Teoriako mugetatik harantz

Naroa del Río Muguerza

                                                                                                                                                    DBH2.A

Liburuetako formuletako mugak gainditu eta irakasleak klaseetan ulertzen laguntzen digunaren aplikazio errealak ikusteak ilusioz betetzen gaitu zientziaren bidea jarraitu nahi dugun ikasleoi. Ikasten ditugun esaldi eta zenbakiek jarraipena dutela ikusi dugu, gure liburuxkak imajina ezin dezakedan sakontasuna duten kontzeptuen oinarria direla eta guztia naturako fenomenoak eredutzat hartuz, ikusitakoa giza arrazoimenak prozesatu eta formuletan numeralizatu eta materializatu ondoren gure beharrak asetzeko zein gure jakin min mugagabea elikatzeko erabiltzen dela.

This slideshow requires JavaScript.

Kimika, matematika, natur zientziak eta teknologiako alor ezberdinak dastatzeko aukera eduki genuen.

Topatutako lehen gunean gure gorputza eta osasunari buruzko ideiak aurkeztu zizkiguten. Zenbait galdera egin ondoren, bankuetako, kontu korronteetako zifrak “deszifratzen” ikasi genuen. Hainbat robot eta ordenagailu ikusi eta gero, robotika gunera joan ginen. Bertan, jostailuzko roboten eta egitazko roboten ezberdintasunak argitu eta robot batek agurra nola dantzatzen zuen erakutsi ziguten. Hamar minuturo antolatzaileak “aldaketa” esan ostean, gunez aldatzen ginen.Hurrengo gunea oso ezberdina izan zen, buruarekin gauzak nola kontrolatzen ziren azaldu ziguten, eta hainbat proba egin genituen. Jarraian zetorren gunean mediku gisa aritu ginen, odola nola ateratzen zen eta ekintza horrek eragindako sentsazioak simulatuz. Azkeneko geldialdira iritsitakoan, kamarek nola funtzionatzen zuten esplikatu eta hauen aplikazio ezberdinak erakutsi zizkiguten. Gure zientzia asteari amaiera emateko, heliozko globo batzuk eskatu genituen, eta gure ahotsaren doinua nola aldatzen zen esperimentatu ahal izan genuen.

Amaitzeko, azpimarratu nahiko nuke oso esperientzia atsegina izan zela irakasleak eta maila ezberdinetako ikasleak klaseetatik kanpo talde bakar moduan Buen Pastor katedralaren ondoan zientziaren alde dibertigarrienak ukitu eta hain serioa dirudienarekin jolasteko aukera izan genuen, eduki genitzakeen beldurrak desagertu eta motibazioengatik ordezkatuz.

Advertisements

Posted on 2012/11/12, in Berriak and tagged . Bookmark the permalink. Erantzunak desaktibatuta daude Teoriako mugetatik harantz sarreran.

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: