Venus Eguzkitik igaroko da bihar goizaldean

Iturria: Berria

Euskal Herrian ezingo da ikusi, baina hainbat webgunetan jarraitu ahal izango da; 2117ra arte ez da berriro gertatuko

Eguzkiaren aurretik igaroko da Venus bihar goizaldean. Astronomiako fenomeno aparteko gisa har daiteke, 2117ra arte ez baita berriro halakorik gertatuko. Mundu osoko astronomoak Venusen igarotzeari begira egongo dira bihar goizaldean. Euskal Herrian ezingo da ikusi, gaua egokitzen den munduaren partean baitago. Goizaldera, fenomenoaren azken zatia ikusi ahal izango dute, adibidez, Mediterraneoaren iparraldean eta Balear Uharteetan (Herrialde Katalanak). Australiako ekialdeko kostaldea izango da munduko lekurik hoberena Venusen igarotzea jarraitzeko. Guztira sei ordu iraungo du.

Planeten igarotzea

Eguzkia, planeta bat (Lurretik ikusita Eguzkiaren aurretik igarotzen dena; bakarrik Merkurio eta Venus izan daitezke, eguzki sistemaren barrualdeko planetak) eta Lurra lerrokatzen direnean gertatzen da planeta baten halako igarotzea. Lurrera iristen den Eguzkiaren argia oztopatzen du lerrokaturik dagoen planetak; bihar, Venusek. Eguzkia, Venus eta Lurra oso gutxitan lerrokatzen dira.

2004. urtean izan zen Venusen azken igarotze planetarioa, eta zortzi urtera, hau da, aurten egokitu da hurrena; hurrengoa 2117. urtean gertatuko da. Alegia, gure belaunaldiak astronomiaren fenomeno hau ikusteko azken aukera izango du. Teleskopioa asmatu zutenetik, Venus zazpi aldiz igaro da Eguzkiaren aurretik, betiere Lur planeta biekin lerrokatuta egonda.

Advertisements

Posted on 2012/06/05, in Berriak and tagged , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: