NASAren ‘Curiosity’ robota Martera iritsi da

Bederatzi hilabeteko eta 567 milioi kilometroko bidaia egin ostean, planeta gorriaren azterketa geologikoa egitea izango du helburua.

NASAren ‘Curiosity’ ibilgailua gaur goizean lurreratu egin da Marten, bederatzi hilabeteko eta 567 milioi kilometroko bidaia egin ostean. AEBetako Espazio Agentziak baieztatu duenez, robotak Gale kraterrean hartu du lurra, 07:32an.

Ibilgailua azaroaren 26an aireratu zen, tripulaziorik gabeko Atlas 5 suziri espazialean. Hurrengo bi urteetan, robotak espedizio geologikoa egingo du Gale kraterrean, Sharp mendian. Zientzialarien ustez, krater hori duela 3.500-3.800 milioi urte inguru sortu zen, hots, Martek, Lurrak eta Eguzki sistemako gainerako planetek meteorito bonbardaketa handiak jasotzen zituzten garaian.

Kraterrak 154 kilometro zabaleko fosa bat dauka, eta barruan 5 kilometro hondakin pilatu dira. Misio horrekin, ikerlariek Marteren historia geologikoa ezagutu nahi dute, eta etorkizunean planeta horretara gizakiak bidaltzeko misioa prestatzen hasteko datuak bildu.

Iturria: Berria

Advertisements

Posted on 2012/08/07, in Berriak, DBH-1 and tagged , , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: