Nuclenorrek ez du eskatu Garoñaren erabilera luzatzea

Garoñako zentral nuklearraren jabe den enpresak, Nuclenorrek, ez du aurkeztu zentralaren erabilera luzatzeko eskaera. Gaur amaitzen da luzapena eskatzeko epea, baina atzo baieztatu zuenez, ez du egingo gaur egungo egoeran horretarako baldintzak ez direla betetzen argudiatuta.

Gastu handia

Nuclenorrek Garoñaren bideragarritasun ekonomikoarekin lotu ditu arau horiek, eta horiek “argituko” balira, ez du baztertu luzapena eskatzea. “Teknikoki modu fidagarri eta seguroan aritzeko baldintzak betetzen ditu Garoñak”, azpimarratu du Nuclenorrek, Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua eta Nazioarteko Energia Atomikoaren Agentzia aipatuz.

2019. urtera arte energia ekoizten jarraitzeko 100 milioi euroko inbertsioa egin beharko lukeela Nuclenorrek (Endesa eta Iberdrolak osatzen dute, erdibana) kalkulatzen dute adituek, eta horri Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak hondakin nuklearrentzako iragarri duen zerga gaineratu beharko liokete.

Greenpeacek Garoñako planta “berehala” ixteko eskatu dio Nuklearren Segurtasun Kontseiluari

Iturria: Berria

Advertisements

Posted on 2012/09/06, in Berriak, DBH-2 and tagged . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: