Olioa goian ala behean?

Unitate honetan dentsitate kontzeptu landu dugu. Landu eta esperimentaturiko kasuetan olioa uraren gainean flotatzen ikusi dugu.

Baina… jarraian ageri den bideoan olioa goian eta behean ageri da, kasu batean flotatu egiten du eta bestean hondoratu egiten da, zergaitia azalduko?

1.- Olioa goian ala behean egotearen zergaitia azaldu erantzunetan.

2.- Gogoan duzue Eureka, Donostiako Kutxaespazio, museoan iaz ikusi genuen itsasontzia? Uretan flotatu egiten zuen eta airea askatzen genuenean hondoratu, zergatik?

Erantzuteko epea azaroaren 21eko eguerdia.

Advertisements

Posted on 2012/11/12, in DBH-2 and tagged . Bookmark the permalink. 6 iruzkin.

  1. Mikel Iparragirre

    ura alkohol gehiagorekin nahastean dentsitate txikiagoa du eta olioa bera jeisten da eta alkohol gutxiago baldin badu olioaren dentsitatea txikiagoa da eta flotatu egiten du

    • jarotzena

      Sentitzen dut Imanol zure erantzuna ez dago osatua, bigarren galdera erantzutea falta zaizu. Dentsitatean ematen den aldaketa da bi kasutan errudun.

  2. Garazi Lizaso

    ura eta olioa bakarrik egongo bazen, olioa goian geratuko zen, baina bideoko lehenengo potoan, alkohol gutxiago zegoen ura baino, eta beste potean biak berdintxu, horregatik konpentsatzen du eta olioa behean geratzen da, biek dentsitate antzekoarekin utziaz.

    • jarotzena

      Sentitzen dut Garazi zure erantzuna ez da erabat zuzena. Dentsitatean ematen den aldaketa da bi kasutan errudun.

  3. Baina… jarraian ageri den bideoan olioa goian eta behean ageri da, kasu batean flotatu egiten du eta bestean hondoratu egiten da, zergaitia azalduko?

    Dentxitate ezberdin eta presio ezberdinen gatik.

    2.- Gogoan duzue Eureka, Donostiako Kutxaespazio, museoan iaz ikusi genuen itsasontzia? Uretan flotatu egiten zuen eta airea askatzen genuenean hondoratu, zergatik?

    Bai.

    Presioaren gatik.

    • jarotzena

      Sentitzen dut Imanol zure erantzuna ez da erabat zuzena. Dentsitatean ematen den aldaketa da bi kasutan errudun.

%d bloggers like this: