Giza ahotsa Marten

Atzo Curiosity robotak NASAko arduradun batek grabatutako ahotsa zabaldu du planeta ‘gorrian’. Ontzia planetaren inguruko informazio ugari eskuratzen ari da.

Gizaki baten ahotsak Martetik Lurrerako bidea egin du gaur, historian lehendabiziko aldiz. Igorlea baina, ez da gizaki bat izan, abuztuaren 6tik Marteko zoru gainean den Curiosity robota baizik. Gizakiak unibertsoaren konkistan darabilen lanean beste pauso bat eman du, hortaz, NASAren ontziak.

Curiosity NASAk Marte aztertzeko bidalitako robota da. Hilaren hasieran planeta gorrian pausatu zenetik, planetaren inguruko informazio andana bidaltzen ari da. Zuri-beltzeko argazkiekin hasi zen, kolorekoekin segi, eta azken aldian, bereizmen gero eta handiagoko hartualdiekin hornitzen ari da NASAren datu-basea. Baina gaur, esperimentu bitxia burutu du giza-ahotsa Martetik Lurrera bidalita: bi planetak hitzez batu ditu, uhinen bitartez.

Charlie Boldenen NASAko administrarietako baten ahotsa izan da espazioan zehar barreiatu dena. Hark azaldu duenez, agentziak Marteko Gale kraterra aztertzea du xede, eta hala, planeta hartan bizitza posible litzatekeen jakiteko berebiziko informazioa jasotzea espero du: “Curiosity-k Lurrari etekin handiak emango dizkio, eta zientzialari eta esploratzaile belaunaldi berrien gogoa piztuko du”. Gainera, etorkizuneko misioen nolakotasuna argituko du, baita gizakiena ere.

Iturria: Berria

Gaurkoan berriz lehen abestia entzun da Marten

Advertisements

Posted on 2012/08/29, in Berriak, DBH-1 and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: