei esker. Halaber, Ilargiaren gainazala uste zen baino meheagoa dela ondorioztatu dute, 34-43 km artekoa (eta, ez, 50-60koa), uste zen baino dentsitate txikiagoa duela, eta hausturaz josia dagoela.

Antzinako talkek txikitutako gainazala erakutsi du GRAIL misioak. Haustura batzuk pitzadura txikiak dira, beste batzuk banaka batzuk kilometro sakonera duten failak, eta litekeena da faila horietako batzuk dozenaka kilometro sakon ere izatea. Eguzki-sistemako planeten sorrerari eta Ilargiaren beraren gaztaroari buruzko informazio baliagarria eskaini die mapak ikertzaileei.

Ilargiaren mapa topografikoa osatzeko, lehendik Lurrean erabilitako estrategia bat aplikatu du NASAk. Bi satelite jarri ditu Ilargia orbitatzen: Flow eta Ebb. Ebb-ek Flow-ri jarraitzen dio, berrehun kilometroko distantziara. Aurretik doan sateliteak dentsitate handiagoa duen eremuren bat zeharkatzen duenean, grabitate-eremu apur bat bortitzagoa jasotzen du, eta, bultzada horrek, handiagotu egiten du atzetik datorren satelitearekiko duen distantzia. Distantzia-aldaketa horien neurketa xehe-xehea eginez sortu du NASAk Ilargiaren mapa topografikoa: sateliteen arteko distantzia-aldaketatik grabitate-bultzadaren mapa eratorri du eta, horretatik, gainazalaren dentsitate-mapa. Segundoko 20-50 nanometroko zehaztasunez neurtzen du sistemak distantziaren aldaketa, eta, Lurrean ez bezala Ilargian atmosferaren trabarik ez denez, gainazaletik gertuago orbitatu ahal izan dute sateliteek, 55 kilometrora batez beste.

Ikus bideoa: http://www.space.com/12744-lumpy-gravity-moon-grail-learn-luna.html

2012ko martxoaren 1 eta maiatzaren 29 artean jasotako datuen emaitzak aurkeztu dituzte misioaren arduradunak Science aldizkarian, hiru artikulutan. Baina datu gehiago dituzte eskuartean. Izan ere, luzatzea erabaki zuten joan den udaran, eta bi sateliteek Ilargia orbitatzen segitu dute, geroz eta altitude txikiagoan, datorren abenduaren 17an Ilargiaren kontra suntsitzen diren arte.

Iturria: Zientzia.net

Advertisements

Posted on 2012/12/13, in DBH-1 and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: