Ibai ekosistema

Jakin dakizun bezala, aste honetan, Bidasoa ibaiaren ekosistema ezagutu eta bizitzeko aukera edukiko duzu. Horretarako, Irungo Santiagotarrak Kirol elkarteko kideen laguntzaz, Endarlatzaraino furgonetaz igo eta ondoren, handik Irunera piraguaz jeitsiko gara.

Esperientzia honek, ibaia barru barrutik nolakoa den ikusi eta gozatzeko aukera eskainiko digu.

  • Orain, ordea, hausnarketa-jarduera bat eskatuko dizuet. Aipaturiko kirol esperientzia egin ondoren, ibaiaren ekosistemaz indagatuko dugu, eta hori bideratzeko zera idatzi behrako duzu:

 IBAIA ekosistemaren inguruan BOST galdera asmatu beharko dituzu. ez dira edozein eratako galderak izango; baizik eta, IKERKETA BAT martxan jartzeko balioko duten GALDERAK, alegia. Beste modu batez esana, IKERGAI izango diren galderak.  Esaterako,….

  1.               “Zer gertatuko litzateke ibairen alboan, hiru kilometroko luzeran zehar benetazko zuhaitzak moztuko bagenitu? “
  2.                “Ibaiaren ekosisteman kanpt¡otik ekarritako espezie bat sartuko bagenu, zer gertatuko litzateke? Demagun, …. sartu dugula.

Iaz egin bezala, post honi erantzun eta zure BOST galdera zehatz horiek idatzi.

Ondoren, honako bi bideoak ikusi: “Ni, Bidasoa ” dokumetuak (I-III)

Eskerrik asko,

Ramon

Advertisements

Posted on 2012/09/17, in DBH-4. Bookmark the permalink. 23 iruzkin.

  1. Mikel Urdanpilleta

    Zer gertatuko zen errekako harriak kenduko bagenitu?
    Zer gertatuko zen erreka inguruko zuhaitzekin, errekaren hasieran presa bat egingo bagenu?
    Amurrai guztiak arrantzatuko bagenitu, kanpotik etorriko al ziren berriak? (beste erreka batetik)
    Oiartzun ibaiaren ur kantitatea handituko balitz, bertako animaliak ere aldatuko al lirateke?
    Kanpoko landaretza ekarriko bagenu errekako animaliak ere aldatuko al lirateke?

  2. Haizea Prieto

    1- Ibai bat urik gabe geratzen bada, zer gertatuko litzake inguruko bizidunekin?
    2- Inguruko bizidunak beste toki batera joaten badira zer gertatuko da orko lekuarekin?
    3- Bizidun bat desagertzen bada ekosistema guztia desegingo da?
    4- Zenbat bizidun aurkitzen dira gutxi gora behera ibai inguruan edo ibaian?
    5- Animali orietatik zein daude desagertzeko zorian?

  3. Julen Alkain

    1.- Zer gertatuko litzateke ibaiko arrain geheienak arrantzatuko bagenitu?
    2.- Zer gertatuko litzateke arrain txikiak arrantzatuko bagenitu?
    3.- Zer gertatuko litzateke errekako zapaburuak hiltzen bagenitu?
    4.- Zer gertatuko litzateke galzorian dauden arrainak arrantzatuko bagenitu?
    5.- Zer gertatuko litzateke gure zabor guztia ibaira botatzen bagenu?

  4. Aritz Olarte

    1.- Zer gertatuko litzaiokete ibai ertzeko animaliei bat batean tenperatura aldaketa handia izango balitz?
    2.- Urik gabe geratuko balitz ibaia, animaliak horretara egokituko al ziren?
    3.- Hondamendi handia izango al litzateke kanpoko animali batek gaixotasunenbat ekartzea? Zenbatekoa?
    4.- Ibaiaren inguruko ekosisteman espezierenbat galduko balitz gauzak asko aldatuko al lirateke?
    5.- Animalia bati bere ohiko bizitza etengo bagenioke posible al da ekosisteman arazoak sortzea?

  5. Ane Ibarguren

    – Zer gertatuko litzake ibaiko landaredia desagertuko balitz?
    – Eta animaliak desagertuko balira?
    – Kanpotik ekarritako animalia bat egokitu al daiteke ibaiko ekosistema berrira?
    – Ibaia desagertuko balitz, zer gertatuko litzateke ekosistema horrekin?
    – Ze funtzio dauka ibaiak ekosisteman?

  6. Maddi Ibarguren Gaztelumendi

    1.- Ibaiaren barruan sartuko bagenu espezie etorkin bat, zer gertatuko zen?
    2.- Zenbat espezie desberdin daude ibaiaren inguruan?
    3.- Ibaia zikintzen bada zer gertatuko da?
    4.- Badaude espezie migratzaileak? Eta horrela bada, Zenbat espezie migratzaile daude?
    5.- Ibaiko janaria bukatzen bada, zer gertatuko da horko animaliekin?

  7. 1. Zer gertatuko litzateke, ibaian dauden animalia guztiak hil edo kenduko bagenitu?
    2. Zer gertatuko zen, ekosistemako zati bat ondo joaten ez bazen?
    3. Zer gertatuko litzateke, kanpotik espezie berri bat ekarri, bertako animaliak hil eta bera han geratzean? Berriro hango espeziea jaioko zen ala bera bezalakoak geratuko ziren?
    4.

  8. Enara Iragorri

    Hona hemen bost galderak:
    1. Hotz handiko egun batean, ibaiaren goiko aldea izoztuko balitz, zer gertatuko litzaieke bertako animaliei?
    2. Ibai berdinean, espezie berdinak egongo lirateke inguruan zuhaitzak egongo balira edo ez?
    3. Ibaieko ekosisteman, espezie bakar bat desagertuko balitz, zerbait aldatuko litzateke?
    4. Eta espezie berri bat etorriko balitz kanpotik, ekosistema aldatuko al zuen, edota ingurunea eta bertako biuzidunak berari egokituko litzateke?
    5. Zer gertatuko litzake ekosistemako bertako animaliekin kanpoko espezie batek ekosistema inbadituko balu ?

  9. 1. Zer gertatuko litzateke, ibaian dauden animalia guztiak hil edo kenduko bagenitu?
    2. Zer gertatuko zen, ekosistemako zati bat ondo joaten ez bazen?
    3. Zer gertatuko litzateke, kanpotik espezie berri bat ekarri, bertako animaliak hil eta bera han geratzean? Berriro hango espeziea jaioko zen ala bera bezalakoak geratuko ziren?
    4. Ibaiako janaria desagertuko balitz, zer gertatuko zen?
    5. Animali migratzaileak kalteak sortzen al ditu hemengo animalie?

  10. Patricia Zaldua

    1. Zer gertatuko litzateke ibaian substantziaren bat bota eta arrain batzuen arrautzak desberdinak ateko balira? Ondorengoak ere ala izango al lirateke?

    2. Zer gertatuko litzateke ibaiaren alboan behar direnak baino zuhaitz gehiago landatuko bagenituzke?

    3. Demagun zientzialariak sortzen dituztela bi atomoren antzekoak eta hauek nahastean espezie berri bat sortzeko probabilitaterik egongo al zen?

    4. Zer gertatuko litzateke espezieak banaka desagertzen hasiko balira?

    5.Zer gertatuko litzateke ibaiaren ura kontaminatzen hasiko balitz?

  11. * Zer gertatuko zen kilometro karratu bateko ur guztia kenduko bagenu 3 egunetako?
    * Zer gertatuko zen ibai oso bat lehortuko bagenu?
    * Zer getatuko zen ibaiko landare guztiak kenduko bagenitu?
    * Zer gertatuko zen ibaiko animaliak kenduko bagenitu?
    * Zer gertatuko zen ibaian desegin kimikoak ixuri ezkero?

  12. Lide Ibarguren

    1- Zer gertatuko litzakete ibai erdian hesi moduko bat jartzen bagenu eta arrain batzuk alde batean eta besteak bestean gelditzen baziren?
    2- Dortokak ibaiaren ekosistema mantentzeko garrantzitsuak al dira?
    3- Hegazti emigratzaileak ibaiaren ekosistema aldatzen al dute?
    4- Ibaiaren inguruan edo barruan dauden alga eta landareak kenduko bagenitu zer gertatuko litzateke? ekosistema aldatuko litzateke?
    5- Zabor asko botako bagenu ibai inguruko espezie guztiak desagertuko lirateke?
    6- Gizaki asko joan ezkero ibaira arrainak ihes egingo lukete?

  13. Jokin Lekuona

    Zer gertatuko litzake ibaieko arrain mota bateko guztiak hilko bagenitu?
    Zer gertatuko litzateke arrain eta landaredia guztia kendu ezkero?
    Zer gertatuko litzateke erreka desbideratuko bagenu?
    Zer gertatuko litzateke gorago presa bat egin eta erreka txiki-txikia pasatzen utziko bagenu?
    Zer gertatuko litzateke errekaren gainean bide bat egin, erreka guztia tapatuz gero?

  14. JARA LUJANBIO

    – Errekako animali guztiak bertakoak dira, hau da, bertan sortuak dira, ala kanpotik ekarritakoak ere badaude ?
    – Ekosistema horretako animaliren bat kenduko bagenu zer gertatuko litzateke ?
    – Kanpoko animali espezie berriren bat ekarriko bagenu zerbait gertatuko litzateke ?
    – Bertako janaria bukatuta kanpotik ekarritako janaria emango bagenio bertako animaliei, zerbait gertatuko litzateke?
    – Ibaiaren zatiren bat kutxatuko balitz ez luke ibai guztiak zertan kutxatu beharrik, ezta ?

  15. Irati Elizasu

    1.- Piraguek ez al dute ekosisteman eraginik?
    2.- Ibaia kenduko bagenu, bizidun guztiak desagertuko al ziren?
    3.- Eta bizidunen bat kenduz gero?
    4.- Ondoan errepidea edukitzeak ba al du eraginik ekosisteman?
    5.- Espezie desberdin asko al daude? Zenbat gutxi gorabehera?

  16. Gotzon Retegi

    1- Zertik daude dordokak zuhaitz erorietan?
    2- Zertik usaintzen zun gaizki toki batzutan?
    3- Zer gertatuko zen espezie berri bat jarriko bagenu?
    4- Zuhaitzek posible dute uraren nibela jetxi?
    5- Zer gertatuko zen arriak kenduko bagenitu?

  17. 1.- Errekako uraren zati bat guztiz garbitu ezkero, berriro bizidun berdinak jaiko lirateke ?
    2.- Ibaiaren inguruan kanpotik ekarritako zuhaitz espezie bat jarriko bagenu errekako eskosistema aldatu egingo zen ? Bizidunetan eragingo zuen ?
    3.- Ibaiean bizi den espezio oso bat desagertuko balitz, zer gertatuko zen ?
    4.-Demagun ibaiean dauden harriak kentzen ditugula, ibaia sakonagoa izango zen. Bizidun berak bizitzen jarraituko zuten ?
    5.- Ibaiaren inguruan zoo bat jarriko bagenu bertakoak ez diren animaliekin eta beraien beharretara egokituta, ibaiaren ekosisteman eragina izango zuen ?

  18. Maialen Stephens

    1.- Gu piraguan ibiltzen garenean animaliak beldurtzen al dira? Horrela bada, ekosisteman kalterik egiten al dugu?
    2.- Orain dortokak daude ibaian, baina lehen ez. Horrek aldatu al du ekosistema?
    3.- Egunen batean uholdeak gertatuz gero, zer gertatuko litzaioke ekosistemari?
    4.- Kanpoko espezie bat ekarri eta kalteak sortzen hasten bada, erraza al da espezie hori desagertaraztea eta dena normalitatera itzultzea?
    5.- Askotan esaten da espezie berri bat ekartzeak kalteak sortzen dituela, baina, beti gertatzen al dira kalteak? Noizbait onurak ekarri al izan ditu?

  19. Maialen Elorza

    -Zer gertatuko litzateke errekako bizidunekin egun batean ibaiko ura geldi geratuko balitz?
    -Zer gertatuko litzateke ibaiekin, ibai inguruetan bizi diren animalak desagertuko balira?
    -Badute erlaziorik itsasoko animaliek ibaietakoekin? Zer gertatuko litzaieke batzueri bestaek desagertuko balira?
    -Ibaietan az balego bizidunik, honek nola eragingo lioke urari, ibaiari?
    -Gizakiak naturan duen eraginak, kutsadurak, arrantzak… ibaietako urara aldatu du. Beraz, desagertu ahal da espezierik horrengatik? edo espezierik transformatu ahal da horrengatik, ala berrirenbat sortu ahal da?

  20. Olaia Aduriz

    1.- Zer gertatuko litzateke bertako ekosistemarekin bost espeziatatik egon behar dena baino askotaz ere animalia gehiago egongo balira?
    2.- Zer gertatuko litzateke bertako animaliekin karreteran kamio batek istripu bat eduki eta berak zeramatzan erreaktibo kimikoak ibaira eroriko balira?
    3.- Zer gertatuko litzateke bertako bizidunekin ibaiak gainezka, hauda, uolde handi bat gertatuko balitz?
    4.- Gu piraguan ibiltzera egunero joango bagina bidasoa ibara sortutako soinuek espeziei afektatuko lieteke?
    5.- Hala bada, zer gertatuko zitzaien? espeziea beste nonbaitera migratzeko arrazoi bat izago zen?

  21. Maider Olaizola

    -Zer gertatuko litzateke harresi (presa) oso sendo bat jarriko bagenu erreka batean?
    -Ura presan gelditzen hasten den einean, aurrera pasa ezin badu, alboetara zabalduko zen?
    -Presa bat egin eta errekak hala ere errekako lurrean zuloa egingo zuen?
    -Indar handiko erreka batean jartzen bada, denborarekin harresia puskatu egingo al zen?
    -Diamantezko bazen ere, puskatzen bukatuko zuen?

  22. Leire Olaizola

    1- Zer gertatuko zen lehen ibai bigarren batekin elkartuko bagenu?
    2- Zer getatuko zen beste herrialde bateko animaliaren bat sartu ez gero?
    3- Zer gertatuko zen sustantzia toxikoak ibaira bota ondoren animalia guztiak hilko balira?
    4- Zer gertatuko zen ibako ura desagertuz gero?
    5- Eta landare guztiak hilko bagenituzke?

  23. Aitor Ibargüen

    1.- Zer gertatuko litzateke kanpoko espezierenbat jarriko bagenu ibaiko animaliekin?
    2.- Zer gertatuko litzateke gure zaborra ibaira jaurtiko bagenu?
    3.- Zer gertatuko litzateke landareek ibaiko animaliei kalte egingo baliete?
    4.- Zer gertatuko litzateke ibaian ur geza beharrean ur gazia jarriko bagenu?
    5.- Zer gertatuko litzateke ibaiak ezbalitu animaliak adukiko?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: