“Amona mantangorri, zeruan zer berri, zeruan berri on, aire, aire, aire” abestia kantatuko zenuen noizbait, seguru, amona mantangorri bati eskatzeko eguraldi ona egin dezan. Baina ba al zenekien marigorriak, eguraldiaren iragarle onak izateaz gain, baratzetako zaindariak ere badirela? Intsektu hauen eguneroko lana da landare eta barazkietan dauden zorri erasotzaileak jatea, eta sabela ondo betetzen dute, gainera. Izan ere, uda garaian, mila zorri baino gehiago jan ditzake amona mantangorri heldu batek. Marigorriekin batera, armiarmek eta marisorginek tripakada ederra egin ohi dute.

Mantangorriak, oro har, 1-10 milimetro artean dira luze, eta izan daitezke gorriak, horiak edo laranjak. Kolore bizi horiei esker, harrapakarietatik babesten dira. Dena dela txoriak izaten dira mantangorrien erasotzaile nagusiak. Hegaztien atzaparretatik ihes egitea lortzen badute, intsektu koloretsu hauek urte bete iraun dezakete gehienez. Tokiaren arabera, izen ezberdina izaten dute: amonamantangorri, marigorri, marigorringo eta katalingorri dira ezagunenak.

Ezagutzen al duzu amona mantangorria izendatzeko beste modurik?

View original post 3 more words

Advertisements

Posted on 2012/06/23, in Berriak. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: