Plutonen beste ilargi bat aurkitu dute, bosgarrena

Hubblek ekainaren 26, 27 eta 29an eta uztailaren 7 eta 9an hartutako 9 argazki-multzotan detektatu zuten astronomoek P5 satelitea. Plutonen satelite ezagun guztiak ageri dira argazkian. Arg. NASA/ESA/M Showalter (SETI Institutua)

Hubble teleskopioaren behaketen bidez, Plutonen bosgarren satelitea aurkitu dute astronomoek. S/2012 (134340) 1 izen ofiziala eta P5 izen arrunta jaso ditu momentuz, eta oso txikia da. 15 eta 25 km arteko diametroa duela kalkulatu dute astronomoek, eta 93.000 km-ra biratzen duela, orbita zirkularrak osatuz.

New Horizons misioa Plutonen sistemara iristen denerako prestaketa-lanetan detektatu du satelite ezezaguna Hubblek. 2015ean iritsiko da misioa hara, eta zundarentzat ibilbide ahalik eta seguruena diseinatzeko lanen parte dira behaketak. Izan ere, harri koskor baten tamainako objektu bat aski litzateke zunda suntsitzeko.

Plutonen inguruan satelite txiki berriak aurkitzeak sistemaren sorreraren hipotesi nagusia indartzen du; hau da, Plutonen tamainako beste gorputz baten kontrako talkaren emaitza direla.

Iturria: Elhuyar aldizkaria

Advertisements

Posted on 2012/07/26, in Berriak, DBH-1 and tagged , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: