Mezu bat gordetzen duen munduko botilarik zaharrena aurkitu dute

Eskoziako arrantzale batek aurkitu du duela 98 urte itsasora botatako botila, eta Guinness liburuan idatzi dute dagoeneko.

Mezu bat duen munduko botilarik zaharrena aurkitu dutela jakinarazi dute Munduko errekorren Guinness liburuko antolatzaileek euren web gunearen bitartez. Antolatzaileen arabera, “botilak 97 urte eta 309 egun eman ditu itsasoan eta bota zuten lekutik 9,38 miliara aurkitu dute”.

Andrew Leaperrek aurkitu du altxor txikia, Shetland uharteetako mendebaldera zihoanean, Eskozia iparraldean. “Botilaren lepo marroia” ikusi zuenean, “berahala harrapatu” zuela aitortu die Leaperrek kazetariei, “berriro itsasora erori ez zezan” eta aurkitu zuenean “oso hunkituta eta irekitzeko irrikaz” zegoela aitortu du.

Glagowko nabigazio eskolako CH Brown kapitainak jaurti zuen botila 1914. urtean, eta Eskozia inguruko itsas-korronteen mapa egin ahal izateko Gobernuak aurrera eramandako esperimentu batean itsasora botatako 1.890 botila sortetako bat zen.

6 pennyko saria

Botila bakoitzaren barruan posta-txartel bat zegoen; bertan, botila aurkitzen zuenari aurkikuntzaren xehetasunak erregistratzeko eskatzen zitzaion, eta trukean 6 pennyko txanpona hitz ematen zuen. Leaperrek baina, ezin du dirua jaso, dagoeneko pennyak existitzen ez direlako.

Orain arte, botila horiek guztietatik soilik 315 aurkitu dituzte (azkena Mark Anderson Leaperren lagun batek topatu zuen 2006an), beraz, besteren bat agertuz gero, Leaperrek erraz gal dezake errekorra.

Gizonak jada, aurkikuntza eta Guinnes ziurtagiria Shetland-eko Fetlar Interpretazio Zentroari eman dizkio.

Digitala izan gabe zientzia egiteko beste era dugu hau.

Iturria: Eitb.com

Advertisements

Posted on 2012/09/01, in Berriak and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: