Iberdrolak aurkeztu du Pasaiako zentral termikoa ixteko proposamena

Iturria: Berria

Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioan aurkeztu du eguerdian. Enpresak bi arrazoi eman ditu zentrala ixteko: energia eskaera jaitsi dela eta ingurumen arazoak sortzen dituela.

Pasaiako zentral termikoa (Gipuzkoa) ixteko asmoa duela baieztatu du gaur Iberdrolak, eta eguerdian ixteko proposamena aurkeztu du Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioan. Azken horrek hartu beharko du Iberdrolaren eskaeraren gaineko erabakia. Enpresako iturrietatik esan dute erabaki hori bost edo sei hilabete barru emango dutela.

Iberdrolak bi arrazoi eman ditu zentrala ixteko. Batetik energia eskaera jaitsi dela, eta bestetik ingurumen arazoak sortzen dituela. Hala, enpresaren komunikazio sailetik esan dute oraindik ez dakitela zentralarekin harremana duten erakundeekin —inguruko udalak, portua…— enpresaren buruek hitz egin ote duten. 1967an zabaldu zuten Donibaneko zentrala, energia sortzeko Errusiatik ekarritako ikatza erabiltzen du: Pasaiako portuaren trafikoaren %20 ingurukoa da ikatz horren joan-etorria.

67 langilek lan egiten dute egun Donibaneko egoitzan. Enpresako komunikazio arduradunek esan dute langile horiei hainbat aukera emango dizkietela. Hala, aurre erretiroak egingo dituztela aurreikusi dute, eta gainontzeko langileei Iberdrolaren beste lantegietan lanean jarraitzeko aukera emango diete.

Santurtziko (Bizkaia) zentral termikoan antzeko prozedura jarraitu dutela nabarmendu dute enpresatik.

Advertisements

Posted on 2012/06/07, in Berriak, DBH-2 and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: